Santurtziko San Juan auzoa. 2.000 lagun 4 kaletan


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bi mila biztanle inguru hartzen ditu San Juan auzoak. Lau kaletan biltzen dira, behealdeko etxeak bota zituztenetik. San Juan auzoko etxe askok 40-45 metro koadro dituzte eta bota berri dituzten behealdeko etxeak ez ziren 30 metro koadrora heltzen. Horiek dira Espainiako diktadoreak, Francisco Francok, etorkinei eskaintzen zizkien bizi-baldintzak. Umeek jolasteko lekurik ez, plazarik gabeko bloke erraldoiak, kale bizitzarik egin ez zedin, hain zuzen. Lanak ezartzen baitzuen egunerokotasuna. Lana baino ez zen egin behar.

Lurzoruaren prezio merkea aprobetxatuz, Espainiatik etorri ziren etorkinentzako etxeak eraiki ziren San Juan auzoan. Santurtzitik bi kilometrora, Serantes mendiaren magalean eta Kantauri itsasoari begira, berrogei metro koadroko etxe horiek bi mila pertsona inguru erakarri zituzten. Horietako bat izan zen Jose Antonio Barreiro. Auzoa bizitoki atsegina izateko eraiki ez bazen ere, Barreirok orduan etxetik ikusten zuen "paisaiaren falta" sentitzen du. Mendi gunez inguratuta, uhinurrategia eta faroa zituen aurrez aurre. Gaur egun, zentral termikoa ez ezik, zenbait gas biltegi ditu ondoan; aurrean, eraiki berri den superportua.

Santurtziko herri gunetik urrun egoteak Udaletik aldendu zuen San Juan auzoa. Hasiera batean, herrira heltzeko autobusik ere ez zegoela gogoratzen dute auzokideek. Horiek ekin behar izan zioten ere kaleak garbitzeari. Baldintza horiek zirela-eta, familien elkartea sortzea erabaki zuten. Frankismo garaian kokatuta, Bilboko "pisu klandestinoetan" egin behar izaten zituzten bilerak, Lourdes Garai auzokideak azaldu bezala. Batzartzeko eskubiderik ez zegoenez, horrela baino ezin zuten poliziaren presentzia saihetsi. Bizkaiko auzokideen elkarteen artean lehenengoetakoa da San Juanekoa. Auzoan duen eragina ere nabarmena da gaur egun. Berrehun bat familiak osatzen du, hasierako tradizioari jarraituz. Eta azpiegitura sendoa eratu dute bertan. Aisialdi taldea, jai batzordea eta auzo liburutegia, besteak beste, elkartearen lokaletan kokatzen dira.

Zenbait mobilizazioren ostean, udal garbiketa zerbitzua dute eta autobusa ere bai. Dena den, Bizkaiko garestiena dela azpimarratzen du Felix Askasibar auzokideak, "Bilbora joatea bezain garesti ordaintzen ditugulako Santurtzira jaisteko bi kilometroak". Auzoaren elkarbizitza suspertu du elkarteak. Haren bitartez, euskal dantzak, ingelesa eta euskara ikas ditzakete San Juaneko bizilagunek.

Mapatik kanpo

Auzoa eraiki eta gutxira, "udal ordenakuntzatik kanpo" geratu zen San Juan 1995era arte. Felix Askasibarrek argitu bezala, "denbora tarte horretan auzorik ez zen existitu". Auzoaren ingurunea zeharo aldarazi zuten proiektuak garatu ziren orduan. Askasibarren aburuz, "auzoa mapatik kanpo egon izan ez balitz, ezin izango zuketen industria hori guztia ezarri, gure etxeetatik distantzia horren laburrera egonik, legez kanpokoa izango zatekeen eta."

Iberdrolaren zentral termikoa 60ko hamarkadaren amaiera aldera ezarri zen San Juanen. Auzokoen aldarrikapen gehienak horri zuzentzen dira oraindik ere. Poluzioa eta zarata legezko neurrien barruan kokatzen direla ziurtatzen du Eusko Jaurlaritzak. Auzokoek, ordea, zentral termikotik etorritako keak arropa erre eta autoetako txapa oxidatu egiten duela baieztatzen dute. "Segituan garbitu ezean, puntu horiek kotxeari josita geratzen dira", Antonio Barreirok azaldutakoaren arabera. Auzokoak oxidoa izan daitekeelakoan daude. "Baina horrelakorik isurtzea legezkoa bada, jai daukagu", kexatzen dira San Juaneko bizilagunak.

Kearen poluzioa zehazteko neurgailuak eskatu zizkioten Eusko Jaurlaritzari. Auzokideek adierazi bezala, zentral termikoaren balbulak garbitzean sortutako keak inguruko baratzeetako landare eta barazkiak "erre" egiten ditu. Auzoan baratzea dutenek diotenez, garai batean kearekin batera pinporta batzuk erortzen ziren lurzorura eta baratzeren batean lurrean 12 zentimetro behera sartutakoa aurkitu duenik bada. Aitzurrarekin lanean hasitakoan aurkitzen zituzten arrasto horiek.

Oraindik ez dute erantzun ofizialik izan. Are gehiago, Iberdrolaren zentral termikoa ziklo konbinatuko zentrala bihurtuko da laster. Egungo baldintzetan zabalkunde hori egin ez dadin eskatu zuten auzokoek, baita Bilboko Gobernu Zibilean errekurtso egokia aurkeztu ere. Ezezko erantzuna jaso berri dute.

Ondorio latz horiek guztiak pairatzeaz gain, zentralak ez du San Juanen bizimodua hobetzen lagundu, auzolagunek kexatu bezala. Izan ere, bizpahiru auzokidek baino ez dihardute Iberdrolan lanean, garbiketa zerbitzuan, hain zuzen. Baina, batez ere, lo egiten uzten ez dieten zaratez eta leihoak itxita mantentzeko beharraz kexatzen dira auzokoak.
Garapenaren prezioa

Beste enpresa batzuek Iberdrolaren eredua jarraitu zuten eta, gaur egun, bost dira arriskua inplikatzen duten guneak. Zentral termikoa ez ezik, Campsaren erregai biltegiak daude San Juanetik oso hurbil. Horregatik, horiek urruntzeko proiektua onartu berri da, "ez baitago segurtasun gune nahikorik". Eraikitze bidean den superportuak ere biltegiak ditu San Juanetik gertu, baita gas urtua nahiz gas butanoaren biltegiak ere. Multzo oso horrek inplikatzen duen arriskua ezagutzen dute jada auzokideek.

Gas butano biltegiko bi zisterna lehertu ziren 1967ko urtarrilaren 17ko gauean. Auzokoek gogoratzen dute zer ekarri zuen hark. Lehenengo eztanda entzun zenean, "jendeak izutu eta mendira jo zuen", dio Angel Sanchez lekukoak. Bigarrenean, "zerua argitu zen, Hiroshimako bonba atomikoaren irudiaren antzera". Leherketak kalte material eta fisikoak eragin zituen. Auzokideek biltegia orduko kokapenean mantentzen dela salatzen dute.

Industriaren arriskuak

San juan auzoa eraiki zenean ez zegoen orain dagoen industrai motarik. Orain auzoaren inguruan kokatu den industria "zeharo arriskutsutzat" jotzen dute auzokideek, 1967ko leherketa oraindik ahaztu gabe dutela. Honakoak dira San Juango auzokideek begi zorrotzez ikusten dituzten industria jarduerak:
-Iberdrolaren zentral termikoa. Ziklo konbinatuko zentrala bihurtu nahi dute. Horretarako hirugarren tximinia bat ezarriko dute.
-Campsaren erregai biltegiak. San Juanetik urruntzeko proiektua onartu da, "ez baitago segurtasun gune nahikorik".
-Superportuko biltegiak.
-Gas urtu biltegia.
-Gas butano biltegia. Bi zisterna lehertu ziren 1967an.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude