BERO-BEROAN


2021eko uztailaren 19an


PSN Madrilgo krisiaren harian harrapatua.

Batek daki zer gerta zitekeen Nafarroan Madrilgo PSOEn gertatutakoak gerta izan ez balira, baina hango krisiak Nafarroako PSN egoera latzean utzi du alderdi honetako alkate mordoxka bat kanporatzeko agindua eman ondoren. Alkatetzak abertzaleen sostenguarekin lortu izana da bekatua, eta haustekundeetako emaitzek Juan Jose Lizarbe egoera onean utzi ez bazuten, orain harrapatua dago Madril eta PSNko sektore zabal baten artean. Lola Eguren eta UPNrantz begiratzen duen taldea, hauteskundeetako emaitza eskasa eta orain alkate eta zinegotziak kanporatzeko balizko agindua. Zalantzarik gabe, Lizarbe egurtzeko gogoa duten guztiek baliatuko dute egoera, bereziki UPN eta haren komunikabideek.


Hiru kazetari, hiru ikuspegi euskal gatazkaz.

«Elkarri» aldizkariaren azken zenbakian Isabel San Sebastian espainiar kazetari eskuindarra, Maria Antonia Iglesias Espainiako Telebistako zuzendari ohia eta Uxue Barcos ETBko kazetari iruindarra Euskal Herrian bizi den gatazkaz mintzo dira. Barcosek eta Iglesiasek botatako pilota guztiak itzultzen ditu erruki gabe San Sebastianek.


«Berria» 21ean kalean.

«Berria» euskarazko egunkaria datorren ekainaren 21ean izango da kalean eta Martxelo Otamendi izango da haren zuzendaria. Hasiera batean ez da «Euskaldunon Egunkaria»k zituen gehigarri guztiekin kaleratuko, baina hilabeteak aurrera egin ahala hark zuen erritmoa hartu nahi du ‘Berria’k. Gako ugari egon daiteke halako proiektua horren azkar kaleratu ahal izateko erakutsi den ahalmenaz, baina guztien artean seguruenik ondo olioztutako eta kemen handiz jantzitako lan taldea izatea da garrantzitsuenetakoa.


Udal kudeaketa ez ohikoa hasi da

Udal gehientsuenak eratu dira jada eta abian dira ohiko egunerokotasunean. Toki askotan, dena den, ikustekoa izango da normaltasun hori egunetik egunera nola gauzatzen den, debekatutako herri plataformen bazterketaren ondorioz, aipatu normaltasuna oso hauskorra ageri delako. Alderdi Politikoen Legearen ondorioak aspaldi ari dira nabaritzen maila askotan, eta aurrerantzean gehiago nabarituko dira. Zuzenean, Batasuna eta AuBren inguruan egituratzen den sektore politikoa da eraginduena, baina zeharka eta luzerara sektore abertzale eta aurrerakoi osoari eragingo dio. Hauteskunde kanpainan eta ondoren, baztertutakoei parte hartze bideak ireki behar zaizkiela aipatu izan da Alderdi Politikoen Legearen aurka direnen aldetik. Hori gauza dadin alde desberdinetan dagoen borondatea zein den ikusi ahal izango da datozen aste eta hilabeteetan.




LEGEBILTZARRA NEURRI ZEHATZEN ZAIN

Aurrera jarraitzen du Eusko Legebiltzarra eta Espainiako Auzitegi Gorenaren arteko pultsuak eta aste honetan begi guztiak dira Gorena eta fiskalen jardueraren gain. Batetik, Legebiltzarreko agintarien aurka Gorenak zein neurri hartuko duen ikusi beharko da; bestetik, Sozialista Abertzaleen (SA) Taldeari buruzko bere aginduak nola betearaziko diren ezagutu daiteke. Gerta daiteke Sozialista Abertzaleen Taldeari dagokion dirua judizialki debekatzea eta bideratze hori etetea, gerta daiteke beren bulegoetan sarrera galaraztea, gerta daiteke SAko parlamentariek parte hartutako Legebiltzarreko ebazpenak bertan behera uztea, EAEko autonomia behertan behera uzteaz ere hitz egin da... Ate ugari zabalik, ikusten den bezala.




Ofizialtasunaren aldeko karabana

Hilaren 21erako auto karabana antolatu du Euskal Herrian Euskaraz erakundeak «Bidea ofizialtasuna da!» lelopean. Sei herri ezberdinetatik abiatuko dira autoak eta Altsasun elkartuko dira. Durangoko Tabiratik 17:30etan aterako da, Beasaingo tren geltokitik 18:30ean, Donostiako Psikologia fakultatetik 17:00ean, Gasteizko Olaonatik 18:30ean eta Iruñeko Eroski paretik 17:30ean. Altsasura heltzean autoak aparkatuko dituzte eta jende kateak osatuz herriko plazara biltzeko deia egin dute, han ekitaldia burutzeko.




Euskaltzaindiaren Alde Fundazioa

Fundazio bihurtzeko bidea urratzen hasi da Euskaltzaindia, bere lana hobe egiteko modua eskainiko diola iritzita. Fundazioa 3 milioi euroko kapitalarekin sortuko da. Dagoeneko Gipuzkoako Foru Aldundiak Fundazioari 199.956 euroko laguntza bideratzea onartu du eta bazkide fundatzailea izango da. Arabako eta Bizkaiko diputazioak, Eusko Jaurlaritza, Vital Kutxa, BBK, Kutxa, Euskadiko Kutxa, BBVA eta Euskaltzaindia bera izango dira beste bazkide fundatzaileak. Fundazioak diru gehiago ekarriko dio Euskaltzaindiari proiektu berriak gauzatzeko, besteak beste, lanak gehiago gizarteratzea, teknologia berrietan sakontzea eta euskararen aldeko talde eta erakundeen iritzi eta ekarpenak bideratzea.


Euskal Unibertsitatetik hurbilago

Kongresua amaituta, euskal unibertsitatea sortzeko tresna estrategikoak abiatzeko konpromisoa hartu du Udako Euskal Unibertsitateak. Hiru organu osatzea erabaki du: Euskal Unibertsitatea sortzeko plan estrategikoa diseinatzeaz arduratuko den Euskal Unibertsitatea Sustatzeko Patronatua, Lan Ardatzen Erabakigunea eta Euskal Unibertsitatearen Patronatua. Horrez gain, UEUko zuzendari eta talde eragilearen lana arintzeko zuzendariaren ondoko kargua sortzea erabaki dute UEUko kideek.




Euskal etnografiaren hiztegia

Altxorra gordetzea du asmo Ikastolen Konfederazioak kaleratu berri duen Hiztegi Etnografikoak. Liburuan eta CD- ROMean plazaratu dute 2.500 sarrera, bederatzi monografia, bideoak eta argazkiak biltzen dituen lana. Hiztegiak Juan Garmendiak etnografiaz egindako 60 bat liburu ditu oinarri eta Xabier Mendiguren Bereziartu arduratu da material horixe hiztegi bihurtzeaz. Bestalde, Ikastolen Elkarteko Argitalpen Taldeak osatu ditu monografiak eta moldatu du multimedia formatura. Azala Nestor Basterretxeak egin du.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude