Deflazioaren mamua Europara iristen ari da

  • Herrialde batzuk kezkaturik dabiltza, prozesu inflazionista dela kausa. Beste batzuen buruhaustea, aldiz, kontrako prozesua da, hots, prozesu deflazionista. Azkeneko horien artean daude, besteak beste, Japonia, Estatu Batuak, Alemania eta Suitza bezalako herrialde garrantzitsuak. Prozesu horiek beste herrialde batzuetara heda daitezkeenez, ekonomiako adituak hasiak dira horretaz ohartarazten.

2021eko uztailaren 20an
Europako eta munduko gainerako herrialde ugari dabiltza kezkati, beren ekonomietan igartzen den prozesu inflazionista (prezioen indizearen igoera) dela kausa. Beste herrialde batzuk, aldiz, agian garrantzitsuenak, edota jada kontrako egoeran daude, hots deflazioa dute (jaitsiera iraunkorra prezioen indizean), hala nola Japoniak, edota ia muga horretara iristeko zorian dira (egoera horretan dago Alemania nonbait, eta Estatu Batuak ere ez dabiltza urruti). Eta, jakina denez, inflazioa bera baino okerragoa izan ohi da deflazioa ekonomian.
Deflazioa inflazioaren kontrako egoera da, eta ekonomiaren arloan arriskutsuagoa. Deflazioa, berez, ondasunen eta zerbitzuen prezioen jaitsiera etengabe, orokor eta iraun handikoari esaten diote. Hau da, egoera ez da horrela kalifikatzen, baldin jaitsiera sektore bati edo produktu jakin batzuei bakarrik badagokie. Prezioen jaitsierak, bada, orokorra eta iraun handikoa izan behar du. Baina nola gertatzen da deflazioa? Jarduera ekonomikoaren jaitsiera handiren baten ondorioz gerta daiteke deflazioa, segidan nolabaiteko depresio ekonomikoa badakar behintzat.
Ekonomiako hainbat eta hainbat adituk diote munduko ekonomia deflazio global batean murgildua dagoela laurogeiko hamarkadaren amaierako urteez geroztik, eta egoera hori burtsan kotizatzen duten enpresen balorazio handiei esker mantendu dela ezkutuan. Antza denez, joan den urteko martxoan gertatu zen balio merkatuen jaitsiera orokorrak bistaratu zuen prozesu deflazionista, hainbat herrialderen oraingo buruhaustea dena hain zuzen. Aditu horiek berek azaltzen dutenez, urrea, zilarra, beruna eta petrolioa, laurogeiko hamarkadako lehen urteetako mailatik jaitsi izana da horren guztiaren adierazle onena.


Alarmatuta Estatu Batuetan, Alemanian eta Suitzan.

Azken asteotan, deflazioaren alarmak saltatu egin dira Alemanian, Suitzan eta are Estatu Batuetan ere. Alemaniako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak (DIW), joan den hilabetean, ohartarazi zuen Alemaniak arrisku handia duela ez bakarrik atzeraldi ekonomikoan erortzeko, baita deflazioan lerratzeko ere, baldin eta koiunturaren egoera txarrak prezioen eta soldaten maila presionatzen segitzen badu. Hori gertatuko balitz, ziurtatzen du Alemaniako Institutuak, lehen ere Japonia deflaziora eraman zuen konbinazioa gertatuko litzateke. Japoniak badaramatza bost urte deflazioko egoeran, prezioen etengabeko jaitsieran. Aski da seinalatzea prezioen batez besteko indizea %-0,7an jarri zela 2001. urtean eta %-0,91n 2002n. 2003. urte honetarako aurreikuspena %-0,3an dago.
Estatu Batuetan ere hasi dira alarma batzuk jotzen. Horren frogagarri da BBVAren analisi ekonomikoen aldizkariak, "Situación" izenekoak, galdera honekin heldu diola gaiari: "Estatu Batuak: ba ote du funtsik inflazioaren arriskuak?". Dena dela, ziurtatzen du, oraingo koiunturan, Ameriketako ekonomia ez dagoela deflaziotik gertu. Hala ere, biltzen ditu sektore batzuen baitan saltatu diren alarmak. Horrela, seinalatzen du deflazioaren beldurra berriro agertu izana hainbat faktore konbinatzen diren koiuntura batetik datorrela: desazelerazioa espero baino gehiago luzatzea, burtsetako beheraldiak sakontzea eta beste aktibo batzuen prezioak berriro erortzeko arriskua. Kontestu horretan, analistak planteatzen hasiak dira deflazioa piztuko ote den, eta bankari zentralak hasiak dira kezkatzen ea politika monetarioak, interes tasek jaitsiera metatuak izan eta gero, mugatuak geratuko ote diren zerotik haragokoa egiteko ezinagatik.

Deflazioa kaltegarria al da ekonomiarentzat?
Deflazioaren jatorria zein den, ezberdina da galdera horren erantzuna. Ekonomiaren historian, lehen ere bizi izan dira prezioak jaitsi izandako garaiak. Deflazioko episodioetako bat, ekonomian eraginik negatiboenetakoa izan zuena, Estatu Batuetan gertatu zen, 30eko hamarkadan, Depresio Handia deiturikoarekin. Orduan, prezioak espero gabe amildu ziren; ez, ordea, konkurrentziaren eta produktibitatearen areagotzeagatik, baizik eta eskari agregatuaren kontrakzio larri batengatik. Beste episodio deflazionista batzuk arinagoak eta aurrez igarriak izan ziren, eta, ondorioz, eraginak ez ziren negatiboak izan ekonomientzat. Joan den mendearen azken laurdenean gertatu zirenak izan ziren. Haien ezaugarria, hain zuzen, inbertsioa eta produktibitatea areagotzea izan zen, eta prezioak beheratzea ekarri zuen horrek. Kasu horretan, prezioen beheratzeak aktibitatearen areagotzea ekarri zuen berekin.
Azkenik, aipa dezakegu beste deflazio mota bat ere, zeinen jatorria baita aktiboen merkatuetan prezioak beheratzea, gehienbat burtsan eta higiezinen sektorean. Hori izan da Japoniak azken hamarkadan izan duen esperientzia, eta paradigma moduan erabiltzen da Estatu Batuetako ekonomian gaur egun gerta litekeenarekin paralelismoak ezartzeko. Kasu horretan, burtsako eta higiezinen sektoreko burbuilen zulatzeak kalte larria ekarri zien banku sistemari eta, hedaduraz, enpresen ehundurari. Horri gaineratzen badiogu politika ekonomikoek oso motel gestionatu zutela krisia, hortik ateratzen den emaitza Japoniako ekonomia azken hamabi urteotan murgildua dagoen deflazio atzeraldien espirala da.
"Situación" aldizkariko analisten aburuz, deflazioak ekonomian dituen eraginak, azken batean, faktore askoren mende daude, hala nola lan merkatuaren malgutasuna, zeinek soldata nominalak doitzeko aukera ematen baitu, soldata errealek gora egin ez dezaten. Aurrezte urriko ekonomia batean, prezioen jaitsierak berekin ekar dezakeen interes tasa errealen gehitzeak lagun dezake aurrezkien tasa ere gehitzen. Alabaina, eskariko arazorik baldin bada, deflazioak oso ondorio negatiboak izan ditzake; batez ere, zorpetzearen maila oso altua denean, Estatu Batuetako ekonomian orain gertatzen den bezala. Inflazioak zordunak faboratzen dituen bezala, goratu egiten baitu kolateralen balioa, prezioen luzaroko jaitsiera jeneralizatuak kalte egiten die zordunei. Deflazioak goratu egiten du zorraren balio erreala, eta horrek zordunak gehiago aurreztera behartzen ditu, zorrari aurre egiteko. Horrek kontsumoa eta inbertsioa bat-batean doitu beharra ekar lezake berekin, eta, ondorioz, eskariaren atzerapena.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude