BESTELAKO ERAGILE POLITIKOA


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Desobedientzia zibilaz gogoeta egin zuen Iparraldeko gazte talde batek 1999ko azaroan. ETAren azken su-eten garaia zen orduan, testuinguru politikoa lasaia. Egoera berri hartan desobedientzia zibilaren ekimena garatzeko eta sustatzeko moldea landu zuten gazte haiek. Taldeak aurrekari batzuk hartu zituen eredu gisa: Itoitzeko Solidarioak, Greenpeace...». Honela gogoratu digu Peio Aintxart-Etxeberrik Demoen abiapuntua.

«Demoak sortu aitzin desobedientziaren ereduak franko ziren. Antimilitarismoa edota ekologismoa lantzen zituzten. Demoak, berriz, esparru politikoan jalgitzen diren aldarrikapenak sostengatzeko sortu zen. Finean, desobedientzia zibila eremu politikora eramatea xede izaki», zehaztu du Gorka Torrek.

Peio Aintxart-Etxeberri eta Gorka Torre Demoen eledunak dira. Aipatu dituzten aldarrikapen politikoak hiru dira gaur egun Iparraldean: euskal departamendua, euskararen ofizialtasuna eta euskal presoen hurbiltzea.

Hiru urte luze joan dira Demoak plazaratu zirenetik. Balorazio ezberdina egiten dute bere lanaren eraginaz: «Gizarteari begira zerbait ekarri dugu, politikari begira zaila da neurtzen. Alabaina, politika ulertzeko molde berri bat ekarri dugu Iparraldean. Ekintza molde hau ez zen hemen ezagutzen. Gure arrangura indar harremanak lantzea eta komunikazio tresnak sortzea da», diote bi kide hauek.

Demoek aldarrikapen politikoak ezagutaraziz batera, jendeak bere nahia adieraz dezala nahi dute, baita gizartearen nahi hori errespetatua izan dadila. Beren ekintzetan sinboloak erabiltzen dituzte, baita ironia eta umorea ere, ekintzok beren ideiak helarazteko bitartekoak izaki. Jokamolde hau sinpatiaz hartua izan da eta ohiko jokamoldea baino eragingarriagoa izaten da jendearen artean. Demoak eragile politiko berri bat bihurtzen ari da testuinguru politikoan. Konparazionea, ekainaren 5ean, Akitaniako presidenteordeak hartuak izan ziren. Hau berria da. Orain arte inork ez baitzuen horrelako bilkura bat egiterik lortu. Beren ekintzen moldeari esker erdietsi dute harrera hori.

Iritzi publikoa alde izatea funtsezkoa


Demoen dinamikaren helburuetako bat gizartearengana heldu, iritzi publikoa sortu eta gizartea beren aldarrikapenen alde ezartzea da. Demoei helburu hau erdiesteko bidean -molde pedagogikoan azaldua- aurkaria agertzen zaie eta aurkaria konbentzitu nahi dute: «Aurkaria konbentzitzeko alta, iritzi publikoa gure alde behar dugu. Guk iritzi bat dugu gure aurkariaz, baina gure helburua erdiesteko iritzi publikoak aurkariaren jarreran eragin behar du. Lehen helburua iritzi publikoa gure dinamikaren alde jartzea da, beraz. Publikoaren interesa piztu behar dugu ekintzaren bidez, baina ekintzak berriak eta ulergarriak izan behar dira». Emeki-emeki bada ere, mugimendu abertzaletik haratagoko sektore batzuengana iristen ari omen dira. Beren nahia ordea, ez da iritzi publikoa sentsibilizatzea bakarrik, gizartearen sektore militantea desobedientzia zibilaren bidean eramatea baizik:«Ez dugu karrikako agerraldi barregarriak egiten dituen talde bat izan nahi. Jendea gure dinamikan inplikatzea nahi dugu aurkarien aurrean indar harreman sendoa gauzatu ahal izateko». Xedea hori izan arren Demoek ez dute gizartea ordezkatu nahi, ez dute inolaz ere beren burua euskal ordezkarien gisara ikusten.

SNCF, euskararen aldarrikapen eremua


Beren ekintzak hainbat esparruetan burutu dituzte dagoeneko: Unibertsitatean, Postetxean, SNCFn eta abar. Berezko prozedura bat lantzen dute horretarako. Lehenbizi, beren asmoen berri jakinarazteko, botere publikoei hitzordua eskatzen diete. Hitzordua ukatzen badiete kanpaina bat zabaltzen dute. Komunzki, aldarrikapenak ez dira beraiek plazaratuak. Adibidez, Demoek Frantziako SNCF erakunde publikoari egiten dizkioten aldarrikapenak Garapen Kontseiluaren Lurralde Antolaketaren eskemaren barruan onartuak daude:«Helburua Hizkuntz Antolaketaren proposamenak praktikan ezartzea da. Euskaldunei zerbitzu publiko elebiduna eskaintzea, alegia». Demoek SNCFa hartu dute aldarrikapen eremurako, baina erronka SNCFetik haratago doa, euskararen erabilpena zerbitzu guztietan zabaltzea dute helburu:«Ez gara geldituko euskarak bere tokia izan arte, eta xede horretan oso inportantea da SNCFaren aurkako borroka irabaztea. Erronka hau irabazi ezean euskarari lekua itxiko zaio leku publikoetan. Etsipenez hartzen badugu euskara ez da urte luzetan lekurik ukanen gure eguneroko bizitzan. Horregatik, Demoek dei zabal bat egiten diogu euskaltzaleei, borroka hau guztion artean irabaz dezagun».

Demoen eledunek diru premia dutela adierazi digute. Honatx, herritar hauen isunak ordaintzen laguntzeko Euskadiko Kutxako kontu zenbakia: 30350065700650040694.

Demoak SNCFarekin erronkan
Demoek SNCFaren aurka daramaten kanpaina fase berri batean sartu da. Pirinio Atlantikoak eta Landetako SNCFaren geltokietako Trischtler buruari bost eskaera azaldu zizkioten Demoek: seinaleak, boz-gorailuetako mezuak, ordutegiak, leihatiletako harrera eta txarteldegi automatikoa euskaraz ezartzea. Honek lehen eskaera baino ez zuen aintzat hartu, eta hau modu trufagarriaz. Bi urte barne aldatuko omen dituzte hainbat geltokien izenak. Alabaina, dena ez da ezkorra izan. Demoek SNCFaren aurkako kanpainan eten bat eginen dute irailaren erdia arte. Akitanian izandako azken bilkuran beren ekintzak gelditzea eskatu diete. Akitaniako Kontseiluko Jean Louis Carrère lehendakariordeak -Alderdi Sozialistaren buruetako bat- hartuak izan ziren eta beren aldarrikapenak ezagutu ditu zehatz-mehatz. Eskaerak aztertuko zituela eta SNCFari azalduko zizkiola esan zien. SNCFarekiko erronka desblokeatzen has liteke. Demoen eskakizunaren alde teknikoa ezaguturik, berau gauzagarria ikusi omen dute teknikoek. Horregatik kanpainan etenaldi bat eskatu diete.


Azkenak
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


Eguneraketa berriak daude