"Kontraesana ematen du euskararik gabe euskal identitateari eustea"


2021eko uztailaren 19an
Estatistikaz bete zintuzten, taulaz eta zenbakiz...
Hura dena irakurri beharra ere! Sasoi hartan, euskararen erabilera neurtzeko lehen saioak egiten ari zen Siadeco. Usurbilgo euskaltzaleek, ikerketa hartu eta, jaietan, pareta handi batean ezarri zituzten emaitzak. Ezagutzari eta erabilerari zegozkion. Jendeari berri emateko modua izan zen eta, aldi berean, "euskaraz hitz egin!" esateko bidea.


Euskararen aldeko diskurtsoa egiten laguntzen du estatistikak...
Estatistika tresna handia da hizkuntza gatazkan, euskararen borrokaren alde. Jendea limurtzeko erabili da estatistika, herrikoak konbentzitzeko. Errealitatea azaltzeko balio du, eta euskaraz egin dezan jendeari bihotz emateko. Gogoan dut garai hartan neure baitako antropologoa nagusitu zela: "Errealitatea ezagutzeko bide interesgarria!", esanez. Egun, gauzarik naturalena da estatistikaz baliatzea. Errealitatea ezagutzeko bidea da eta, are, hari kontra egiteko modua ere bai; hau da, normalizazio legea gorabehera, euskaltzaleak bazterturik daudela egiaztatzeko balio dute estatistikek, zenbakiek. Egoera aldarazteko ere balio dute. Bietarako.

Euskararen aldeko mugimenduek baliatu duten estrategia: estatistika. Besterik ere aztertu duzu, ordea...
Aztertu dudan estrategietarik bat da estatistika. Euskara batuaren kontua ere aztertu dut, inork auzitan jartzen ez duen gaia gaur egun, baina duela hogei urte ika-mika iturri bizia izan zena, h-a gora eta behera. Aztertu dudan beste estrategia bat, ikastolaren sorrera, duela hogeitsu urte. Harrezkero hainbat bisita egin dut Usurbila joan den 20 urtean eta arreta eman dit hainbat gauzak: gazteen dinamikotasuna, euskal rock erradikala, irrati libreen mugimendua... Azken aldi honetan, berriz, kultur elkarteak sortu dira, herri aldizkariak bideratzeko. Estrategia horiek landu ditut, baina hori ez da euskalgintzan gertatzen den dena, ezta pentsatu ere! Estrategien arteko kontrastea egiten dut nire lanean.

Non da zure lanaren abiapuntua? Zu, izan ere, antropologo zara.
Bai, halaxe naiz. Clifford Geertz-en "eskolakoa", nahi izanez gero. Etnografia modu jakin batean ulertzen zuen Geertz-ek. Haren arabera, thick description-a zen antropologia sozialaren helburu, hau da, komunitate baten deskribapen trinkoa egitea. Geertz-ek ongi baino hobeto adierazten du: "Jendearen ikuspegira hurreratu", the native point of view. Zu, antropologo zaren aldetik, eta zeure bizipenak dituzula kontuan harturik, jendearen ikuspegia ulertzen saiatzen zara. Eta ikuspegia ez ezik, jendearen balioak, sinesmenak... Nire lanari dagokionez, zein izen erabili behar dut jende hori izendatzeko? "Euskaltzaleak"? "Militanteak"?
Bietarik, bereizterik baldin bada, behintzat.
Nire lanean hori ere azpimarratu nahiko nuke: askotariko jendeak parte hartzen du euskararen aldeko mugimenduan; guraso dira batzuk, haur ttikiak beste batzuk, musikariak, teknikariak, idazleak, gazteak, profesionalak beste batzuk -hizkuntza arloan ari dira lanean hauetarik batzuk, baina bestelako lanetan beste batzuk: abokatu, mediku eta abar-, eta parte hartzeko modu asko dituzte. Denak ordea ez dira militante, nahiz eta denak diren euskaltzale.

Hogei urte baino gehiago zabiltza Euskal Herrira joan eta etorrika. Zer esan zenezake iragan aldiaz, eta egindako bideaz?
Belaunaldi berria dator. Atxagak berak ere esan duela uste dut. Aro berri baten atarian gaude. Nabarmen da. Batetik, inoizko egoerarik onena bizi dugu. Bestetik, inoizko okerrena. Irudipen horixe dut. Zenbakietara jo eta hainbat eta hainbat jendek daki euskaraz, behin ere baino gehiagok. Bestalde, gatazka handiagoa da zenbait alderditan. «Jakin»-en ale bat irakurri nuen, "Euskalgintza auzitan" zioena. 98tik hona, euskararen normalizazioaren kontrako diskurtsoak gora egin du, eta gogortu egin da, gainera. Duela gutxi, berriz, «Euskaldunon Egunkaria»-ren ixtea. Politikatik dator gatazka, ezker abertzalearen kontrakotik, baina eragin zuzena du kulturan, eta hizkuntzaren arloan. Eta kezkatzekoa da: euskararen ezagutza bai, erakundeetako laguntzak bai, baina hori dena pikutara joan liteke erabaki politiko jakin batzuen ondorioz.

Zer diozu erabileraz? Horretaz ari dira bazter guztietan...
Bai, ezagutza handia, erabilera txikia. Euskararekin identifikatzen ez diren gazte asko oraindik... Erronka berri dira euskararen aldeko mugimenduarentzat, eta bide berriak landu beharko dira jendea mugi dadin. Manifestaldiak, grafittiak, hizkuntza paisaia aldatzea, legeak, plangintzak... ez dakit zebateraino balioko duten edo nahikoa izango ote diren erronka berriei aurre egiteko.

Erabilera ona da hurrena.
Bai, jakina... Horretaz hitz egiten dute denek. Horretaz, eta erregistroez. Adierazteko gauza izatea da kontua, egoera ezberdinetan. Hizkuntzaren "kalitateaz" ari da jendea hizketan baina nik nahiago dut "kalitate" hitza baztertu eta esan erregistroen eta euskalkien barietatea aberasgarri direla gaur egun.

Erronkak zein diren jakitea bera ere ez da gutxi...
Ez da gutxi, ez. Are gehiago, nahitaezko da. Egun, eztabaidagaiak berriak dira, ez dira lehengoak. Estandarizazioa izan zen lehen, irakatsi beharra gero... Egun, erabileraz ari da jendea, erregistroez... Seinale ona da erregistroez hitz egitea. Horrek esan nahi du hizkuntzaren muinera iristen ari garela: komunikatzeko tresna da hizkuntza, bizitzarakoa, eta horrek hitz egiteko era ezberdinak eskatzen ditu, egoeraren eta inguruaren araberakoak. Askotan, gutxiengoei zera leporatu izan zaie, alegia, antimoderno direla, arkaiko direla, bizitza modernoan lekurik ez dutela... Modernotzea oso inportantea dute gutxiengoetakoek, norbera kosmopolita dela sentitu beharra dute. Hizkuntza gutxituaren komunitatekoek frogatu egin behar dute, gai direla, leku dutela egungo gizartean eta munduan.

Izan gintezke, euskara gabe, euskaldun?
Euskaldun askok ezetz uste du, baina aho biko jokatzen du. Hizkuntza eta identitatearen arteko lotura dago ezbaian. Euskaldunek euskarari lotzen diote kultura, nortasuna eta poetika. Baina, Euskal Herrian, bere burua euskalduntzat duen jende asko da euskaraz ez dakiena. Zein hizkuntzatan hitz egingo dugu gai horri buruz? Euskaraz, ala gaztelaniaz? Horrek ere erantzunaren nolakoa eragingo du eta. Kontraesana ematen du, horren gauza funtsezkoa gabe identitateari eustea. Aldiz, "Izan liteke inor euskaldun -vasco-, euskara gabe?". Baietz ematen du...

Zertan aldatu da euskararen aldeko mugimendua azterketa abiatu zenuenetik?
Esate baterako, profesionalizatzea aipatuko nuke. Hainbat jenderekin mintzatu naiz eta horixe azpimarratzen didate belaunaldi berriek: lan profesionala egin beharra, hau da, ona eta eraginkorra. Lehen militantzia izan zen. Orain, profesionalak. Xextrak ere sortzen dira gaiaren inguruan. Lehen, borondate handiagoa zuten, kaotikoago ere baziren, baina askotariko jendea biltzen asmatzen zuten berreskuratze prozesuan. Horrekin batera, azken hamarkadan, alderdi politikoen arteko banaketaren gainetik jarduteko gogoa azpimarratuko nuke: horixe da euskara elkarteen asmoa. Ez da beti lortzen, baina saio handia da eta luzaro ondorio onak ekar litzake.

Esperantzari leiho bat. Ez da oraingoxe kontua...
Kezkak ere baditut, ordea. Euskarari buruzko ikerketak direla eta, hizkuntzaren azterketa etnografiko gutxi dago oraindik. Soziolinguistikaren barruan bada "hizketaren etnografia" izeneko adarra, hizkuntzaren erabilera naturala du aztergai, eta hemen ez da askorik garatu. Eta behar da. Apenas dakigun zertaz eta nola hitz egiten duten euskara hiztunek. Intuizio handia dago, batzuetan bete-betean asmatzen du intuizio horrek, baina ez da nahikoa. Bestalde, ikerketa kualitatiboak egiteko garaia da. Oraindik ez da aztertu, adibidez, zer harreman dagoen genero, gizarte-maila eta euskararen berreskuratzearen artean. Izan ere, Euskal Herria aparteko laboratorioa da kontuok aztertzeko eta interesgarri litzateke, bai teoria soziolinguistikoa sakontzeko, eta baita plangintzarako ere.

Exotismo osteko antropologoa
Jacqueline Urla (Kansas City, Missouri, 1956). Iruñekoa zuen aita, Granadakoa ama. Atzerrian ezagutu zuten gurasoek elkar, AEBetan. Aitaren aldetik, aitona Nafarroan fusilatu zuten Espainiako Gerra Zibilaren garaian. Antifrankismoa bizi izan zuen Jacqueline Urlak etxean bertan, Euskal Herritik ongi apartean. 78an hasi zen Antropologia ikasten. Euskal Herriko kultur gatazka frankismoaren kontrako jarraipen zela iruditzen zitzaion, erabateko gazteleratzearen kontrakoa. Interes pertsonala ere bazuen.
Exotismo osteko antropologia zuen gogo, tribuak aztertzeko asmorik ez, nahiz eta euskaldunak horrela aztertu dituzten zenbait aldiz. 70eko hamarkadaren bukaeran, 80koaren hasieran, kritika handiak egin zizkioten antropologia tradizionalari. "Antropologo larruzuriek Hirugarren Mundura jotzen zuten, kolonialismoaren eranskin balira bezala. Lehenengo, gudarosteak bidali zituzten; gero, antropologoak". Edo alderantziz. "Gure belaunaldikoak ez geunden konforme. Besterik nahi genuen. Berkeley-n (Kalifornia) ikasi genuenon artean, bata Ipar Irlandara joan zen, bestea Euskal Herrira... Bestelako antropologia genuen asmo. Post exotic esaten diot nik".
Komunitatearen deskribapena egin nahi horretan, identifikazio arriskua bizi du antropologoak. Arrisku handia. "Antropologoaren problematikaren barruan dago hori; "going native" esaten zaio. Arriskua da, baina ez dakit benetako arriskua den ere, zeren ez dago era objektiboan ezer aztertzeko modurik. Hala ere, zure burua non dagoen kokaturik jakitea da kontua, eta hori aintzat hartzea. Nire jarrerak, lagunak eta beste ere, gatazkaren alde batean ditut. Lanak ditut kritiko izaten, beraz".


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude