Hil ala bizi

Urtegiaren kontrako pegatina oroitzen du Dani Unziti Itoizko semeak aitaren kotxean, txikitatik. Itoizko Koordinakundea sortu zenean 15 urte zituen eta orduan hasi zen urtegiaren aurkako afitxak paratzen-eta. Orain dela zortzi urte sortu zenetik Itoitzeko Elkartasuna Taldeko kidea da. Eta beti, duela bi aste arte, bota duten arte, Itoizko etxe batean bizi izan da. Lehenago urtegia Irunberrin egiteko proiektu bat bazegoela du gogoan. Eta zonaldean protesta handi bat izan zela. Alderdi Sozialistaren eskutan zegoen orduan Nafarroako Diputazioa eta proiektua bertan behera geratu zen. Irunberriko urtegiaren aurka agertu ziren berberek, hala ere, Francoren garaiko proiektua kaxoitik atera eta Itoizko urtegia egitea erabaki zuten. Urrobi eta Iratiko bailaran gehienek proiektuaren kontrako erabateko jarrera zutela oroitzen du, Koordinakundea sortzeko mota guztietako jendea bildu zela. «Gure zonaldea heriotzera kondenatu zuten eta hasierako leloan ingurune honetarako bizitza alternatiba bat eskatzen genuen. Eta horrek badirau: urtegi honi heriotz kutsua alde guztietatik dario».
Etxea eta herria uztearen truke

Duela pare bat hilabete Nagoreko etxe zaharrak bota egin zituzten eta dagoeneko Nagore berriko etxeak eraikita zeuden metro batzuk gorago. Etxea galtzen zuten nagoretarrei urbanizazio berrian etxe bat eskaini zieten. «Batzuk bai, onartu dute hori, baina Nagoretik kanpo jende gutxi hurbildu da eskaintza horretara eta hura ez da benetako Nagore». Itoiztarren kasuan eskaintza hori ere ez diete egin, «proiektuaren aurka gogor egin dugulako».
Dani bizi zen etxea bere osabaren izenean zegoen. Hari etxearen truke diru kopuru bat eskaini zioten. Bertara sartu gabe ere peritatu zioten etxea. Jabeak beste txosten bat eskatu eta afera epaitegietan dago egun; bi txostenen artean ia 250.000 euroko aldea dago. «Eta hori jabegoa izanda, bertan bizi ginenei ez digute alde egiteko taxia ere ordaindu» dio Danik. Gainera batzuek lanpostua ere galdu dute. Bertan lan egiten zutenak nekazaritza eta abeltzaintzan aritzen ziren. Kooperatiba bat ere sortua zen, baina bertan behera geratu da. Ondorio horiek ez ditu Nafarroako Gobernuak kontuan hartu kalteak ordaintzeko orduan.
Baina kalteak ez dira bakarrik dirutan soilik neurtzen. Duela aste batzuk ur azpian geratuko liratekeen bailarako hilerri guztiak hustu zituzten. Danik dioenez, «oso mingarria izan da, adineko jendearentzat bereziki. Gure hildakoak ere ez dizkigute errespetatu».
Itoitz suntsituta

Perez del Rio enpresako indusmakinak ekainak 16 astelehenean sartu ziren Itoitzen herriko eraikin guztiak botatzera. Dani bere etxe barruan kateatu zen eta ondoko beste etxe batean, barruan eraikitako bunkerrean beste bi lagun. Beste Solidario batzuk ere eraikinetan kateatu ziren. Horrek ez zituen, hala ere, makinak erabat geldiarazi. Solidarioak luzaz egoteko prestatuta zeuden baina asteazkenean amore eman behar izan zuten. Makinen lanak eraikinak ahuldu zituen, barruan kateatuta zeudenen bizia arriskuan jartzeraino. Daniren kasuan, esaterako, etxearen heren bat suntsitu zuten bera barruan zela. «Modu horretan desalojo bat zena erreskate bihurtu zuten modu lotsagarrian» dio Danik, «eta desalojo batean biktimak izatea erantzukizun handia da, baina erreskate batean horrelako gauzak gertatzen dira». Barrutik kanpoan esaten zena entzuten zuten (Daniri, besteak beste, «pinuzko kaxa» ekarriko ziotela oihukatu zioten) eta asteazkenean garbi ikusi zuten zeintzuk ziren kanpokoek bete beharreko aginduak: kosta ahala kosta etxe horiek ez ziren zutik egongo ostegunean. Eta suhiltzaileen interbentzioa eskatu zuten bertatik ateratzeko. Guardia Zibila eta Foruzaingoaren jarrera salatu dute eta Juanje Soria Itoitzeko Elkartasuna Taldeko abokatua hartu beharreko neurri legalak prestatzen ari da.
Euren bizia arriskuan izan zuten egun horietan, baina Solidarioek garbi dute ez zutela hori bilatu, ez zutela Nafarroako Gobernuaren halako muturreko jarrera espero.
Arrisku kalkulatua

Unai, txikitan, Agoitzera urtegiaren aurkako manifestaziotara joaten zen gurasoekin. Bailara sarritan bisitatzen zuten eta egun ere bertan bizi da. Itoizko Koordinakundeak antolatutako akanpadatara joaten eta bestelako laguntza lanetan oso gazterik hasi zen. 17 urte zituen Itoitzeko Elkartasuna Taldea sortu eta jardun horretan hasi zenean.
Zortzi urtetan Solidarioek 60 bat ekintza burutu dituzte. Kamioien aurrean jarri dira, toki ezberdinetan kateatu dute euren burua, eraikinak eskalatu dituzte... «Ekintza bat planteatzen dugun bakoitzean arriskuak aurreikusten ditugu, gure esku dauden segurtasun neurri guztiak hartzen ditugu, baina besteen eskutan dagoena ezin dugu bermatu. Nola pentsatuko genuen indusmakinak sartuko zituztela jendea etxe barruan egonda?». Beste arrisku egoera batzuk ere bizi izan dituzte urteotan, Vaticanoko kupulatik zintzilik zeudenean, esaterako, bertako polizia trakets samar ibili omen zelako.
Baina arrisku fisikoa ez da Solidarioek aurreikusi behar duten bakarra. «Hasierako urtetan malgutasun gehiagorekin jokatu zuten gure kontrako neurri legalak hartzeko orduan. Orain gure ekintza baketsu guztien atzetik, epaiketa eta isuna datozkigu beti. Urtegia Kordoban balego eta gu Greenpeacekoak bagina agian... baina Euskal Herrian gaude». Epaiketak eta isunak pilatzen zaizkie. Kable mozketaren ekintzaren ondoren, zigor penalez gain, 12 milioi euroko isuna jarri zieten eta errepide berriaren aurka egindako beste ekintza batengatik 1’8 milioi euro eskatu dizkiete. Unaien hitzetan, «horrek baldintzatu egiten zaitu erabat, insolbentea izan behar duzu, ezin duzu kontratu arrunt bat izan, ezin duzu kotxerik zure izenean eduki... askotan ekintza bat egitea erabaki baino lehenago balantza batean jarri behar dituzu: kotxea ala ekintza? Gauza hauek ezin dira itsuan egin» eta barrez, zera gaineratu du Danik: «Horregatik dabil jendea beti gugandik ihesi».
Ekainak 20 ostiralean, arratsaldez, Dani bere Itoizko etxera itzuli zen. Hondakinen artean eraikinaren arku zatiak bildu nahi zituen, Unai eta beste taldekide batzuk lagun zituela. Bero izugarria eta ikusmira tristea: herri bat zena hondakin piloa bihurtua eta atzean presaren hormatzarra. Eta paisaia horren ohiko elementu bihurtzen ari diren Guardia Zibilaren patrolak bertara gerturatzen. Itoiztarrei 18 urteren ondoren, borrokarako gogorik geratzen ote zaie? «Bai, guk geurean jarraitu behar dugu. Herria bota digute baina orain kontua urtegia ez betetzea da».


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude