PELOTEOA ETA ZURIKERIA

Etorriak lanean harrapa ditzala, dena beharko dute eta ezintasunaren lokatzetatik ateratzeko.

Garai batean arrandegian lanean ari nintzela nagusiak esan zidan sasikumea -beno berak literalki putasemea esan zuen- izatea hobea zela gizarajoa izatea baino eta, honek dezente lagundu dit ordutik pasatu diren urteotan.

Uste dut Eskuzko Pelota Enpresen Ligak gizarajotzat hartu nahi gaituela. Gogoan dut oraindik aurkezpena egin zuten eguna: «Seriotasuna ekarriko diogu profesional mailako pilotari, aro berri baten atarian gaude, araudi aurrerakoiak zuzenduko du aurrerantzean gure kulturaren muinean dagoen kirola eta abar». Alderdi Ederreko tamarindoei gertatzen zaiena gertatu zaie hauei ere: kanpotik kristoren itxura eta barnean erdi usteldurik.

Eta arazoa ez da erabaki okerrak hartu dituztela irabaziak pilotarien osasunaren gainetik jarrita, edo, madarikatua gertatu den finalaurreko ligaxka antolatu zutenean ez zirela konturatu beraietako batzuk pilotari zirenean onartzen ez zutena orain beste batzuentzat nahi zutela. Julian Retegik hamaika txapela nagusi irabazi zituen, oker ez banaiz, hogeita sei partida soilik jokatuta, eta hauetariko asko manomanistako azken partidan bakarrik arituta. Arazoa da tontotzat hartu nahi gaituztela. Seriotasun aurrerakoia lehendabiziko haize kolpeak lurreraino eraitsi du. Txapelketan pilotaririk hoberenak araudi berezirik izango zuenik ez ziguten aipatu ere egin eta bat-batean denon onerako delakoan Aimarri -eta Abeli- atzerapena onartu diete arestian beraiek gandorra xut zutela esandakoa ahaztuko dugulakoan edo.

Baietz, tontotzat hartu nahi gaituztela. Baeztakigu bada azken finean bai Asegarce bai Aspe enpresak besterik ez direla. Normala da bere dirua arriskuan jartzen duenak araudia nahi duen bezala erabiltzea, baina horretan lehen egunetik ekin zioten oker eta gero Lete handiak zioen bezala burdin okerra zuzenduko zuen doktrina falta. Zergatik ez zuten esan; «beno araudia aurkezten dizuegu baina komeni bazaigu komuneko papera balitz bezala erabiliko dugu. Negozio hau gurea da eta ligaxkara iritsitakoan, edo, lehenago agian, espero ez dugun azken orduko arazoren bat bada, bilduko gara eta saiatuko gara irtenbide egokiena aurkitzen. Kristalezko buruz buruko txapelketa eskaini nahi ziguten eta estreineko ukituarekin hautsi da.

Ondorioz sortu diren galderek ez dute horrelako garrantzi berezirik. Ea Aimarrek zergatik jarraitu zuen kantxan Belokiren aurka eta ez Patxi Ruiz arerio zuela, ea berak ez zekien partida hasterako ezin zuela aritu, ea zertan zebilen Iñigo Simon Asegarceko sendagilea mutilari egoera hartan irteten uzteko...

Egunotan biltzekoak dira berriro E.P.E.L.eko ordezkariak eta seguru oraingoan batasun itxura ez dela hain argia. Egoera katramilatu egin da. Aimar Olaizolak hilaren hogeita bederatzian jokatzerik ez badu -eta horixe du azken epea Araudia zuzen betetzen bada- Abel Barriolak jokatu behar luke bere ordez baina hori gertatzea oso zaila da. Abelek txapel nagusia etxean zuela utzi zuen Asegarce eta ez gainera, «aio guapos, ikaragarri jatorrak zarete baina bestaldera noa» esanda. Eta orain odolkiak ordainetan. Sailkapen ligaxkan hirugarrena Beloki balitz akaso, baina Barriola izanda txokatzen zait..

Urak baretzen direnean jakingo dugu beraien arteko bilera itxietan denen iritziak ez direla antzekoak ere izan. Baziren agindutakoa betetzearen aldekoak eta baziren gainontzekoak. Oreka hori diru usainak kirasten duenean, malo.

Baina dena ez da txarra izan istorio honetan. Aspaldi honetan ahotik ahora dabil tamalez botere banaketaren kontua -ez didazue ukatuko gauza hauetaz hitz egiten dugunean ezer onik ez delako izaten dela- bada txapelketa nagusiaren afera honetan gehien harritu nauena hainbat komunikabideren jarrera izan da. Eskuarki enpresa gizonak eta kazetariak elkarren ondoan esertzen dira pilotalekuan eta hori erosoa bai, baina ez da komenigarria errealitate orok galtzen duelako mamia gertuegitik begiratuz gero. Horrela zurikeria gailentzen da alde bietatik eta jakina da zailagoa da hurrengo egunean kritika egitea bezperan kafea ordaindu dizunari. Oraingoan ordea hasi betiko zintzoetatik eta erasoan ohiturik daudenetara denek banatu dute errukirik gabe egurra. Hori zerbaiten ondorioa da. Edo oraingoan kafea ez zegoen zintzurretik pasatzerik, edo kazetariok ere konturatzen hasi gara zurikeriak balioa eta sinesgarritasuna kentzen diola gure lanari.

Buruz buruko finala gainean omen dugu baina nork jokatuko duen aztarnarik ere ez. Eskerrak Herri Arteko Pilota Txapelketa finalaurrekotan dela eta azpeitiarrok azkoitiarren aurka jokatzekoak garen!. Iruzurrik gabe, jo sakea eta ahal bada tantoa azkar bukatu. Ziur gaur frontoi txikian biltzen garenotatik inork ez dugula pentsatzen gorbatadunen bat adarra jotzen ari zaigunik. Zerri xamarrak bai baina gizarajoak ez. Zorionez.


Azkenak
2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Ardi moztaileak

Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


Milvian Aspuac. Bizitzaren sarean
“Maia herrian jakinduria handia dago, ezinbestekoa dugu hori berreskuratzea eta mamitzea”

Maia herriarentzat kontzeptu garrantzitsua da Utz K’aslemal delakoa: “osotasunean bizitzea” izan liteke horren itzulpen bat. Kosmobisio horretatik mintzo da Milvian Aspuac ehule eta buruzagia. Urrian Euskal Herrian izan zen, eta bere komunitateko emakumeek egin... [+]


2024-12-11
Guhaur

Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez... [+]


Teknologia
Esaten dena...

Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]


Materialismo histerikoa
Zatitzaileak

Bileretan denetarik elkartzen gara, eta bilerek berek nolakotzen gaituzte unean, bakoitzak bere rola izaten baitu, bere boteretxoa (edo haren falta), adina, bizitzako momentua. Baina beti-beti daude isiltzen direnak. Letek kantatzen zigun handitzean ikasiko genuela isilik... [+]


Eguneraketa berriak daude