Kontrol selektiboa


2007ko otsailaren 21ean
z

Zertarako egiten dira azterketak? Noski, ikasleak dakiena neurtzeko edo gaitasuna neurtzeko esango dugu, berdina ez izan arren. Eta, benetan, badute balio hori nahiz eta batzutan erabilera okerra ere egiten dugun, izan ere, zenbat irakasle ez dugu ezagutu jartzen dituen azterketei esker izu-errespetatua eta gaia bera ere baloratua edo mariatua izatea lortu duena? Ez du, beraz, eragin kaxkarra azterketak ikaslearen etekinean, ezta etorkizunean ere.
Etorkizuna aipatu dudanez, zergatik egiten zaio hain kasu gutxi ahozkoari azterketetan? Bere bizitzan ikasleak derrigor erabili beharko du ahozko trebezia egoera korapilatsuetan irteera bila nahiz atseginetan gozamen iturri. Mozoloenak ere badakien egia horri, hemen, hezkuntzak ez dio erantzuten ordea, ez orokorrean harturik behintzat. Gelan ikasle gehiegi daukagulako ala irakasleok prestatu gabe gaudelako, ala programako edukiak emateko denboraz larri gabiltzalako? Ala hirurengatik da? Eta benetan garrantzirik ematen ez diogulako ez ote da?
Nik uste dut, geuk geletan sekulako sermoiak botatzen ditugula eta horiek entzun eta ulertzeko gai denak, adierazteko gaitasuna ere barneratu duela sinesten dugula. Neurri txiki batean trebatuko da, bai, baina gure ikasleek, begira zer nolako txapak entzuten dituzten eskolan eta telebistan eta... erdaraz, eta esaiezu diskurtso koherente eta kohesionatu bat botatzeko gozatuz, hizkuntza horietan. Eta geu, zer gara bada erdaraz hasitakoan? (neu behintzat)
Azken urteetan, arrazoi desberdinengatik, denok Europara begira jarri gara (batzuk Europako zopa nahi dutelako eurentzat, gu bide batez, eurozopako bihurtuz) eta bada hor zer ikasirik. Alemania, Italia edo Frantziako hezkuntza sistemetan, adibidez, ahozko hizkuntzaren ikasketari eta erabilerari dagozkion helburuak eta ikasleak lortu behar dituen gaitasunak adierazten dira, ebaluatzeko irizpideak eta azterketa edo kontrol motak zehaztuz. Frantziako sisteman egiten diren azterketa asko eta asko ahoz egiten dira; Alemanian ahozko hizkuntzaren ikasketa eta erabilera hezkuntza sistemaren ardatz garrantzitsuenetakoa da eta ohituraz ia irakasgai guztietan ahozko azterketak egiten dira; Italian gai batzuetako azterketak ahoz bakarrik eta beste batzuetakoak ahoz eta idatziz egiten dira (Matematika idatziz bakarrik).
Hemen berriz, erabat ahozko ikasketan oinarritzen zen gizartea idatzizkora makurtu zaigu / dugu. Euskaldunok, atzo oraindik, antzeztuz ikasi genuen ehizean; kantuan ikasten genuen laiako erritmoa jarraitzen; historia, mitoak eta esaundak arto zuriketan, jorran edo bestelako lanekin batera. Greziar pentsalariek eztabaiden bidez eman zuten hainbat arazori buruzko erantzuna; eztabaida eta lan jarduna uztartuz ere bai, peripatetikoen kasuan eta guk, bertsotan eztabaidatzen genuen eta dezakegu. Zergatik orduan hain aldaketa erradikala, arkatz, axota eta paper fabrikekiko elkartasunez, agian?
Eskola, edukiz jositako fotokopiak sortzeko erabili / erabiltzen dela / dugula esango nuke. Gaitasunak, idatziari lotuta soilik axola zaizkigu irakasle jardunean edo lotuegi behintzat, baina bizitzak egunerokoan, ahozko trebeziak exijitzen dizkigu: politikan, salmentan, aholkularitzan, kazetaritzan, talde funtzionamenduan... gure lehen lanposturako lehian ere bai, ia beti.
Gainera, oso bestelako ezaugarriak garatzen ditu ahozkoan oinarritutako heziketak, nire ustez. Ahoz ari den ikasleak kontzeptuei, edukiei eta arazoen irtenbide posibleei buruzko adostasuna lortu behar du taldearen aurrean, memoria eta erreflexuak erabiliz. Ekipoko lana eta taldea seduzitzeko ahalmena izan behar ditu bere egia denen egi bihurtzeko. Ezin du bere burua idatzizko jardun indibidualean babestu. Arrazoiak argudiatzeko aukera eta behar askoz gehiago izango ditu eta idatzizkoak eman diezaiokeen erosotasun indibidualetik at, liburuak edo irakasleak dioena letraz letra jartzera mugatu ordez, benetako egiaren bila saiatzeko grina sor dakioke. Ahaztu gabe, besteak ere aberasten ari dela bere jardunarekin idatzizkoan ez bezala.



Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude