Elebitasunetik eleaniztasunera


2007ko otsailaren 21ean
Zamatutako motxila bizkarrean dutela haur eta gazteak eskola eta ikastoletara hurreratu dira jada. Hasi da ikasturtea. Ez zailtasunik gabe, ordea. Galdetu bestela, besteak beste, Nafarroako Gobernuak ahoz gora zenbaitetan, isilean gehien-gehienetan, euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren kontra burutzen ari den gurutzada gupidagabea pairatzen, lepo estutze amaigabea jasaten ari diren Erriberako ikastolei edota, Frantziako hezkuntza administrazioak emandako hitza jatearen ondorioz, ikasturte hasiera gogorra nozitu duten Seaskakoei. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aldiz, ikasturte berria asmo eraberrituekin hasi da. Izan ere, epe laburrera, duela urte dezente hezkuntzan indarrean diren ereduei buruzko gogoeta ez ezik legeek aspaldi ezarritakoa betetzeko asmoz, hobekuntza proposamenak ere eginen baititu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

EAEn, 1982ko azaroaren 24an, Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea (10/1982) erabaki zen. Lege honek derrigorrezko irakaskuntza amaitzen denean, ikasle guzti-guztiek, jatorriz euskaldun zein erdaldun, elebidun orekatuak izan behar dutela jasotzen du. Alabaina, desioak eta aginduak gorabehera, aurrerapausoak gertatu arren, egungo errealitatea ez da legeak jasotzen duenera iristen. Urteak daramatzagu elebitasunari buruzko ikerketak burutzen eta emaitzak, euskarari dagokionez bederen, nahikoa argigarriak dira. Izan ere, eredu bakoitzaren azpian den errealitatea askotarikoa dela kontuan hartu behar bada ere, D ereduko emaitzak B eredukoak baino hobeak dira, eta B eredukoak A eredukoak baino hobeak. Hala ere, badira D ereduan ikasitako ikasleak oso erraz eta aise euskaraz hitz egiten eta idazten dutenak eta, D edo B ereduan ibili arren, idazmenerako zein, bereziki, mintzamenerako zailtasun handiak ere dituztenak. Bada, orain arteko emaitzen arabera, irakaskuntza denborak ez ezik etxeko hizkuntzak, ingurune soziolinguistikoak, hizkuntzen arteko interferentziak, metodologia didaktikoak, irakasleen formazioak eta abarrek badute euskararen gaitasuna eskuratze horretan eragina.

Testuinguru horretan ereduak mantentzearen irizpidepean egin ahal den hobekuntza ororen emaitzen ondorioak aurreikusi litezke, bada, ez dezagun hortik funtsezko aterabiderik datorkeenik espero. Egun bestelako errealitatea bizi dugula kontuan, azken hamarkadetan didaktika arloan, materialgintzan, irakasleen prestakuntzan, Europako hizkuntzen eskuratze goiztiarrean pilatu dugun eskarmentuak nola baita Europan, hizkuntza gutxiagotuei buruz ez ezik herritarren eskubideak jasotzen dituen kartak ere nahikoa helduleku eskaintzen dizkigute beste ibilbide bati ekiteko.

Hobekuntza proposamen batzuk gorabehera paradigma aldaketa baterako urratsak dira egin beharrekoak. Izan ere, besteak beste, gure hizkuntzari dagokionez, azken helburuak garbi badaude, eragingarriak ez diren ereduak eta funtzionamendu moldeak zertarako mantendu? Beste era batera adierazita, goi mailako ikasketetan finkatu beharko litzatekeen eredu bakar baten testuinguruan, gainerako mailetan ere zergatik ez eredu bakar bat ezartzeko urratsak egin, eskola eta ikastola bakoitzaren errealitatearen arabera (ingurune soziolinguistikoa, e.a.), azken helburuetara iristeko asmoz, kanpoko ebaluazio sistema baten eraginpean, nahikoa autonomia (ordutegiak antolatzeko, hizkuntza bakoitzari eskaini beharreko ordu kopurua zehazteko, e.a.) onartuz? Ereduak zein gainerakoak, zenbaitetan kontrakoa dirudien arren, ez dira xede, besteak beste, euskara eta bestelako hizkuntzak menderatzeko bitarteko baizik.

Paradigma berri horrek, pasa berri den mendeko 90eko hamarkadan, Europako testuinguruan nagusi izan diren aldaketa politikoek eta administratiboek eragindako beharrizan sozial berriak -zeinaren baitarik eleaniztasunean hezitako europar belaunaldi berriena nabari daitekeen- hartu beharko ditu ezinbestean kontuan. Izan ere, oinak lurrean, XXI. mendean, gainerako hizkuntzak -ingelesa- oro har, Euskal Herrian frantsesa eta gaztelania bereziki, albo batera utzita, gutxiengo baten hizkuntza gutxitu bat -euskara- mantentzea eta indarberritzea ez da posible, beraz, euskaldunon etorkizuna ez da elebiduna, eleaniztuna da. Alabaina, euskarak eskola eremuan hizkuntza nagusia izan behar du eta eskola eremuko hizkuntza planifikazio guzti-guztiek gutxienez baldintza hori bermatu behar dute. Egun, toki askotan, ez da hori inolaz ere gertatzen. Are gehiago, atzerriko hizkuntzaren eskuratzea euskara mailaren eta jarreraren kaltean gerta ez dadin, ingelesaren eskuratze goiztiarra euskarari tokia kentzeko indartzen ari den jarrerari galga jarri behar zaio eta bideratzeko uztarri egokia jarri.

Hizkuntzak baliatzen diren neurrian eskuratu ohi dira, hartara, hizkuntza zeinahi delarik, jakintza-arloen testuinguruan lantzekoak dira guzti-guztiak, ez modu bakartuan. Halaber, hizkuntzak, eurak guztiak, hiztun taldeentzako, ideia, nahi eta esperientziak pertsonen artean trukatzeko bitarteko soil ez direnez eta, beste osagai batzuen artean, hiztun komunitateei loturiko kulturen erakusle edo adierazpen sinboliko ere direnez, hamarkada luzeetan eskuratutako eskuduntzak, eskola giroan, gure kultura hedatzeko eta indartzeko ez dugula baliatu onartu beharrean gaude, beraz, eginkizun daukagu eta erantzukizuna geurea da bete-betean, ez Madrilena ez eta Parisena. Alferrik gertatzen bada ere, gure haur eta gazteen motxilak zamatu ahal ditugu nahi beste, gure erantzukizunak ezin ditugu arindu, ordea.


Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude