Ezpalak


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Fanzinen liburutegia

Duela hiru urtetik Napartheid kolektiboak bildu dituen 3.969 komiki, katalogo nahiz kontrainformazioa jorratzen duten mundu osoko fanzineek biltoki berria dute: Donostiako Artelekuko dokumentazio zentroa. Zabalkunde mugatuko agerkari hauez gozatu ahal izango dute zaletuek, Napartheid taldekoek egindako lanari esker. Ekainaren 30etik edonork kontsulta dezake Artelekun Napartheid taldeak osatutako Fanxinoteka.


Gipuzkoako megalitoak babesteko

254 megalito eta 28 megalito gune daude gutxienez Gipuzkoan: trikuharriak, zistak, tumuluak, menhirrak eta harrespilak. Eta hemendik aurrera babestuagoak izango dira, Eusko Jaurlaritzako gobernu batzordeak horretarako dekretua onartu baitu. Duela hiru urte Gipuzkoako megalito guneak Kultur Monumentu izendatuak izan ziren eta eurak babesteko neurriak hartzen hasi ziren. 2001ean, Aranzadi elkartea megalito guneak seinalizatzen hasi zen Kultura Sailaren laguntzaz. Halaber, haien jatorrizko kokalekuak ezagutarazteari eta mantentze lanei ekin zieten. Hala, megalitoen berri eman zieten 50 udal eta lur sailen jabe ingururi. Dena den, denak ez daude identifikatuta, aurten beste lau aurkitu baititu Aranzadik.


Antzerkia kalera

Udarekin batera kale antzerki emanaldiak ugaritu egiten dira. Herrietako jaiak direla edota Euskal Herrian ditugun jaialdiak direla. Donostian eta Bilbon hasiak dira kaleko emanaldiekin. Hurrena Zarauzko eta Lekeitioko Kale Antzerkiko Nazioarteko Jaialdien txanda da. Lekeition kale antzerkiaren sustraietara jo dute aurtengoan: kalejiretara. Izan ere, gainbeheran daude azken urteetan. Hala, 9 kalejira antolatu dituzte aurtengorako: suzkoak, mitologikoak, irudimen handikoak


Dantza eta musika Errobin

Eduardo chillida izango du gogoan aurten Itsasun eta Baigorrin egingo den Errobiko Festibalaren VII. ekitaldiak. Hartara, eskultore donostiarraren lanak paratuko dituzte Itsasuko Sanoki aretoan eta J. Francois Larraldek haren gaineko hitzaldia emango du. Uztailaren 16tik aurrera, lau egunez, Kongo, India, Euskal Herria, Kolonbia eta beste hainbat herritako musikari eta dantzarien emanaldiak izango dira. Antzerkiak eta poesiak ere izango dute lekurik. Munduko artistek sorkuntza esparruak zabal ditzaten du asmo 1996an Beñat Achiaryk abiatutako Festibalak.


Arte garaikidea Baionan

Arte garaikidea eta uda uztartu ditu Baionako Udalak «Uda da!» ekimenaren bitartez. Bordele eta Gasteiz arteko hamar artisten lanak hartu ( Lasserre anaiak, Jorge Girbou, Maia Andersson Carlos Lizariturri...) eta Baionako Bonnat museoan, Château-Neuf jauregiaren dorrean eta Lafayette eta Léo-Pouzac parkeetan jarri ditu. Batetik, arte garaikidea erakustea du xede eta bestetik Baionako ondarea preziatzeko aukera ematea. Jacques Lesgourgues arte garaikideko lanen bildumagilea aritu da komisario lanetan. Irailaren 21a arte izango da erakusketa zabalik.


Napster legala.

Aralia enpresa espainiarrak YourMusic proiektua sortu du. Araliakoen asmoa musika CDak egiten dituen makinak kalean ipintzea da. Makina hauetan erabiltzaileak milioi bat abesti izango ditu aukeran (10.000 artisten 100.000 diskotan bilduak). Horietatik nahi den bilduma osa dezake bezeroak eta makinak CDa prestatuko du harentzat. Napsterretik abestiak jaistea bezala da nolabait, baina euskarri fisikoan eta legalki. Hori bai, bezeroak ordaindu egin beharko du produktua eskuratzeko. Araliako arduradunek abestiko euro bana ordaindu beharko dela aurreikusten dute, baina oraindik ezin dute horrelakorik baieztatu SGAErekin negoziazioak amaitu arte bederen. Top manta eta Napsterren arrakasta ikusita eta pirateriaren inguruko polemika kontuan hartuta, Araliakoen ideiak etorkizuna izan dezakeela dirudi.


Artearen komedia 20 urte eta gero.

Duela 20 urte Ferruccio Soleri Artearen Comediaren egungo maisurik handiena Antzertin egon zen. Duela egun batzuk orduko bost ikasle berriro elkartu dira maisuarekin Bilbon: Isidoro Fernandez, Karlos Zabala, Aitzpea Goenaga, Patxi Santamaria eta Klara Badiola, egun aktore ezagunak gurean. 20 urteko eboluzioaz konturatzeko balio izan die guztiei, baina baita Antzerti eskola faltan botatzeko ere.


Azkenak
Urriaren 7ko gertakariak ikertzeari uko egin dio Israelgo parlamentuak

Oposizioko taldeek proposatutako ikerketa batzorde ofiziala ez da aurrera atera, boz gutxiren aldearekin. Arrazoi ugari daude gobernuko kideek gertaerak ikertu nahi ez izateko.


Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Gasteiz Antzokia irekiko dute ostegunean Izaskun Arrue Kulturgune izenarekin

Ostegunean, 18:15ean irekiko dute Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK), Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea batuko dituen egitasmoa. Ekainean udalarekin 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik Lazarraga Kultur Elkarteak lehenbailehen ireki nahi izan du kultur-gunea. Irekiera ekitaldiaren... [+]


Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu

20 urte bete ditu gaur-edo gure blog-komunitateak, Eibar.org webguneko blogak. Interneteko euskal munduaren historia txikiaren parte bat. 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean, halaber, webgune probisional estatiko gisa ibili zen martxan Eibar.org-en... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


Mateo Balbuena borrokalari komunista hil da, 110 urterekin

1934ko Asturiasko Iraultzan, Eusko Gudarostean eta militar faxisten kontrako gerran aritu zen Lezaman bizi zen komunista amorratu eta aktiboa.


Eraso sexistei begira Baionako Herriko Etxeak duen jarrera salatu dute feministek

Baionako festetan errepikaturiko eraso sexistei dagokienez Herriko Etxeak politika eta erantzun eskasak bideratu izana salatu du Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak. Herriko kontseiluaren batzarrera sartzen saiatu dira 30 bat lagun, baina ateak hetsirik kausitu dituzte.


Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude