ARGITALPENAK


2021eko uztailaren 23an

Misterio Doktorea
Alfredo Castelli, Lucio Filippucci
Jean françois sauré
48 orrialde
15,90 euro



Misterio Doktorearen komiki berria


Paul Deleutre idazleak, Paul d'Ivoi izengoitiarekin, 1899an sortu zuen Misterio Doktorearen abenturetan oinarriturik osatu dute Alfredo Castellik eta Lucio Filippuccik komiki hau, "Misterio Doktorea eta Milango misterioak". Abentura berrietan murgildurik dabil orain Misterio Doktorea, baina beti bezala Cigale mutil gaztea dauka lagun eta Na-Indra ederrak jarraitzen du bere bihotzeko amodioa izaten. Misterio Doktoreak ezkutupeko misioak izaten ditu. Kultura entziklopedikoa eta mediku jakintza bikaina duen pertsonaia da, eta harat-honat ibiltzeko aluminiozko paretak dauzkan hotel elektriko zoragarri bat du, termo baten antzekoa, bere jan-edarien banatzaile automatikoa, eta irudiak urrutitik hartzen dituen taula telepatikoa eta guzti.


Lur sakratua (Antropologia kulturaleko saioa)
Basandere Taldea
Gaiak
262 orrialde
14 euro



Gizakia unibertsoaren ordenan


Gizakiak unibertsoaren ordena barruan duen lekuaren auziak gero eta gaurkotasun handiagoa duen honetan, "Lur sakratua: Antropologia kulturaleko saioa" Basandere Taldearen lana plazaratu du Gaiak argitaletxeak. Gizateriak planetako ingurumen naturalarekin izan duen harremana eta sortu dituen unibertso sinbolikoak dauzka hizpide, zazpi atal nagusitan banatutako lan honek. Hauexek dira atal horiek: Lurra eta kreazioa; Bide eta paisaia espiritualak; Lurraren energia; Irudiak eta egiturak; Lurrarekin elkarlanean; Fenomeno naturalak eta Glosategia. Jainkosa matriarkalistak, animismoa, totemismoa, txamanismoa... aztertzen dira bertan. Eta baita fenomeno megalitikoaren inguruan argitu gabe dauden misterio sakonak ere.


Animalia harrigarriak
Alain Serres eta Martin Jarrie
Ibaizal
25 orrialde



Animaliak salbatzeko itsasontzia


Bost urtetik aurrerako haurrentzat zeharo aproposa den Alain Serresen ipuin hau Juan Kruz Igerabidek euskaratua izan da. Liburuan agertzen diren marrazkiak, berriz, Martin Jarrierenak dira. "Animalia harrigarriak" liburuak, gainera, paperezko itsasontzi handi bat ere badu barruan, Noeren seme Imajinoek bere koadernoan irudikatu dituen animalia guztiak biltzen dituena uholdetik babesteko. Hirurogeita hamar animalia dira Imajinoek irudikatuak, denera, baina horien artean zortzi asmatuak ere badaude, nork ezagutuko. Izan ere, uholde unibertsalak Lurra urez estali zuenean, Noek ontzi bat egin eta animalia guztiak hara igoarazi zituen, haietako bakar bat ere galdu ez zedin. Bere seme Imajinoek benetakoak eta ametsetakoak salbatu nahi zituen ordea.


Tantak. Hezkuntza aldizkaria
Batzuen artean
Euskal Herriko Unibertsitatea
140 orrialde
7,81 euro



"Tantak" aldizkariaren azken alea


Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak kaleratzen duen "Tantak" hezkuntza aldizkariaren azkenengo zenbakian honako lan hauek daude jasorik: Txema Preciadoren "Aduaren eskutik heziketa artistikoa"; Alfredo Goñi, Santiago Palacios, Sonia Ruiz de Azua eta Luis Mª Zulaikaren artean osatutako "Autokontzeptu fisikoa nerabezaroan eta bere eremuak" eta "Autokontzeptuaren hierarki-izaeraren azterketa eremu fisikotik abiatuz"; Mª Lluïsa Etxeberria eta Anna Romagosaren "Elkarrizketa irakasleen lan-tresna gisa. Psikoanalisiaren ekarpenak (psikologia dinamikoa)"; Irene Lopez-Goñiren "Nafarroako Aldundiko Euskararen Aldeko sailaren ekimenak (1957-1972)" eta Antton Arkaren "Gizarte pedagogiaren esparru akademiko eta lanbide arloa".


Izaten hasi
Patxi Etxeberria s.j.
Egan/ Andoaingo Udala
295 orrialde



Etxeberriaren "Izaten hasi"


Andoainekin lotura zuzena duten Patxi Etxeberriaren lanak hobetsi zituzten "Egan"ekoek haren luma nolakoa zen oraingo irakurleei ezagutzera ematen hasteko garaian, eta Patxi Altunak paratutako bi liburu argitaratu dituzte mementoz: "Umetako oroitzak" deritzana eta "Izaten hasi", non Patxi Etxeberriak (1900-1989) kontatzen dizkigun bere lehen meza eman zuenetik jesuita sartu zen artekoak. Bizi-bizi agertzen da hemen ere XX. mende hasierako euskara, hitanoa, esamoldeak eta beste ezaugarriekin. Euskara batura ekarri dira irakurterrazagoak gertatzeko, baina adizkera bere horretan utzi da, gaur Andoainen erabiltzen dena bezalakoa den ala ez jakiteko.


Gillermoren liburua
Carlo Frabetti
Ibaizabal
107 orrialde / 8,21euro



Liburuetan gordetako altxorra


Gillermok ez du batere gogoko irakurtzea. Liburuek eskola gogorarazten diote eta ikusmena den dohain zoragarri hori alferrik nekatzea dela uste du gainera. Zer dela eta nekarazi behar da milaka kolore eder bereizteko gai den zentzumena, inurriak baino handiagoak ez diren zirriborro itsusiz betetako orrialdeak miatzen? Horixe galdetzen dio bere buruari mutikoak, eta ez da asko pozten bere izebak santurik gabeko liburu bat oparitzen dionean. Nolanahi ere, haren bidez izango du liburuetan gordeta dagoen altxor baliotsuaren berri eta haren atzetik joango da.


Etxe bitan bizi naiz
Miren Agur Meabe
Elkar
31 orrialde
5,50 euro



Gurasoen banaketa gai duen ipuina


Zortzi urtetik aurrerakoei zuzendua dagoen "Eta zer?" sailean Jokin Mitxelenaren marrazki samurrez apaindurik agertu den Miren Agur Meaberen ipuin honek gurasoak banandu zaizkion haur bat dauka protagonista. Zur eta lur gelditzen da neskatila hori hartu duten erabakiaren berri gurasoek ematen diotenean. Asko maite dutela eta adiskidetsu banatuko direla esaten dioten arren, sentimenduen korapilo handia sortzen du albisteak bere baitan. Hasierako harridurak tristura eta kezkari egiten die gero leku. Ingurukoen txutxumutxuak ere oso mingarriak gertatzen zaizkio, gainera, eta eskolako lagun batek ematen dion gurasoak banantzeko azalpen kausala oso hutsala irudituko zaio. Zurrunbilo horren erdian, gurasoekiko sentimenduak ere oso kontrajarriak dauzka. Arretaz begiratzen ditu haien mugimenduak, baina ezeroso egiten zaio jarri nahi dioten mimozko koltxoia. Inor baino galtzaileago sentitzen da, eta mendeku hartzea erabakitzen du. Baina azkenean banaketak ekarri dizkion onuretan hasten da pentsatzen, eta norbait maitatzea, hari zoriontsu izaten laguntzea dela erabakitzen du.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude