Laisekaren ipurmasailak


2021eko uztailaren 16an
David Etxebarria txikiak aurretik birritan, eta Javier Otxoak eta Txente Gartziak behin, irabazia zuten Tourrean etapa. Joseba Beloki ere bi bider igoa zen podiumera, eta hirugarrenerako bidean zen. Baina horiek "les espagnols" ziren, ezkutuan, Pays Basque idatzia zeramaten arren.
Indurain, aldiz, nafarra zen. Nafarra zen, Chiapppuccirekin ihes egin eta horiz jantzi zenean. Nafarra, Luxenburgoko erlojupekoan denbora garaitu zuenean. Nafarra, Pariseko podiumaren gailurra bosgarren aldiz zapaldu zuenean. Eta nafarra, 1996an Les Arcsen gora pott egin zuenean. Nafarra zen. Nafarra eta euskalduna. Olano gipuzkoarra eta euskalduna den bezala.
Nafarraren aurretik bizkaitarrak izan ziren. Batik bat Julian Gorospe eta Marino Lejarreta. Mañarikoak etapa bat irabazi zuen 1986an, eta handik aurrera nafarrari laguntzen jardun zuen. Berrizkoak, berriz, bi aldiz bukatu zuen Tourra bosgarren, eta etapa bat bereganatu zuen. Fede Etxabe ere ez zen atzean gelditu, eta beste garaipen handi bat eskaini zion Bizkaiari Alpe D'Huez mitikoan.
Baina horien guztien aurretik ere, iaioak ziren besteak. Iaioak ziren, Nazabal, Gandarias, Momeñe, Aurelio Gonzalez, San Miguel, Errandonea, Perurena eta Lasa. Lehenengoak, Nazabalek, etxean irabazi zuen, Gasteizen, Kas fabrikaren aurrean, eta Kaseko elastikoarekin. Kas taldeak izan zuen indarraren lekuko. Azkeneko biak oiartzuarrak dira. Baina ez ziren azkenekoak izaten. Alderantziz, Lasak bi aldiz jaso zituen besoak zerura, eta Txomin Perurena esprinterrak mendiko saria irabazi zuen 1974an. Aurelio Gonzalez ere maillot berdinaren jabe egin zen 1968an, eta seigarren etapan aurrena izan zen. Fagorreko Otaño 1966an hamabosgarren etapan izan zen bezala. Eta benetan aurrena izan zena, aurrena aurrenetan, Joxe Mari Errandonea izan zen. Izan ere, 1967an, Tourreko antolakuntzak berrikuntza bat zekarren. Tourra, lehen aldiz, 5,7 km-ko prologo batekin hasiko zen. Angersen jokatu zen historiako lehen prologo hura. Eta aurreneko aurre etapa horretan aurrena, Errandonea, Poulidorren aurretik. Horretaz, maillot horia jantzi zuen lehen euskalduna izan zen. Beste bat, lehena izan zitekeena, San Miguel izan zen. Baina lehena izateko azkena falta izan zitzaion, azken etapa. Izan ere, azken etapako erlojupekoaren faltan, San Miguel, hainbat egunetan horiz jantzi eta gero, sailkapenean bigarren zegoen liderrarengandik hamabi segundora. Baina azkenean, Janssenek irabazi zituen erlojupekoa eta Tourra. San Miguel, ez zen lehena izan. Hala ere laugarren bukatu zuen Tourra, eta ez zen gutxi. Ez zen askoz gutxiago Gandarias ere, beraz, hurrengo urtean bosgarren bukatu baitzuen Tourra. Batek laugarren eta besteak bosgarren, 1966an Momeñek eta Gabikak bezala. Momeñek laugarren eta Gabikak bosgarren. Urte bakarrerako asko zen hori.
Asko zen horretaz Loroño larrabetzuarra ere. Jesus Loroñok ere bosgarren bukatu baitzuen 1957ko Tourrean. Lau urte lehenago, gainera, Tourreko etapa erregina irabazi zuen, Cauterets-en. Egun hartako puntuak urrezko suertatu zitzaizkion mendiko maillota Pariseraino luzitzeko. Loroño ona baitzen mendian. Ia Bahamontes bezain ona. Eta biak lehia gogorrean ibiltzen ziren. Bat espainiarra baitzen, eta bestea ez.
Baina Loroñorekin ez da bukatzen euskal txirrindularien Tourreko historia. Jesus Loroño ere, bere ondorengoak bezala, enbor zaharragoen ezpala izan zen. Enborrak, Rikardo eta Luziano Montero anaiak, Mariano Cañardo, Francesco Cepeda eta Ezkerra izan ziren. Ezkerra enbor sendoak, 1936an, euskal txirrindularitzari lehen fruitu goxoa eman zion. Bera izan baitzen Tourreko etapa bat irabazi zuen lehen euskalduna. Zorionez, azkena ez. Cepedak, 1935ean, beste zerrenda bat zabaldu zuen. Baina aurrekoa baino zerrenda ilunagoa. Euskaldun hau izan baitzen, Galibierko jaitsieran erorita, Tourreko errepideetan bizia galdu zuen lehen txirrindularia. Zoritxarrez, azkena ez.
Enbor horien sustraien bila inor hasten bada, 1910era egin beharko du jauzi. Azken batean, euskaldunei Tourreko bidea urte hartan zabaldu baitzitzaien. Bixente Blanco "herrena" bilbotarra izan zen bide irekitzaile lanak egin zituena. "Herrena"k 1910eko Tourrean hartu zuen parte. Baina lehenengo etapan erretiratu beharra izan zuen, eta ez zuen Tourra amaitu. Tourra ordea, aurretik ere egin samarra zuen, etxetik Pariseraino bizikletan joan baitzen.
Horra, beraz, atzekoz aurrera, euskaldunek Tourrean izan duten ibilbidea. Baina atzekoz aurrera ez ezik gaizki egina legoke, Euskal Herriko zati bat aipatu gabe utziz gero. Beraz, Iparraldeak ere merezi du aipamen bat. Batik bat, Zuberoak. Zuberoak txirrindulari handi bat izan baitu urtetan zehar. Nor? Marcel Queheille Algarralondo zalgiztarra. Etxahun Iruri zenaren laguna. Eta pastoralean, Etxahun Iruriren aita. Marcel, ordea, aktorea baino txirrindularia izan zen. Anquetilen gregario maitatuenetako bat zen, eta 1959an Bordeletik Baionarako etapa irabazi zuen. "Ni pelotoian nintzen, pedalei ematen aise. Ibili gara amini bat, eta Anquetilekin disputa ukan nuen. Eskapatu naiz pelotoitik eta atzeman ditut besteak. Haiekin ibili naiz, eta Euskal Herrira heldu ginelarik, 25 kilometro Baionatik, nihaur bakar batean eskapatu naiz, eta finitu dut lehen. Hala irabazi dut etapa". Eta Marcelek ere, helmuga zapaldu ondotik, nongoa zen galdetzen zioten kazetariei, garbi erantzuten zien: " Je suis du Pays Basque". Laiseka bezala.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude