Bittor Ghezk Ezberdintasunari beldur

  • Antzoki Zaharrean maiatzaren 30ean. Hamleten mitoa berreskuratzen duen tragikomedia gure gizarteak oraindik gainditzeke dituen aurreiritziei buruz mintzo da.

2021eko uztailaren 16an
Zenbat aldiz entzun ote ditugu halako baieztapenak: "Gizonezkoek emakumeek baino hobe gidatzen dute", "Judutarrak merkatari bikainak dira, negoziogile hutsak" edo "Estatubatuar guztiak ergelak dira, buruarinak". Halako edo antzeko esaldirik inoiz pentsatu edo esan ez duenik ba al da? Gutxi, ziur.

Aurreiritzi hauei buruz mintzatu nahi izan du, hain justu, Donostiako Vaiven ekoizpen etxeak bere azken proposamenean. Taldearen zuzendari Ana Pimenta aspalditik kezkatzen zuen gai honek: "Ni neu askotan ezagutu aurretik juzgatua izan naiz, dela nire izaeragatik, dela nire janzteko moduagatik, edo dena delakoagatik. Aurreiritzi horiek ia ikusi ezinak izan arren min handia egin dezaketela uste dut, gatazka sozialak eragiteraino".
Ana Pimentak berehala proposatu zion Laila Ripolli aurreiritziei buruzko antzezlan bat idatz zezan. Ripollek ibilbide luzea du aktore eta antzerki zuzendari gisa, eta duela urte eskas hasia da idazkuntza lanetan. Hark idatzi eta zuzendutakoak dira "Atra Bilis" eta "La ciudad sitiada" lan arrakastatsuak. Baiezkoa eman zion Pimentaren eskaerari.

Hamlet gaurkotua
Paper zurien aurrean jarri orduko Shakespeareren "Hamlet" etorri zitzaion gogora Ripolli, eta haren pertsonaiek Vaivenek kontatu nahi zuenarekin guztiz bat egiten zutela konturatu zen. "Zer gertatuko litzateke Hamlet ez balitz Danimarkako printzea? Eta edozein herriko auzo arrunt batean biziko balitz XX. mende amaieran?". Gogo biziz hartu zuen erronka eta, hala, klasiko ezagunaren pertsonaia nagusiak egungo egoerara ekartzeari ekin zion. Danimarkako printzearen alde ilunenaz baliatu zen horretarako, eta hortaz, aitaren heriotza jasan ezin duela eta, inguruko guztiak zanpatzen dituen pertsonaia bihurtu zuen obraren protagonista.
Oro har bertsio librea izanik ere, Vaivenen azken proposamenean badira dramaturgo ingelesaren lanetik zehatz-mehatz berreskuratutako pasarteak ere. Taldeak identifikazioarekin jokatu nahi izan du, ez zuen gizaki arrotzez hitz egin nahi, gehiengoari buruz mintzatzeko gogoa zuten: "Arrazista, homofobo edo sexista direla aitortuko ez luketen gehiengo horretaz".
Hilabete batzuetako lanaren ostean sortu zuten "Bittor Ghezk. Gizona, heterosexuala, europarra, zuria eta katolikoa", eta maiatzaren azken asteburuan estreinatu zuten Donostiako Antzoki Zaharrean euskaraz zein gazteleraz, Laila Ripoll eta Aitana Galanen zuzendaritzapean. Ritxi Lizartza arduratu da euskarazko itzulpena egiteaz.
"Drama eta komediaren mugan dagoen ikuskizun bat egitea zen gure asmoa, gizartearekin kritikoa den konpromisozko lan bat, alegia", gaineratu du Ana Pimentak. Genero nahasketa horrek emaitza politak ematen ditu batzuetan, baina zenbait eszenari indarra kentzen diote bestetan. Era berean, zenbait aktorek euskararekin zailtasunak izateak tonu dramatikoari ere ez dio mesede handirik egiten.
"El Club de La Comedia" saioko aurkezlea dirudien pertsonaia baten hitz jarioak betetzen du antzokia ikuskizunaren lehen minutuetan. Felix Arkarazo eta Ernesto Barrutia aktoreek txandaka gorpuztuko duten pertsonaiak, bakarrizketa luze baten ondoren, kontakizun honetako familia aurkeztuko digu: Marik (Ana Pimenta) eta haren seme Bittor Ghezk-ek (Jon Calvo) osatutakoa. Mari Espainiako herri txiki batetik Euskal Herrira etorritako emakume alaia da, herriminak jota eguna bere lurraldeko kantuak abesten igarotzen duena.
Bittor, aldiz, oso bestelakoa da: "Bakarrik jaiotzen gara, bakarrik hiltzen gara eta bakarrik egiten dugu lo. Bakarrik bizi gara eta ezin da ezer egin". Horixe errepikatzen du pasarte bat baino gehiagotan protagonistak. Bittor ilusioa galdutako gaztea da, bere burua ezagutzeko beldurrez inguruko guztiak mesprezatzen dituen horietakoa. Ezberdina sentitu aurretik nahiago luke hil.
Eta bada etxe honetan bertako ika-mika guztien lekuko isila bilakatuko den beste pertsonaia bat ere: zendutako aitaren espektroa. Haren bitartez familia honetako bizilagunen portaerak hobe ulertuko ditugu. Gainerakoan, Nerea (Dorleta Urretabizkaia) eta Benibeni indiarra (Asier Hernandez/Aitor Beltran) dira bakardade, frustrazio eta pasioak protagonistekin partekatzeko prest dauden bizilagunak. Iñaki Salvadorrek sortutako musika da ikuslea gorabehera horietan gidatuko duen ezkutuko beste protagonista.
Antzezlanak aurrera egin ahala pertsonaiak garatuz doaz, erritmo ezberdinean. Marik, esaterako, maitasuna topatuko du bere ezkaratzeko eskaileretan. Hasieran bere semea baino arrazistagoa izanik ere, aurreiritzi guztiak gainditu eta bera baino hogei urte gazteagoa den Bangladesheko bizilagunarekin maiteminduko da.
Protagonista da kontakizunaren hasieratik amaierara ia inongo garapenik ez duen pertsonaia bakarra. Horregatik ikuslea sentsazio gazi-gozoz zipriztinduta heltzen da ikuskizunaren amaierara. Bittor Ghezkek ez du Hamletek bezala herioarekin topo egingo, baina bai, akaso mingarriagoa izan daitekeen zerbaitekin: hautatu gabeko bakardadearekin.

Ana Pimienta, Vaivenen sortzailea
Ana Pimienta, Vaivenen sortzailea
1997an Ur antzerki taldea utzi eta Iñaki Salvadorrekin batera Vaiven sortzea erabaki zuenetik lan eta lan dabil gelditu gabe. "Lotsa gabe" eta "Murphy gainetik kendu ezinda" dira ekoizpen etxe donostiarraren aurreko lanak.
Hasieratik garbi al zenuten Vaivenek ekoizpen etxe egitura izan behar zuela?
Vaiven sortu genuenean konpainia guztiak krisian zeuden: Geroa, Tanttaka... Mundu guztiak konpainietatik ihesi egiten zuen, mantentzeko zailak zirelako. Hortaz, erabaki genuen ekoizpen koltxoi sendo bat sortzea, eta ahal zen neurrian ekipo bertsuarekin lan egitea. Baina ez pentsa, gaur egun ere oso zaila da halako egitura bat mantentzea. Baina tira, ezin naiz kexatu, nik nahi ditudan istorioak kontatzen ditut, nahi dudan moduan eta nahi dudan jendearekin!
Antzerkiaren krisi famatua betidanik ezagutu duzu beraz...
Bai. Baina gaur egun ikuslearen aldetik nabari dut krisia. "Bittor Ghezk"en euskarazko emanaldira 30 pertsona besterik ez ziren joan, eta gazteleraz ere ez pentsa egoera askoz hobea denik. Ez da gure taldearekin soilik gertatzen gainera, krisia orokorra da. Antzerkia artisau lana da kasik, eta gaur egun dugun telebista kakatiarekin lehiatzea oso zaila zaio. Baina niri benetan min ematen didana zera da: publikoa lelotzen ari dela. Jendea antzerkira "Hotel Glamour", edo "El Club de la Comedia"ko bakarrizketak ikusteko gogoz joatea da, gauza errazak ikustera.
Estreinaldiaren egunean ETAren azken atentatua arbuiatu zenuten...
Ezkertiarra izaki, guztia hitz eginaz konpon daitekeela uste dut, nire ideologiarekin oso koherentea naiz. Antzerkiak ezinbestean hitz egin behar du inguruan gertatzen denaz. Egun hartan alegatu hura egiteko beharra sentitu nuen antzezlana gai horri buruz mintzo delako: ondokoari ateak ixteak indarkeria besterik ez dakarrela dio. Min handia ematen dit herri hau horrela ikusteak.

Bira urritik aurrera
Urritik aurrera izango da "Bittor Ghezk" Euskal Herrian barrena. Sarea zirkuituan mugitzeko hautatu dute eta, dagoeneko, 20tik gora emanaldi hitzartuta dituzte. "Ikusi gabe aukeratu zuten Sarean sartzeko eta eskertzekoa da", dio Pimentak. Vaiveneko zuzendariak badaki lanak erreakzio ezberdinak eragin zituela estreinaldian eta, ikuslearen aldetik nolako harrera izango duen ezin aurreikusi: "Baina behintzat eztabaidatzeko beta ematen du. Bertolt Brecht-ek esaten zuen: antzerkiak ez du batzen, banatzen baizik".


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude