MAURA ETA AZNAR, BI POLITIKARI BERDINTSU MENDE HASIERAN ETA BUKAERAN


2021eko uztailaren 27an
Zertan dira antzerakoak Maura eta Aznar? Espainiako "El Siglo" aldizkarian (557 zenbakia), duela gutxi Antonio Maura mende hasierako Espainiako agintaria eta Jose Maria Aznar gaur egungo Espainiako gobernuburuaren arteko zenbait parekotasun deskribatzen ziren eta hari horren funtsa da ondorengo lerroetan eskaintzen dena.

Pep Martí Vallverdú historialariak Antonio Mauraren biografia egiteko enkargua jaso zuen argitaletxe baten aldetik eta berehala ohartu zen mende hasiera eta bukaerako bi politikari eskuindarren arteko zenbait parekotasunekin. Maura kontserbadoreen burua izan zen 1897an Anguiolillok Canovas del Castillo Santa Aguedan (Arrasate) hil ondoren. Gobernu desberdinetan egon bazen ere, birritan egokitu zitzaion gobernuburu izatea. Lehenean, Alfontso XIII.arekin izan zituen arazoen ondorioz dimititu zuen eta bigarrenean (1907-1909) bere errepresio politika zela-eta, oposizioak eta nazioarteko presioak dimititzera behartu zuten. Espainiako erregea aipatu da eta, Pep Martík dioenez, «ezaguna da politikari biek beren erregearekin duten harreman txarra».

Pep Martíren ustez, Aznarrekin batera, XX. mendeko monarkiapeko Espainiaren politikari kontserbadore garrantzitsuena izan da Maura. "Bi politikariek dute izaera autoritarioa, eta zailtasun handia dute aurkaria ulertzeko. Espainiako gizartea zatitu zuen Maurak. Aznarrek bezala, Maurak ahalik eta eskuinenera eraman zuen jadanik eskuintiarra zen alderdia".

Gizarte edota estatu mailako lorpenak zirenetan atzera egiten dute bi politikariek. Espainiako nazio desberdinen kasuan, esate batera, Martiren ustez antzekotasun handia dute: "Biak dira oso batasun zorrotzen aldekoak. Burujabetza edo nortasun nazionalik txikienaren aurkakoak». Maura Mallorcako Palman jaio zen eta katalanez mintzo zen -Aznar ere mintzo ei da katalanez, hori bai, pribatuan-, baina 1907an Espainiako Gorteetan egindako hitzaldian argi esan zien katalanei: "Deszentralizazio administratiboa nahi baduzue izango duzue, baina burujabetza edo nortasun berezirik, inoiz ez". Gure garaira etorriz, Autonomi estatutuek emandako autogobernu mailaren atzerakada nabarmena izan da ia bere sorreratik (LOAPA...), baina 1996an Aznar Gobernura iritsi zenetik atzera egiteko saioak etengabeak dira.


Gerra, Maroko eta Kuba


Maura, bere koinatu Gabriel Gamazo liberal ospetsuaren eskutik hasi zen politikan; nafarrek ondo ezagutzen duten politikaria zen Gamazo, 1893an inposatu nahi izan zuen zerga moldearen aurka 'gamazada' ospetsua eragin zuelako.

Gerra eta nazioarteko ikuspegian ere izan zituzten halako antzekotasun batzuk. XIX. mendeko eta XX. mende hasierako gizarte espainiarra jauntxokeria eta gainbehera kutsu handikoa zen; Maurak ahalegin berezia egin nahi izan zuen Europako gainerako herri industrialduen erritmora egokitzeko eta Espainiak nazioarte mailan bere ustez zegokion garrantzia har zezan. Bush eta Blairrekin Aznar zein gustura aritu den ikusita aski da parekotasuna ikusteko. Areago, Maurak Marokon Rifeko gerra izan zuen, eta Aznarrek 2002an Leila edo Perrexil uharteko ‘konkista’ bideratu zuen.

Mauraren kasuan, Rifeko gerraren aurkako altxamendu indartsua izan zen Katalunian eta gobernuburuak errepresio basatiarekin erantzun zuen. Azkenean, honen ondorioz dimititu behar izan zuen. ‘Maura ez’ izan zen gerra haren eraginez gizarte katalanetik espainiarrera hedatu zen oihua. Iraki egin berri zaion erasoan ere ‘Gerrarik ez’ esan da, eta nagusiki Aznarri zuzenduta.

Kubako adibideak ere balio dezake biak erkatzeko. 1892an, Itsasoz bestaldeko ministroa zenean, Maurak autonomi estatutu bat proposatu nahi zuen artean Espainiako kolonia zen Kubarentzat, horrela bertako mugimendu askatzaileak baretuko zituelakoan. Egunotan Aznarren Gobernua eta Kubako Gobernuaren arteko ika-mika gogorra bizi izan da, Kubak, irlaren kontrako neurriak hartzeko Espainiak Europako Batasuna xaxatu duela salatu ondoren.

Pep Martíren aburuz, «biek erakutsi dute gizartea zatitu eta nahasmena sortzeko ahalmena. Boterearen oso ikuspegi kaudillista dute». Garai haietan liberal eta kontserbadoreak txandan aritzen ziren ezer gutxi aldatzen zuten gobernuetan, baina Maurak eskuinera hartutako joera ikusirik, liberalak errepublikarrekin akordioak egiten hasi zirenean iraultzari jokoa egitearen salaketa egin zien liberalei. Aznarrek edo bere aholkulariek, Maura irakurri dutela dirudi azken hauteskunde kanpainan Ezker Batua eta Llamazares «gorri eta komunista arriskutsutzat» jotzen dituenean. Egunotan Madrilgo Komunitate Autonomoko Legebiltzarrean gertatutakoa ikusita hobeto ulertu da jokaldiaren oinarria.

Lege antiterrorista bat ere bultzatu zuen 1908an eta alderdi politikoak eta gune anarkistak erreprimitu zituen, besteak beste talde desberdinak eta egunkariak itxiz. Gaurkora etorriz, aspaldi da indarrean Terrorismoaren aurkako Legea eta honen erabileraren ondorioak ondo ezagutzen dira Euskal Herrian. Egoera borobiltzeko, 2001eko bukaeran PPren eta PSOEren artean bultzatutako Terrorismoaren aurkako Ituna heldu zen eta 2002an Alderdi Politikoen Legea. Ondorioa: Batasuna legez kanpo da eta honen usainik txikiena izan dezakeen edozer hauteskundeetara aurkezteko debekupean. Ikusten denez, Espainiako politikari eskuintiarrak mende hasieran eta mende bukaeran antzera aritu ziren gauza ugaritan.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude