EZPALAK


2021eko uztailaren 27an

Antzerki Ferien gorabeherak

Hazten ari da Donostiako Antzerki Feria. Hori dio Donostia Kulturako antzerki arduradun Norka Chiapusok. Iazko Ferian 250 programatzaile, antzerkigile, ekoizle eta alorreko beste hainbat bildu ziren. Uztailaren 9tik 12ra luzatuko den aurtengo edizioak 29 ikuskizun eskainiko ditu. Antonia San Juanen «El veneno del teatro», Golden Apple Quarteten «17 años Golden» edota Yllanaren «Marionetas del pene» dira aipagarrienetakoak. Euskal antzerkiari dagokionez, Hikak, Adosek, Vaivenek, Antzerkiola Imaginarioak eta Tentazioak hartuko dute parte. Dantzak ere lekua izango du. Damian Muñoz, Natalia Monge, Matxalen Bilbao eta Edu Muruamendiarazen koreografiak ikusi ahal izango dira. Nabarmena da ere kaleko ikuskizunen indarra, mundu guztitik etorriko baitira konpainiak. Nafarroako Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdian berriz, oraindik ez dakite aurten kaleko ikuskizunik izango ote den. Zenbait arazoen ondoren, Nafarroako Gobernuak iazko aurrekontu bera eskainiko dio, 360.607 euro. Oraindik data zehatzik ez du, baina abuztuaren 8a eta 24a bitartean izango dela dirudi.




Euskal artearen bilduma osatuz

Obra batzuk erosi egin ditu Bilboko Arte Eder Museoak, beste batzuk oparitu egin dizkiote eta beste zenbait Foru Aldundiak utzi dizkio gorde ditzan. Modu honetan, euskal arteari eskainitako bilduma indartuko du Museoak. Marcial Aguirreren «Elena Kochen bustoa», Eduardo Zamacoisen «Bufoiak boloetan jostatzen» eta «Agurra» eta Enrique Nietoren «Mañaria» erosi ditu. Foru Aldundiak Raimundo Madrazoren «Damaren erretratua urdinean» eta ustez XV. mendekoa den anonimo bat utzi dizkio. Vicente Larreak Euskalduna Jauregiaren kanpoan dagoen eskultura handia egiteko eredu gisa erabili zuen «Dodekathlos» oparitu dio eta bi partikularrek Carmelo Ortiz de Elguearen eta Enrique Barrosoren lanak eman dituzte.


Hasi dira jaialdiak

Uda, musika eta jaialdiak. Osagai hauekin udan hiru jaialdi izango ditugu. Uztailaren 4an eta 5ean Sopuertan Mendebala jaialdia ospatuko da. Kantauriko musikak eta kulturak bilduko dituzte bertan. Tapia eta Leturia, Luar Na Lubre edota Budiñoren musika entzun ahal izango da. Egun berean hasi eta hilaren 6ra arte Arrosan azkenekoz egingo da Euskal Herria Zuzenean. 26 musika taldeen artean, Oskorri, Sorkun eta Skunk talde euskaldunak bertaratuko dira. Bestalde, uztailaren 11n hasi eta abuztuaren 2a arte luzatuko den Pirineos Sur jaialdiak 5.000 ikusle euskaldun espero ditu, nahiz eta ez duen euskal artistarik egitarauan. Programak musika latinoamerikarrari eskainiko dio leku berezia.


Musika zabaltzea.

Errenterian dagoen Euskal Musikaren Artxiboak, Eresbilek ez du bakarrik musika partiturak gordetzeko funtzioa. Gordeta dituztenak zabaltzea ere sartzen da euren helburuetan. Hori dela eta, euskal konpositoreen lanak argitaratzeari ekin dio. Orain artean, Norberto Almandozen sei lan zituen argitaratuak. Aste honetan jakin dugu Francisco Escudero maisuaren hamaika konposizio sinfoniko garrantzitsuenak argitaratuko dituela hiru urteko epean Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Eresbilek konpositore euskaldunen 80.000 lan gordetzen ditu. Horietako asko eskuz idatziak dira. Ondorioz, irakurtzeko zailtasun handiak daude. Horregatik, euskal musikagileen lanak argitaratzea garrantzitsua da elkarte musikalek euren errepertorioetan sartzeko aukerak handituko baititu.


Idazleak eta lan baldintzak

Konturatu ez arren, egungo lan munduan nola moldatu azaldu omen ziguten idazle klasikoek. Izan ere, Ramon Irigoyenek «Los clásicos en la empresa. Del currículo de Cervantes al acoso moral del Cid» liburuan bildu du lan baldintzen inguruan idazle klasikoek irakats diezaguketen guztia. Cervantes irakurriz curriculum bat idazten ikasi ei daiteke; Fray Luis de Leonek oposaketak gainditzen erakusten omen digu; Cid-ek akoso morala jasan ei zuen; eta Julio Cesarrek gidaritza zer zen azaldu zigun lehen aldiz.


Liburu zuria

Orain urtebete hasi ziren lanean Eusko Jaurlaritza, SPRI industria elkartea eta EITB «Ikus-entzunezkoen Liburu Zuria» osatzeko. Ikus-entzunezkoen alorraren diagnostikoa eta beharrezko estrategia finkatuko dituen txostena aurkeztu berri da. Hainbat ahuldade zehaztu ditu. Besteak beste, sektorearen atomizazioa, EITBrekiko menpekotasuna eta nazioartera iristeko gaitasun eza. Ondorioz, urtea bukatu baino lehen, Ikus-entzunezkoen Erakundeen arteko Batzordea (IKEBATZ) eta, ekimen pribatua prozesuan sartzeko, Ikus-entzunezko enpresen Clusterra sortzea proposatzen du Liburuak. Bigarren fase batean, bi erakunde sortzea aurreikusten du: Ikus-entzunezkoen Ekoizpenerako Elkartea eta Ikus-entzunezkoen Zerbitzu eta Azpiegituren Kudeaketarako Elkartea.


Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude