Bero-beroan


2021eko uztailaren 19an

Herrerako gertakizunen argi-ilunak.

Gehienek sinistu dute Herrizaingo Sailak Herrerako gertakizun odoltsuei buruz emandako ikuspuntua, eta gutxik eskatu dute gertatutakoa guztiz argitzea. Javier Balzaren sailaren esanetan, ETAko komando bat bi ertzain hiltzen saiatu zen gezurrezko istripu bat sorostera joan zirenean; etakideek eraso egin zuten eta ertzainek erantzun; etakideek ihesari ekin zioten, baina bat ihesean hil zen izterrean jasotako tiroaren ondorioz, atentatuaren lekutik gertu. Horra hor gauza askotan sinesgarria izan daitekeena, ETAk egindako beste atentatu batzuetan ere erabili izan baititu nolabaiteko aitzakiak Segurtasun Indarrak hurbilarazteko. Ilunak enfrentamendu armatuaren ondoren datoz nagusiki, entzun eta irakurri ahal izan denez, eta ondo ulertzen ez dena da, nola ez zuten topatu Arkaitz Otazua lehenago hau atentatu lekutik gertu egon da, areago odol arrastoa izanda.


Elkarri Bake Konferentzia berriari begira.

Elkarrik adierazia zuen 10.000tik gora firma lortuz gero 2004ko udaberritik aurrera beste Bake Konferentzia bat bultzatuko lukeela eta hala egingo duela iragarri du. Tartean ekimen ugari bultzatuko du, horietako bat Konstituzioak babesten duen Eskaera Eskubidea; honen bidez, biolentzia eza, kontsentsua eta irtenbideak bilatzea oinarrian izango dituen elkarrizketa prozesua aldarrikatuko du eta beharrezkoa den firma bilketa bideratuko du. 2001 eta 2003a artean ere Elkarrik Bake Konferentzia bat atera zuen aurrera.


Aisia euskaraz

Hizkuntzaren transmisioa gauzatzearren, eskolaz kanpoko jardueretan eta guraso-umeen arteko komunikazioan euskara erabiltzearen garrantzia azpimarratu dute azken urteetan adituek. Horri jarraiki, hazten ari dira elkarte eta udalek horren harira abiatutako ekimenak. Horietako bat Leioako Udalak sortutako «Olgetan" programa da. Urritik ekainera eta astelehenetik ostiralera, jolasak eta tailerrak egingo dituzte haurrentzat eta gurasoentzako ikastaroak antolatuko. Arrigorriaga, Basauri, Berango, Erandio, Getxo eta Leioako Udalek bestalde, «Txikiakaz nagusi" proiektua aurkeztu dute. Urrian hasiko da eta mementoz, bi ibilaldi prestatu dituzte familientzat. Buruntzaldeko sei herrik ere, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek, bi egitasmo prestatu dituzte helburu berarekin. "Etxetik hasi behar delako" izenekoak euskararen transmisioan familiak duen garrantziaz gurasoak jabeteza du helburu eta horretarako liburuxka bat banatuko zaie gurasoei; bestea euskarazko aisialdiaren berri ematen duen "Buruntzaldeko aisiako gida" argitaratzea izan da.




Olabide ikastolak 40 urte

40 urte betetzen ditu aurtengoan Olabide ikastolak eta urtemuga hori ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Festarik handiena azaroaren 21ean egingo dute, Mendizorrotzan izango den kultura eta musika ikuskizuna hain zuzen. Argazki erakusketa, Pedro Miguel Etxenikeren hitzaldia eta beste hainbat ekitaldi. izango da. Ikastolaren historia kontatuko duen liburua argitaratzea ere antolatzaileen asmoen artean da. Liburu horretan, 1963an etxebizitza batean Izaskun Arrue andereñoa klaseak ematen hasi zenetik gaur arte egindako bide luze eta zaila deskribatu nahi dute.


«Aldaketa» heldu da

Urriaren 5ean, Lazkaon egingo den Kilometroak jaian, banatuko da euskarazko astekari berri baten,«Aldaketa»ren, zero zenbakia, jakin ahal izan dugunez. «Cambio 16» aldizkaria izango du oinarri eta haren ildo editorialari jarraituko dio; izan ere, «Aldaketa»ren edukien %60 aurrekoaren edukien itzulpenek osatuko dute eta beste %40a Donostian kokatuko den erredakzioak osatuko du. 84 orrialdeko aldizkaria Euskal Herri osoan banatuko da, baita Bartzelona eta Madrileko hainbat puntutan ere, Gorka Landaburuk «Cambio 16»eko Euskal Herriko ordezkariak esan duenez.


Medem arrakastaz atera da erasoalditik

«Euskal pilota. Larrua harriaren kontra» Julio Medemek egindako filmak piztu du eztabaida oraingoan, Ermuko Foroko Gotzone Mora eta Iñaki Ezkerrak erbia altxatu ondoren. Filmak, ordea, ikus-entzulearen eta kritikaren txalo zaparrada jaso zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eta Ermuko Foroko aipatu kideen jarrera itxia azalerazi du. Filma ikusi gabe ere kritika zaparrada jaso behar izan du Medemek Estatuko hedabide eta pertsona esanguratsuen aldetik. Ikusmolde oso desberdineko pertsonen aldetik, ordea, filmak Euskal Herriko egoeraren ikuspegi orekatua erakusten duela eta elkarrizketaren bidez bilatu beharreko irtenbidea goraipatzen dela azpimarratu da. Zinema aretoak behintzat beteko direla iragar liteke.


Abuztuko labean baino beroago

Joan den astekoa aspaldian bizi izan den beroenetakoa izan da Euskal Herrian: Arkaitz Otazua ustezko etakide bat hilik, bi ertzain zaurituta, kale istiluak, ezker abertzaleko Juan Joxe Petrikorena, Iñigo Balda eta Ainhoa Iñigo espetxeratuak legezko manifestazio bat antolatzeagatik, ezker abertzaleak Bilbon egindako manifestazio jendetsua, Ibarretxe planari Espainiako Auzitegi Goreneko lehendakaritzatik egindako mehatxua... Abuztuko labean baino gradu gehiago egon da kalean eta udazken euritsuan egoerak berotzera joko duela antzeman liteke. Bakoitza bere posizioan dago tinko, aldaketa garaian mugimendu gutxi dioen esakerari zorrotz lotuz. Aurrera begira, ezker abertzaletik antolatutako manifestazioetan egongo da aktualitate puntuetako bat, Estatuko botere desberdinetatik hauen aurka gogor jotzeko asmoa argi geratu da eta. Baina beste eremu batzuetan ere gogor jokatuko duela erakutsi du, Jon Salaberria SAko parlamentariarekin gertatukoak adierazten duen bezala. atera zuen aurrera.


PSE-EEko zuzendaritzak Estatutuan sakontzeko idazkia onartu du.

Ibarretxe lehendakariaren planaren aurrean bere alternatiba eskainiko zuela iragarri zuen PSE-EEk eta jadanik zuzendaritzak gehiengo handiz erabaki du Gernikako Estatutoan sakontzea eskatzen duen ekimena. Jaurlaritzako hirukotik, Katalunian PSCk autonomi estatutuaren erreformaren alde egin duela gogorarazten diote PSE-EEri eta haiek duten ausardia ez izatea leporatzen diote. PPk, aldiz, abertzaleen aurrean tinkotasun nahiko ez izatea leporatzen dio eta Arabako Batzar Nagusietan Espainiaren defentsan bakarrik utzi duela gogorarazten dio.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude