Mesopotamiako ondare arkeologikoa suntsitu dugu

  • Irakeko ondare arkeologikoak azken hilabeteotan jasan duen hondamendia historian jazo diren latzenen artean geratuko da. Zibilizazioaren sehaska izan zen eta lehen hiriak eraiki zituen Mesopotamia zaharrean, Mendebaldeko kolekzionistek erosi nahi dituzten pieza jakinen bila, lapurrek interesatzen ez zitzaien gainerakoa birrindu dute: aurriak zanpatu, aztarnategiak edonola zulatu, gaineko geruzetan zeuden ontzi eta gainerakoak txikitu... Hau guztia, Mendebaldeko armaden muturren aurrean gertatu eta gertatzen ari da.

2007ko otsailaren 21ean
Londresko "The Independent" egunkariko kazetari batek etsipenetik idatzi du Tigris eta Eufrates ibaien artean gertatzen ari den hondamendiaz.
Honela deskribitu du bere begien aurrean ikusitako desastrea Robert Fisk kazetari ingeles ezagunak: "Oum Alkarab, 'Eskorpioien Ama' du izena hiriak. Eta esan liteke B-52 hegazkinek bonbakatu dutela. 6 metroko zuloen artean ibili naiz, Historiako lehen hirietako baten arrastoen bila. Baina lapurrak pasatuak ziren aurretik: dena ostu eta txirtxilatu dute. 25 kilometro karratu ingurutan, dena zulatu eta hondatu dute. Jauregi sumeriarrak, tenpluen hormak, zutoin garaiak, olio zizailuak, anfora izugarriak, maitasunez dekoratutako platerak... dena dago hauts bihurtua".

Antzinako keramika eta adreilu hondarretan orkatiletaraino sartuta ibili da kazetaria, eta garraztasunez kontatu du idazketa asmatu zuen herrialde honetan, lehen lege, egutegi eta arau matematikoak eta Gilgameshen epopeia sortu zuen eskualde honetan, nolako triskantzak burutu dituzten lapurrek.


Nekazaritzaren lehen urratsak, estreinako idazki kuneiformeak,
irudiak eta keramikak.


Anza denez, Kristo aurreko 2000 urteko trasteak ez dira interesekoak Amerika, Europa edo Japongo kolekziogileentzako. Horietatik lehendik ere ba omen dute aski. Bost mila urte baino zaharragoko irudi, bitxi eta keramikak interesatzen zaizkie beren kolekzioak osatzeko. Eta horiek lurpean sakonago daudenez, gaineko geruzetan dagoen guztia korrika eta presaka aztarrikatzen dute lapurrek. Berdin zaie horma zahar, etxeen zimentazio edo milaka urteko kanaleak suntsiarazten badira.

Nimrod, Ninive, Hatra, Thell Naml, Tukulti... Arkeologoek oraindik ongi arakatu gabeko gune guztietan sartu dituzte beren aitzurrak eta makinak ohoinek. Eta Fiskek salatu duenez "amerikarrek Irak 'askatu' ondorengo bi hilabeteetan lapurreta eta hondamendia, ziurrenik azken denboretako kultur krimenik handienetako bat bezala oroituko du historiak. Bagdadeko Arkeologi museoa baino anitzez lotsagarriagoa".
"The Independent"eko kazetaria Irakeko arkeologo batzuekin hitz egiteko aukera izan du. Nasiriyah-ko Eqbal Qazen gaztea adibidez malkotan mintzatu zaio. Horrela kontatu dio, adibidez, arkeologia planetan ari ziren langileei kontrol zorrotza ezarri eta piezarik baliotsuenak -gerratik salbatzearren- nonbait ezkutatzea oztopatu zaien bitartean, Geneva, New York edo Londrestik egindako enkarguei erantzunez lapurrek kamioikada osoak eraman dituztela. Baina mundu osoko arkeologoek hainbeste preziatzen dituzten hiri zaharretara hurbilduta, ez kamioien arrastoak bakarrik: kazetariak lapurrak berak ere aurkitu ditu "lanean".

Oum Alkaraben hitz egin du horietako batekin. "Nik aitzurra hartu, zuloa egin eta aurkitzen dudana saldu egiten dut" erantzun dio lapurrak lasai ederrean. Patxada horretan, hankaz gora bota dute adreiluz eraikitako jauregi bat: adreilu bakoitzak bere egilearen hatz marka darama, eta horiek ziren balio zutenak...
Joanne Farchakh arkeolgo libandarrak honela definitu dio kazetariari ingelesari hemen gertatzen ari dena: "Beren altxorretan falta dituzten piezak bakarrik nahi dituzte kolekziogileek: keramika akkadiarra, Babiloniako trasteak eta Sumeriako aro modernoko objektuak baldin badituzte, saila osatzeko traste sumeriar zahar batzuk bakarrik behar dituzte. Eta horien bila lapurrek egin duten txikizioak ez du berdinik izan azken mila urteotan".


Gerra aurretik arkeologoek abisua eman zieten militarrei.

Gizadiaren historiako arkeologi hondamendirik handienen artean oroituko den hau ez da oharkabean gertatu. Nabarmena baita Mendebaldarrak gertatzeko zegoenaren jakinaren gainean geundela.
Lehendik ere eskualde honetako ondareari buruzko kezka oso zabalduta zegoen zientzialarien artean. Ikerketa hauetan garrantzia handia izan duen Chicagoko unibertsitateak, adibidez, bere web berezian oso zehatz deskribatzen du azken hamarkadotan Mesopotamiako aztarnategietan gertatutakoa. Baina gerrarekin gertatuko zenak bereziki kezkatzen zituen. Eta Estatu Batuetako arkeologoak saiatu ziren Pentagonoa konbentzitzen.

Espezialistek hitz egin zuten militarrekin, galtzeko arriskuan zeuden lekuen berri emateko. Baina alferrik. Ez zieten batere jaramonik egin. Gerra bukatu ondoren ere, Bagdadeko museoa asaltatu eta aste beteren bueltan azaldu ziren tanke amerikarrak, babeste itxurak egitera.
Baina Nasiriyah eta beste hainbat lekutan -komunikabideek ezer deigarririk eskueran ez duten lekuetan- sarraskiak segitzen du. Ez da harritzekoa, agintari amerikarrek erakutsi duten zinismoa ikusita. Donald Rumsfeldek honela erantzun zion arte lapurretaz eta txikizioez galdetu zion kazetari bati: "Badakizu, batzuetan gertatzen dira holakoak...". Militarren adierazpenetan arakatuz gero, Vincent Brooke jeneral amerikarrak irabaziko luke hipokrisiaren saria: "Inork ez zuen aurreikusi Irakeko aberastasunak irakiar herriak berak ebatsiko zuenik".

Horrela, kultura idatziaren, hirien, nekazaritzaren eta hainbeste aberastasunen sorburu izan zen eskualde honetan sarraskiak bere gogorrenean dirau. Robert Fiskek salatu duenez: "Abisatuta geunden. Eta ez dugu ezer egin. Hau da gerra honetako sekreturik handiena".

www.argia.eus/nethurbil/nethurbil.htm
helbidean, gai honi buruzko informazioa gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude