Estatu Batuetan herritarrek burua galdu ote dute?

  • AEB eta Europaren arteko harremanen hoztea etorri da Irakeko gerrarekin. Batean eta bestean gerraren aurkako protestek eman duten irudi ezberdinekin, gugandik oso urrun dagoen gizarte baten ustea zabaldu da Europan. Zer ari da gertatzen Estatu Batuetako herritarren artean? Demokraziaren minimoak errekara bota eta inperioa itsu-itsuan justifikatzen ote dute? Nola ulertu herritar eta agintari yankien jarrerak? Galdera horiei erantzuten saiatu da Ives Lacoste zuzendari duen "Herodote" aldizkari frantses ospetsua.

2021eko uztailaren 19an

Geografia eta geopolitika gaietan munduko errefentzietako bat den "Herodote" aldizkariak bere 109. zenbakia "Les Etats Unis et le reste du monde" gaiari eskaini dio. Amerikarrak Satan Handia bailiran deskalifikatzeko ordez beren ikuspegiak ulertzeko ahaleginean saiatu da: Frantzia usaina duen orori AEBn egiten dioten destaina -ostatuetan patata frijituei "french frites" izena kendu eta "freedom frites", askatasun fritoak, ezartzera iritsi dira- arrazionalitatez erantzun nahi izan diete, txanpon berarekin pagatzeko ordez.
"Herodote"ko artikulu azpimarragarrienetako batean Ives Lacoste zuzendariak berak AEBren nagusitatunaren gakoak deskribatzen ditu labur. Europa birrindu zuten bi gerra handietan amerikarrak nola indartu ziren eta beren arerio nagusia -Sobiet Batasuna- gainbehera erortzeak nola handien artean bakarrik utzi dituen esplikatu ondoren, Irakeko gerra ulertzeko tesi interesgarri bat aurreratu du: interes ekonomikoez gain -petrolioa nagusiki- garrantzia geopolitiko berezi bat eman diote AEBetako agintariek Irak lehertzeari, estatu hau zelako bakarra mundu arabiarra bateratasunera eraman zezakeena, XIX. mendean Prusiak Alemania elkartu zuen moduan.
Frederick Douzetek, aldiz, amerikarren jarreretan hain garrantzia handia duten osagai ideologiko eta abertzaleetan zulatu du bere analisia "Patriotisme et nationalisme americains" artikuluan.
«E pluribus unum».
Traumatikoa izan zen 2001eko irailaren 11n New York eta Washingtonen gertatutako erasoa. Nazio baten kide zela eta bizilagunekiko elkartasuna adierazi nahi zituela, hori zen herritar bakoitzaren eta guztien erantzun nagusia. Dirua emanez, bazter guztietan bandera amerikarrak ipiniz...
Intelektual askok aipatua zuen 90ko hamarkadan yankien nortasuna krisian zegoela, eta "melting pot" -arragoa- izendatzen zen hori baino kaleidoskopioa, entsalada ontzia, mosaikoa... ari zela bihurtzen. Duela gutxi, Kaliforniako gobernadore izan nahi duen Arnold Swarzeneger-ri bere austriar azentua aurpegiratu zioten eta hona bere erantzun argigarria: "Horregatik ere egokia naiz ingelesez oso gutxi hitz egiten den estatu honetan agintzeko".
2001eko iraileko ezusteko trajediak bildu zituen arraza, jatorri eta klase sozial guztietako amerikarrak lehen momentutik. AEBen lelo nagusia den "E pluribus unum" -anitzekin bakarra- bizirik dagoela erakutsi zen. Alegia, yanki bakoitza bere jatorriarekin identifikatzen dela baina ororen gainetik amerikar izatekotan.
Erreflexu horretan ulertzen du Douzet-ek hauteskundeak doi-doi irabazi zituen George W. Bushi Afganistango gerrarako eman zioten babes zabala. Gauza da gero Bushek Afganistango gerratik Irakeko inbasiora iragaitean, nazioarteko politikagintzan beti aldarrikatu duen isolazionismoa alde batera utzi duela, interbentzionismo gogor batean sartuz. Aldaketa hori herritarren artean ondo pasa zedin, zakur-zakur sentimendu abertzalez beztituta nazionalismo gogorra erabiltzera eraman du Bushen ekipoak. Hor kokatu behar dira Europaren eta batik bat Frantziaren kontrako erasoak.
AEBko armadak Irak inbaditu duenean, otsailean, mundu osoan bezala hemen ere kontrako manifestaldiak handiak izan ziren. Eta gerraren kontra, ohiko bakezale eta ezkertiarrez aparte herritar askok mobilizatu zen. Hauek saiatu dira Bushen hitzaldi nazionalistak eta amerikar abertzaletasuna ondo bereizten, eta adibidez Vietnamgo beterano askok beren abertzaletasuna harro aldarrikatu dute beti protestetan. Beste gauza da Europatik gutxi ikusi dela mugimendu hori guztia, eta AEB guztiak jokabide monolitiko batean zeudela iruditu zaigula.
Presidenteak berak behin eta berriro Jainkoa aipatzen duen arren, gerraren kontra oso nabarmen daude eliza kristau asko, horien artean Bush partaide den eliza metodista bera. Asteak aurrera joan ahala, gero eta herritar gehiagok galdetzen du ea Irakeko gerrak terrorismoa suntsitzeko ala areago indartzeko balioko ote duen. Soldadu amerikarren heriotz kopurua handituz doa, inbasioaren koste ekonomikoa gero eta zamatsuagoa da, militar ospetsuak ere kexu dira hartutako erabakiez, Nazio Batuen Erakundearen ahuldadea eskandalagarria da... eta ez dira inondik ageri Saddam Husseinen harma beldurgarri haiek.
Propaganda eta presioa.
"Gerra, ondorioz, amerikarren maioria estu batek babesten du era inkondizional batean -dio Douzetek bere azterketan-, AEBetako iritzi publikoa Europakoaren oso hurbil dago eta lerro ideologiko klasikoen arabera bereizten da. Amerikar askok uste du gerraren arrazoiak ez direla ez argiak eta ez moralak, eta AEBentzako dramatikoak gerta daitezkeela". Eta galdera hau pausatu dio bere buruari Douzetek: "Orduan, nola ulertu behar da europarrok pentsatzea Amerika osoa gerraren alde batuta dagoela, amerikar disidenteak kasik itota daudela eta larrialdi horrek eraman dituela Hollywoodeko izarrak beren paradisutik ateratzera?".
Lehen erantzun nagusia: Bushen Gobernuaren propaganda efikaza. Etxe Zuriak eta Kongresuak hain propaganda eta presio gogorra egin dute, non oposizioa "tetanizatuta" baitago, amerikar gaiztotzat joko dituzten beldurrez. Horren ikaraz, herritarrak berak diren baino gerrazaleago ageri dira bai politikariak eta bai komunikabide nagusiak; kritika ahalmena erakutsi duten bakarrak lider lokalak eta komunikabide txikiak dira.
Douzeten arabera, irailaren 11z geroztik asko aldatu da AEBko komunikabideen panorama. Esponsorren eta agintarien presioz, zuzendaritzetatik muga handiak ezarri zaizkie profesionalei, eta makurtu ez den zenbait bere lanpostua galtzera iritsi da. Gerra kontuetan, gainera, Pentagonoak informazio iturri guztiak kontrolatu edo moztu egin ditu. Haizerik freskoena Pazifikoko kostako komunikabideetan aurkitu du ikerlari honek, eta Ekialdeko kostako handien artean "New York Times"-ek hartu du agintarietatik distantziarik handiena bere ustez.
Honela bukatzen du bere ikerketa Douzetek: "George W. Bushek krisian aurkitu du bere lejitimitatea. Mehatxu terroristak eta Iraken kontrako gerrak babestu dute herritarrek dioten konfidantza; horiek gabe, Bushek jadanik erantzunak eman beharko zizkien AEBn bizi den atzerakada ekonomikoari, langabeziari, eta hamar urteotan lehen aldiz txirotasunak eta delinkuentziak gora egiteari". Ondorioz, harri batez bi txori hiltzea lortu du Bushek: propagandaren indarren eta komunikabideen kontrolaz herritarrek beren buruen ikuspegi okerra izan dezatela, batetik; eta bestetik, europarrok pentsa dezagula AEBko herritarrak gugandik erabat ezberdinak direla.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informaziogehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
AEBek adierazi dute Israelek “trantsizio proposamena” onartu duela, baina Hamasek ez du onartu

Hamasek salatu du talde palestinarrak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi... [+]


Emazteari eraso zion ertzainak tratu txarrak ea lehenagotik ematen zizkion ikertzen ari da Fiskaltza

Ertzaina emakume bezala erregistratu zen Trans Legearen bitartez, baina inori ez zion aldaketaren berri eman. Fiskaltzak uste du indarkeria matxista leporatzetik libratzeko asmoarekin aldatu zuela sexuz.


Kongok espero du tximino baztangari aurre egiteko adina txerto emango dizkiola Mendebaldeak

Kongoko Errepublika Demokratikoa ari da gehien jasaten tximino baztanga edo mpox-en epidemia. Urtea hasi zenetik 16.700 kasu atzeman dituzte, eta ia 600 pertsona zendu dira herrialdean; gehien-gehienak, haurrak.


Hainbat gizon atxilotu dituzte asteburuan indarkeria matxistagatik

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


2024-08-20 | Euskal Irratiak
Bigarren etxebizitzen kontrako aldarria entzun da Miarritzen

Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.


2024-08-20 | Mikel Aramendi
‘Txina komunismoaren aurretik’ ikuskizuneko sektaren atzean dagoen kuxidadea

Iazko urtarril-otsailean izan genuen Hego Euskal Herrian bisitari, egundoko propagandaz girotuta baina aparteko arrakastarik gabe, Shen Yun izeneko antolakundearen “Txina komunismoaren aurretik” ikuskizuna. Agian neuk ere esan behar nuen zerbait orduan, haren... [+]


2024-08-20 | ARGIA
Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


Taser pistola Foruzaingoaren armen araudian sartu nahi du Nafarroako Gobernuak

Nahiz eta Nafarroako hainbat udalerrietako udaltzaingoek taserrak dituzten, ez dago armen araudian jasota. Azkoienen lau aldiz erabili dute, eta Iruñean aurtengo ekainean erabili zuten lehen aldiz.


2024-08-19 | ARGIA
Palestinaren alde mobilizatu dira Bilboko eta Donostiako Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, bi hiriburuetako jaietan "Palestina presente" egoteko aldarria luzatu dute. Ostiralez Bilbon, eta larunbatez Donostian.


2024-08-19 | Behe Banda
Barra Warroak |
Soro bat, zoro bat

Testu hau goizeko ordu txikitan izaten diren hausnarketa batekin hasi da, Araba galduko herri batean zoruan jarrita, ortzimugan eguzkia ateratzen dela ikusirik. Zelai hori eta nabarren artean hegan egiten duten txoriei so eginez, mendietan dauden basoetan pentsamenduak galduta... [+]


Eguneraketa berriak daude