Sustengarritasunaren ipuina


2021eko uztailaren 28an
Behin batean, munduko ekonomilari zaharrenak, ospetsuenak eta jakintsuenak bildu ziren kongresu batean galdera honi erantzuna emateko: Zer da mundu honetan sustengaezina, jasanezina, eutsiezina, iraunaraziezina, mantenezina, orekaezina eta eramanezina dena? Lehen egunean, arraroa badirudi ere, denak ados paratu ziren eta zibilizazio industrialaren eredu ekonomikoa aldatu beharra zegoela baieztatu zuten, aho batez. Kontsumo eta produkzio sistema kapitalistak ez duela ekosistemen osasuna bermatzen eta horrela jarraituz gero, gure espeziearen eta biosferaren etorkizuna ere zalantzan zegoela, kritikatu zuten. Poz-pozik zirenean euren adostasun ia osoagatik, nazioarteko batzar horren antolatzaile ekonomilari-ekologikoen partetik bigarren galdera bat luzatu zitzaien euren harridurarako. Zer egin behar du gaurko ekonomiak, planetaren sustengarritasuna ziurtatzeko? Saguen antzera, txintxarria aukeratua zeukatenean, katuari lepoan ipini behar zitzaiola konturatu ziren eta horretarako estrategia bat diseinatu behar zen.

Sachs abizeneko bat eta Nazio Batuen kontsultorea zenak "ekogarapena"ren bidea proposatu zuen, hau da, Hirugarren Munduko garapen ekonomikoa ziurtatzea, ekosistemen bizitza ahalmenak arriskuan jarri barik. Hori oso erradikala iruditu zitzaien batzuei, lehen munduko nagusitasun ekonomikoa kolokan jartzen baitzuen eta "garapen jasangarria" proposatu zuten, denon hazkunde ekonomikoa eta ingurumenaren defentsa uztartzeko gogoaz. Une horretatik aurrera kongresua biltzar kaotiko eta desadostasunez beterikoa bihurtu zen. Eta ekonomiako Nobel saridunei deitu zieten euren berbekin animoa eta lasaitasuna ekartzeko edo.
Robert M.Solow, 1987ko Nobel Sariak halaxe esan zuen: "Nahi baldin badugu sustengarritsuna zeozer emozionala baino gehiago izatea, zer kontserbatu behar dugun zehaztu behar da. Nire aburuz, gizartearen kapital "stocka", kapital naturala barne, kontserbatu behar da eta horretarako kapital naturalaren "prezio-gerizpe" egokiak topatu behar dira". Askok ez zuten ulertu ere egin zer esan nahi zuen.
Beste batek aldiz, Tinbergen izenekoa, gauzak kakaztu zituen esaterakoan "hazkunde sustengatua, ingurumen garbia eta dirusari egokiak antolatu behar ditugu". Eta lau hostoen irustak ere!! erantzun zioten. Nobel saridunen artean ere polemika zerbitzaturik zegoen.
Gauzak argitzeko gogoaz, Norton ekonomilariak batzar horretan sustengarritasunaren bi nozio, paradigma eta diskurtso guztiz desberdinak zirela azaldu zuen. Batari "ahula" deitu zion, ekonomia ofiziala edo estandarrak aplikatzen duena, non garapen sustengarriaren kontzeptu dikotomikoaren erabileran garapena zen gakoa, sustantiboa eta mantendu behar zena, hazkunde iraunkorraren ikuspuntu ekonomiko neoklasikoaren partetik. Eta aldiz, bere aburuz, bazegoen bigarrengo interpretazio bat, sustengarritasun "gogorra", non, muga fisikoak, termodinamikaren legeak eta naturaren ekonomia, hau da, ekologia, ekonomiaren oinarriak ziren. Hau entzuterakoan atzera buelta iskanbilak sortu ziren.
Lehengo zakuan edo lerroan sentitu zirenek alde egin zuten esanez, hori ekologista erradikalen tranpa bat baino ez zela izan. Bertan gelditu zirenek, aldiz, nahiz eta asko ez izan, euren tesiekin aurrera jarraitzeko konpromezua hartu zuten.
Bat hasi zen esaten, garapena, nahiz eta kalidadea adieraziz eta ez kantitatea, lengoaiaren iruzur bat bihurtu zela. Paul Erlich, "Ecological Economics" aldizkarikoak ekonomilarien aurka egin zuen "organismoak, populazioak eta ekosistemak sistema irekiak dira, eguzkiak bidalitako energia degradatzen dutenak euren bizitza mantentzeko. Hor ditugu mugak eta ezin dugu mugimendu amaiezinaren makina batean amestu. Hori ekonomilari batzuen burumuinean datza bakarrik" esanez.
Gelditu zirenen artean, oso ezaguna ez zen beste batek zera planteatu zuen, oso modan ari zirela jartzen sustengarritasunezko esperimentu lokalak, hau da, tokian tokiko irudikatzen ziren irla ekologikoak, kontutan hartu gabe, esperientzia horiek epe luze batetan mantendu daitezkeela soilik, kanpoko beste material, lehengaiak eta sumideroak euren zerbitzura ipintzen diren heinean. Eta "espero dut", gaineratu zuen, "hemen gelditu garenok ez ditugula desberdinduko, sustengarritasun lokala, denboran eta espazioan mugatua dena, sustengarritasun partziala, hau da aspektu bati dagokiona, ura, energia, elikadura edo dena delakoa eta sustengarritsaun globala, hau da, eskala planetarioan eman behar dena". Hitz zuhurrak izan ziren.
Gero, filosofia ekonomikoan aditu batek azpimarratu zuen, zibilizazio industrialaren ihesaldi sustengaezina hiru osagarrien batuketatik etorri dela, alde batetik zientzialarien arrazoi partziala, bestetik etika indibidualista insolidarioa eta hirugarrenez gizartearen ikusmen atomista eta banaketa profesional eta administratiboak. Eta gaineratu zuen eredu eramangarri global batek, egungo balio etiko, hedoniko eta ekonomikoak aldatu behar zituela. Bere hitzen ostean, algara galanta suertatu zen.
Hori oso zaila da! Eta gu ekonomilari talde txiki bat baino ez gara!! Aurpegiratu zioten. Zer egin dezakegu guk, mundu honetan dauden indar eta interes krematistiko guztien kontra?
Eta hirugarren aldiz kongresu hartan desanimoa eta egonezari ateak zabaltzen ari zitzaizkienean, Jose Manuel Naredo ekonomilari-ekologista madrildarrak ipuin honen amaiera zoriontsua ekarri zuen esan zuenean: "Bai, egia da proposatzen ari garen aldaketa instituzional eta mentalak, bere osotasunean, aurrera eramateko zailtasun handiak ditugula, horrek, zibilizazio industrialaren balore eta instituzioen eraldaketa nabariak exijitzen baititu baina… aldaketa horien ezinbesteko baldintza dugu, gaur eta hemen mahai gainean jartzea. Ez badira sikiera planteatzen inoiz ez baitira gauzatuko. Eta txalo zaparrada bat entzun zen kongresuaren bukaeran. Eta hala ez bazen sar nazatela kalabazan, eta ipuin hau ager dadila... EAEko Sustengarritasunaren Estrategian.


Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude