Argitalpenak


2021eko uztailaren 20an
Eta harkadian ni
Anjel Erro
Elkar
127 orrialde
11,70 euro


Arkadian inor maiterik ez duen poetaren lana

Burlatan sortua da Anjel Erro, "Eta harkadian ni.(Epigramak eta Eglogak)" deritzan olerki bildumaren egilea. Joseba Jaka III. Literatura Bekako saria eskuratu zuen idazle gazte honek poesia klasiko erromatarra erreferentzia gisa darabilen proiektuarekin, eta hauxe da bakarka argitaratu duen bere lehenengo liburua. Bertan agertzen duen poetika zahar-berritzailea bezain ausarta, hauslea, gaiaren trataeran gazi-gozoa eta erabat jantzia dela esan dute kritikoek. Epigrametan, Horazio, Virgilio, Marzial eta beste hainbat islaturik daude, espreski edo akotazioen bidez, Anjel Erroren poemotan, eta haien moldetan-edo egindako poemak dira orain aurkezten dizkigunak. Denera, ehun eta bat epigrama eta literatura hizpide duten hiru egloga azaltzen ditu "Eta harkadian ni"n. Epigrametatik batzuetan satirarako joera agertzen du, nahiz satira horren azpian biziaren garratzari buruzko gogoeta ere egon badagoen. Eta besteetan nabaria da bere zorroztasuna, batik bat amodioa, angustia, edota beste giza sentimenduen inguruan idazten duenean. Klasiko unibertsaletatik zein guretik asko edan duen poeta dugu Anjel Erro.

Estropadak bertsotan
Antonio Zavala
Auspoa
428 orrialde
18,03 euro


Arrauna gai duten bertsoak

Traineruen arteko norgehiagoka gai daukaten mila eta zazpirehun bat bertso bildu ditu Antonio Zavalak "Estropadak bertsotan" liburuan. R. M. Azkuek Hondarribian ikasi zituen bertso batzuekin hasten du bere bilduma, 1854an ondarrutarrak eta lekeitiarrak aurrez aurre izan zituen estropadari norbaitek jarri zizkion bertsoekin, Manuel Lasartek 2001ean "Arraunlari guztieri" jarritako bertsoekin zein Fabian Loidik idatzitako "Oriotarrak" bertso sortarekin amaiera emateko. Makina batek arraunari eta arraunlariei eskainitako bertsoen emaitza hau, 1941eko igande goiz batez jokatu berria zen estropadaren bertsoak saltzera Tolosako parrokiko atarira etorri zen bertso saltzaileari eskaintzen dio Antonio Zavala nekaezinak.

Zientzi kazetaritzaren inguruan: zenbait iruzkin
Batzuen artean
Eusko Ikaskuntza
668 orrialde
14 euro


Komunikabideetan zabaltzen den zientzia aztergai

Eusko Ikaskuntzak plazaratzen duen "Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación" aldizkariaren 8. zenbakian, zientzi kazetaritza mintzagai duten berrogeita bost lan bildu dituzte, guztiak adituek eginak. Zientziak komunikabide ezberdinetan (prentsa idatzian, irratian, telebistan, dokumentaletan zein Interneten) eta argazkigintza, infografia eta dokumentazioa bezalako alorretan jasotzen duen tratamendua aztertzen da bertan, besteak beste, ikuspuntu zeharo anitzetatik. Lan gehientsuenak gazteleraz dauden arren, badira euskaraz irakurri daitezkeenak ere, hala nola Pili Kaltzadak eta Alfontso Mujikak idatzitakoa, Inaki Irazabalbeitiak eginiko bi ekarpen eta Fernando Plazaolarena.

Leonardo
Fernando Morillo
Elkar
131 orrialde
9,10 euro


Leonardo Da Vinciren bizitza

Pintore, eskultore, arkitekto, asmatzaile, anatomista, musikari, ingeniari, idazle...eta batek daki zer gehiago izatera iritsi zen Leonardo Da Vinci handiaren biografia idatzi du orain Fernando Morillok., jenioak bere baitan zeuzkan kontraesanetan zein Leonardo Da Vinciri bizitzea egokitu zitzaion Quattrocento garaian bere arreta jarriz. Izan ere, besteak beste, gizakiok hegan egitea posible genuela egiaztatu nahi izan zuen gizona perfekzionista peto-petoa omen zen berez, eta agian horregatik utzi zituen erdi-eginda bere lanetatik ugari. Bestalde, bakezalea izanik, historiako guda-ingeniari handienetakoa bilakatu zen Leonardo Da Vinci, makinak eta mekanismoak maite zituelako beharbada. Eta milaka orrialde idatzi zituen arren, ez zuen sekula liburu oso bat osatu.

Astoari
konfiturak
Juan Luis Mugertza
Aizkorri
91 orrialde
6,95 euro


Lehengo txirrindulari haiek

Juan Luis Mugertzak idatzitako nobela honetan lehengo txirrindulari gogotsu haiei egiten zaie omena, bizikletan ibiltzeko noizbait eskura zezaketen garaipenaren ametsa baino ezer gehiago behar ez zutenei bere txirrinda zaharraren gainean harat honat nekagabe ibiltzeko. Horrelakoxea dugu "Astoari konfiturak" narrazioko protagonista, buruan "Gora Euskadi" dioen trapuzko txapela, soinean "Juanjo erretegia" letra handitan erakusten duen alkandora mahuka luzeduna, ez betaurreko eta ez ezer bere bizikleta zaharrean pozik dabilena. Baina bere herritarren kritikak bizikleta eta ekipo berri bat erostera bultzatuko dute gizona. Eta Bilbon, erosketaren inguruan bizi izanikoak eta geroztikako gorabeherek estualdi ederretan ipiniko dute gure txirrindularia.

Gizarte babesik gabeko haur eta gazteak zaintzeko plana
Gizartekintza
Gipuzkoako Foru Aldundia
98 orrialde


Babes sistemaren baliabideak

"Bizitzen lagundu" darama lematzat Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizartekintzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak euskaraz eta gazteleraz prestatu duten "Gizarte babesik gabeko haur eta gazteak zaintzeko plana"ren berrargitalpenak. Autonomi zein lurralde mailako arautegiek jasotako lege oinarriei jarraituz osatu dute, eta ahalegina eginez nazioarte mailako komunitate zientifiko eta profesionalak definitutako gutxieneko estandarretara egokitzeko eta beroriek betetzeko, bai haurrak babesik gabeko egoeran egon ez daitezen prebentzio mailan egin behar den lanari dagokionean, eta bai egoera horiek gertatu direnean parte hartzeko moduari dagokionez.

Euskal Herria
Batzuen artean
Sua
130 orrialde / 5 euro


Euskal Kostaldearen historia, ibilbideak eta paisaiak

Sua argitaletxeak kaleratzen duen "Euskal Herria" aldizkariaren azken zenbakiak euskal kostaldeari eskaini dio tarte nagusia, orban beltzez estali nahi izan duten arren, mendeetan zehar kresalez busti den paisaia liluragarri hau oraindik eskura dagoela gogoratzeko. Bertan aurki daitezke ere garai batean Kantauri itsasoko uretan hain gustura ibiltzen ziren euskal baleei buruzko erreportaia, Aizkorrira eginiko ibilaldia, gauez lan egiten dutenen giroa, Lastur haraneko zezenak eta beste gai interesgarri asko.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude