AULESTI


1873ko otsailaren 3an, Santa Kruz apaiza eta bere taldea sartu ziren Aulestin, gaueko 22:00ak inguruan. Ansotegi liberalarengandik ihesi zihoazen, eta erreka gurutzatuta aurkitu zuten babeslekua. Ez zen tirorik izan, baina tentsio handiko uneen ondoren, Santa Kruz apaizaren taldeak alde egitea lortu zuen. Haren herentzian edo lehenagotik agian, mugimendurako gaitasun handia gorde du Aulestik.

Bere txikian handia da Aulesti. Herri bizia da. Eskola txikia mantentzen du oraindik, eta jaiak, kultur ekintzak, bertso saioak... antolatzen direnero, herri osoak edo zati handi batek hartzen du parte. 659 lagun bizi dira Aulestin, baina itxura batean gehiago direla dirudi. Izan ere, edonoiz zoazela ere, herri gunean jendearen aurrera-atzerak aurkitzea da ohikoa.

Aulestiko auzoetan barrena


Nekazal herri gehienen moduan, herri kaskotik harantzago, hainbat auzok osatzen dute Aulesti. Erdi Aroan, baseliza bana eraiki zuten bakoitzean. Aulesti bera ezagutzeko, auzorik auzo ibilaldia egin dezakegu. Herriko plazan hasiko gara oinez. 1640an, egin zuten parrokia plazan dagoen San Juan Bataiatzailearen eliza. Ordura arte, Ibarrola auzoko San Juan Burumoztuaren ermita izan zen parrokia. Bost kanpai ditu Aulestiko parrokiak. Belen izenarekin bataiatu zuten bat 1626an. Ekaitza dagoenean jotzen dute. Parrokiaren tabernakuloa, Aulestiko Martin Basabe tailagile ospetsuak egin zuen.

Herriko plazan bertan, Ibañez de Aldekoatarrek XVI. eta XVII. mendeetan eraikitako dorretxea dago. Fatxada nagusiak herriko plazari begiratzen dio. Elizaren atzean berriz, Aulesti familiaren jauregia dago.

Herriko plazaren buelta ikusi, frontoiaren ondotik Gernikarako bideari ekin, eta Urriola auzorantz joango gara. Bidean, zubi txiki bat ikusiko dugu eskuinean. Zubiak gurutzatzen duen erreka Laminerreka da. Izenak esaten duen moduan, lamiei buruzko kondaira asko gordetzen ditu inguru horrek. Apur bat aurrerago dago Maria Magdalenaren baseliza. Letainietan, soroetara botatzeko ura eta gatza bedeinkatzen zituzten bertan. Baselizaren hegaletik Muxo erreka pasatzen da.

Bidean aurrera eginda, bidegurutzea aurkituko dugu. Eskuinera egin, eta Urriola auzora helduko gara. Auzoaren barrenean, eskuinean, Zubero auzorako bidezidorra dago. Zuberon, beste gauza batzuen artean, bertako kofradiak egindako San Lorentzo baselizara joango gara. Baselizaren barruan, 1648ko meza-liburu erromatarra dago. Osorik irakurtzeko egun asko beharko genituzkeenez, Malats auzorantz joango gara apurka-apurka.

Salutregi baserriaren inguruan, Anerreka gurutzea aurkituko dugu. Bedartzandi mendirako bidea ere, auzo horretan hartzen da. San Martinen baseliza ere, auzo horretan dago. Baseliza gotikoa da, eta arku ojibalak ditu atean eta leihoetan. Teilatuaren gainean harrizko ezpatari txikia dago. Ateak arku zorrotza eta gezileiho itsua ditu. Basoan gora asko ibili gabe, Agarre baserriaren aska ere ikusiko dugu.

Baserria baino gorago, Urregarai eta Bedartzandi mendien arteko zelaia dago. Zelaian aterpetxea, taberna, bolatokia, iturria... daude. Baita Santa Eufemi baseliza ere. Irailaren 16an ospatzen da Santa Eufemi eguna; beharbada, Aulestiko jairik ezagunena. Bidean, berrehundik gora eskailera daude. Jende asko hurreratzen da Aulestira Santa Eufemi egunean. Ermitaren inguruan egiten dira egun osoko jaia eta erromeria.

Santa Eufemi tontorrera igo gura duenak badauka aukera. Gero, beherakoan, Bedartzandiko bidea hartu, eta inguruko hainbat herri ikusten diren begiratokiraino helduko gara. GR-38.1 izeneko bidezidorra hartu, eta Lauzirika baserriaren ondora helduta, PR BI-26 bidezidorrera pasatuko gara. Herri kaskoaren beheko aldera helduko gara. PR BI-26 bidezidorrari jarraiki, Garaurre auzo ingurutik Masti baserrira helduko gara, eta Ilunzar mendiaren magaletik Narea auzoraino. San Bizente baseliza dago bertan. 1980an Narea auzoko kofradiak berritu zuen. Auzoan behera, herri guneraino helduko gara berriro.

Ibarrola auzoa


Goazen orain Murlara, Ibarrola auzora. San Juan Burumoztuaren baseliza dago bertan; lehenengo parrokia izandakoa. Lo egin ezinean egoten ziren umeak eroaten zituzten bertara. Bertatik, Usoagarako bidean, pinu eta haritz artean, San Pablo ermita aurkituko dugu Garetxaga baserriaren ondoan. 1980an berritu zuten. Lehen, ardo zuria eta gailetak ematen zitzaizkien ekainaren 29an haraino heltzen ziren erromesei. Orain ez da erromesaldi handirik izaten, baina eguna heltzen denean, meza entzutera doazenek hartzen dituzte ardo zuria eta gailetak. Garatxana edo Garatxaga baserria ere auzo horretan dago. Bere neurri eta antolaketari begiratuta, eraikuntzan zuhaitz osoak erabili zirela uste da.

Bidera jaitsiko gara berriro, eta San Anton auzorako bidea hartuko dugu. Izen bereko ermita dago San Antonen. XVI. mendean eraiki zuten. Urtarrilaren 17an, San Antonio abade egunean ematen dute meza bertan. Auzo horretako Torretxulo baserriak ere badauka dolarea, baina 25 urtean ez dute erabili.

Lea Ibarratik Busturialderako mendi zubia


Iluntzarren gailurra Nabarnizen dagoenez, Lea Ibarrean hasi eta Busturialdean amaitu dezakegu ibilbidea. Aulestiko plazan kotxea aparkatu, eta Narea auzorantz abiatuko gara. Han Lexarra goikoa baserritik gora eginda, Iluntzarreko tontorrera helduko gara. Bigarren aukera, Garaurre auzorantz egin, eta Masti baserritik gora egitea da.

Mendian gora goazela, hainbat kobazulo ikusiko dugu. Lezate izenekoa, esate baterako, hesi batekin babestuta dago. Oso sakona da, eta azpian ura dauka. Edozelan ere, mendian oso goian dago. Leizea deitutako koba, ostera, mendi magalean dago. Aulestitik Lekeitiorako bidean. Iluntzarko kobarik gehienetan ura omen dago, eta sasoi batean kobetako batetik hartzen zuten aulestiarrek herriarentzako ura. Iluntzarretik kostaldea, Arnoko mendiak, Bedartzandi eta Urregarai mendiak, Oiz, Lea Artibai, Gorbea, Salbada mendilerroa, Ordunteko mendiak, Sollube, Ereñozar eta Gernikako errekaren bokalea ikusten dira.

Thouvenet militarraren agindua


Murelagako elizatea bertako zazpi auzoei batasun administratiboa eta politikoa emateko sortu zen XIII. mendean. Artean, parrokiaren inguruko kalea zen Aulesti. Batasunaren zuzendariak Aulestiarren oinetxekoak izan ziren. XVI. mendean, Aulesti hiri bilakatu gura izan zuten bertako Jauntxoek eta Elizak. Parrokiak ez zeukan pauso hori emateko behar beste lurrik, eta boterea handitzearren, industria jarduerak bereganatu zituen elizak. Sasoi hartan, diru asko mugitzen zuten Aulestiko olagizonek.

XIX. mendearen hasieran, gerretarako laguntza eskatzen zitzaion herriari, eta herriak, ez zeukan ematea baino beste aukerarik. Zorrak pilatu egin ziren. 1810ean, Thouvenet frantziar agintari militarraren aginduz, etxe guztiek eman behar izan zuten haien egoera ekonomikoaren berri. Gehienak zorretan zeuden. Udalak berak ere, zorrak zituen.

Ibañez de Aulestiarren leinuak eta dorretxeak eman zioten izena herriari. 1451n, erre egin zuen Bizkaiko Hermandadeak, bando kideren batzuen ezkutaleku izan zelakoan. 1456an berreraiki zuen Pedro Ibañez de Aulestiak. Kare-harrizko harlanduz egindako hormak ditu; 1,90 metro zabalekoak. Barrua, egurrezko habe eta zutabez eginda dago. Garai batean, arkua zuen sarreran, baina orain sarrera berri bi egin dizkiote.

Nola heldu

Autobusa
Bilbotik astelehenetik larunbatera, 6:00-20:00, ordu bitik behin.
Jaiegunetan: 8:00-22:00, ordu bitik behin. Lekeitiotik: astelehenetik larunbatera, 6:15-20:15 ordu bitik behin.
Jaiegunetan: 8:15-20:15, ordu bitik behin.

Jateko
Aldatz taberna, Zarrabenta jatetxea, Mariano jatetxea, Iluntzar taberna eta Errekondo jatetxea.

Lotarako
Atxagarri aterpetxea. San Eufemiko zelaian dago. Aulestiko Udalaren ardurapean dago: 94 627 90 06.


Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude