Cancun 2003: hiru estrategia Drakularen kontra

  • Irail honetako 10etik 14a bitartean Cancunen Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) bilkura berezia burutuko da. Turismo publizitateak «La Riviera Maya» deitzen dion paraje zoragarri horretako irudi idilikoekin edo mundializazio neoliberalaren kontra hainbat erakunde aurrerazalek antolatuko dituzten agerpenen irudi koloretsuen artean gosalduko dugu egunero. Baina horiez gain, munduko agintariek datozen urteetarako erabaki garrantzizkoak deliberatuko dituzte.

2021eko uztailaren 19an
KORAPILO estu bat askatzeko itxaropenez bilduko dira Munduko Merkataritza Erakundearen gerizpean munduko estatu guztiak Mexikoko Cancun hiri turistikoan. Eta merezi du arazo hori hurbilxeagotik ezagutzea.

Cancuneko bilkurak urteotako eztabaida mamitsuenetako baten kapitulu berri bat irekiko du: azken urteotan -Seattle-ko gailurraz geroztik nagusiki- agintari neoliberalen eta altermundialista deiturak biltzen dituen indar sozial aurrerazaleen artean gori dagoen eztabaidaren atal berri bat. Agerpen irudimentsu eta koloristak tartean izango direla, eta -nork daki- hainbat liskar ere bai beharbada.
Baina eztabaida orokor horretaz aparte, arazo oso zehatzak nahi dituzte argitu munduko potentzia nagusiek nazioarteko merkataritzaren arautzeari dagokionez. Eta gai honetan askatu ezinik darabilten korapiloak hainbat buruhauste sortzen die. Horretaz mintzatu zen abuztu hasieran, Okzitaniako Larzac herrian burutu ziren jardunaldietan, AEBetako aditu bat: Lori Wallach.

«Public Citizen» (Herritar Publikoa) izena daramaten erakunde eta buletinean MMEari buruzko ikerketa eta informazioen arduraduna da Lori Wallach, eta afera hauetan aditu nagusienetako bat izateko ospea du.

Sekretupean erabakitako legea.

Cancunen agintariek eztabaidatu behar dutena laburbildu zuen Wallachek bere hitzaldian. Zerbitzuen Merkataritzari buruzko Itun Orokorra (ZMIO) 1994an hitzartu zen Munduko Merkataritza Erakundeak biltzen dituen estatuen artean. Eta orain, hamar urteren buruan, 160 zerbitzu sail berrikusi beharra dago.

Wallachek azpimarratu zuen «zerbitzu» hitzari MMEk ematen dion esanahia: «Zura objektu fisiko bat da, merkantzia bat. Baina zura ebakitzea, garraiatzea, papera fabrikatzea... horiek zerbitzuak dira. Bildu, eraldatu, banatu eta abar, horiek zerbitzutzat jotzen dituzte». Ondorioz, Cancunen erabaki nahi diren «zerbitzuen» liberalizazioek munduko ia ekonomia osoa hartzen dute.

Energia hartzen badugu adibidetzat, bere energia zerbitzuak liberalizatzea erabakitzen duen estatuak osorik egingo du: zentral nuklearrak jarri ala ez, ez da gehiago estatuaren esku egongo erabakitzea, energia zerbitzuetan ari diren konpainien esku baizik. Atzerapausorik ezingo da egin gainera: atzera egitekotan, estatu horrek indemnizatu beharko du ez bakarrik kontzesioa egin zion konpainiari, zerbitzu hori eskaini dezaketen munduko konpainia guztiei baizik.

Eta honek legearen babesa eduki behar duenez, MMEak erabakita dauka bere 23 itun horiei egokituko zaizkiela partaide diren munduko herrialde guztietako legediak. «Ikusten duzuenez -argitu du Wallachek- guri iritzirik eskatu gabe eta sekretupean negoziatuta hitzartu diren 23 itun horiek dira azkenean munduko lege gorenak».

Bidegabekeria geldiaraztea posible da.

Estatu Batuek eta Europako Batasunak -beren multinazionalak buru dituztela- hitzartu nahi duten bide honen kontra hiru estrategia proposatu ditu Lori Wallachek Larzaceko bilkuretan.

Herritarrei Zerbitzuen Merkataritzari buruzko Itun Orokorra zer den ezagutaraztea da lehen estrategia. Jendeak ez daki saltsa hau zer den, eta ez da harritzekoa: testu luze eta konplexuak dira. «Baina proiektu horiek azalera ateratzen direnean, ezin defendituzkoak dira. Guk horri deitzen diogu ‘Drakula estrategia’: piztia ikaragarria egun argitara ateratzen badugu, atzera egin beharra dauka».

Parlamentarioei presio egitea da bigarren estrategia. «Multinazionalen txakurtxoak bezala ez jokatzera behartu behar ditugu», dio Wallachek. Eta argudio hau proposatzen du: akordio horiek herrialde bakoitzeko parlamentarioen indarra eta autonomia mugatzen dituztenez, herri ordezkariak gobernuei kontuak eskatzera bultza nahi ditu. «Public Citizen»eko buru honek dioenez honek Estatu Batuetan zenbait fruitu itxaropentsu eman ditu, Bushen planen kontra bere alderdiko zenbait parlamentario oldartzerainokoak.

Hirugarrena, agintariak biltzen diren gailurretan presio egitea. Hona Cancunen garrantzia, lehen Seattle-koak izan zuena bezala. «Agintariek sentitu behar dute gure presioa, ohartu behar dute multinazionalekiko beren menpekotasuna ez zaiela doan aterako».

Karta guztiak ondo jokatuz gauza garrantzizkoak lor daitezkeela dio aditu honek, eta adibidetzat beste akordio bat ipini du Larzacen: «1998an Inbertsioei buruzko Itun Aldeanitzekoa negoziatzen ari zela, askok zioten beranduegi genbiltzala. Baina ikusi, gaur itun hura lurpean datza».

Zer gertatuko da Cancunen? Egun gutxi barru ikusiko da antzeko jokaldi bat burutzen asmatu duten ala ez altermundialistek. Edonola ere, hori bera galdetu zioten Larzacen Lori Wallachi. «Ni aski baikor nago -erantzun zuen. Garapen bidean diren herrialde gehienak itun honen kontra daude. AEB eta EBak taktika makiavelikoak erabiltzen dituzte ordea, eta hainbat herrialde sinatzera bortxa dezakete, horretarako txantaia erabiliz: halako beste itun bat indargabetu, beste subentzio hura kendu... Horra zergatik den hain garrantzizkoa AEBak eta EB mobilizatzea: bestela herrialde indartsuenek nahi dutena egingo dute eta».

Cancuneko gailurrak porrot egiten badu, negoziatzaileek beti edertu ahal izango dute afera, lortu dituzten aurrerapen txikiengatik beren buruak zorionduz, baina horrek ez du jende asko engainatuko. Bestalde, lotsagarria da negoziaketak ondo amaitzen ez badira Munduko Merkataritza Erakundeak alternatibarik prest ez edukitzea. Baina horixe da aldi berean albiste ona ere: duela hamar urteko itunaren berrikuspen hau ondo borobiltzen ez badute, negoziaketak blokaturik geldituko direla beste puska baterako.


ASTEKARIA
2003ko irailaren 07a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude