BESTE SANTIAGO BIDEA


2021eko uztailaren 28an

Europako herrialde asko norabide bakarrean lotzen dituen bidea, hainbat ibilbidez osatua dago; ezagunena Bide Frantziarra da, hau da euskal ibiltari gehienek aukeratzen dutena. Hegoaldean, Nafarroako Orreagan sartu eta Santiagon amaitzen da esperientziaren betebeharra; hala ere, bakar batzuk Nafarroa Behereko Donibane Garazitik hasten dira. Ibiltari gehienek ekainetik irailera bitartean egiten dute saioa, baina erromes elkarteetako ordezkariek, apiriletik maiatzera bitarteko eta irailetik urrira bitarteko egunetan egitea gomendatzen dute.

Bide Frantziarra nazioartean ezagunena eta tradiziorik handiena duena izan arren, beste biderik hartzen duen erromesik ere bada, Juan Joxe Iturrioz Legorretakoa eta Guy Lepinoy paristarra kasu. Iturrioz fraide frantziskotarra da, eta azken 26 urteak Donapaleun eman ditu. Lepinoy, berriz, frantziskotar laikoa da, eta gia naturalista da bizibidez. Bi erromes hauen abenturatxoa Frantziako Bretaina herrialdeko Finisterre lurmuturrean hasi zen martxoaren 30ean eta ekainaren amaierarako Santiagon egotea litzateke beraien helburua.

Bikote honek aukeratutako bidea, kostaldeko bidea da, kostatik gertuena dagoena, biderik zaharrena litzatekeena. Iturriozek urte sabatikoa egiteko asmoa zuenez, eta Lepinoyk lan aldaketak egin behar dituenez hiru hilabeteko bizipenek herrialde ezberdinetako herritarrekin kontaktuan egoteko aukera ematen die. Astebete izan zuten erromes hauek beraien ibilbidea prestatzeko, hasiera batean zituzten asmoak alde batetara utzi eta kostako bidean dira jada: "Guk egin nahi genuen guztia egitea ezinezkoa da, egunean kilometro asko egitea edo epeak luzatzea beharrezkoa zen horretarako. Azkenean, gure helburu nagusiak bidea bizitzea, egiten ari garenaz gozatzea eta tarteka topa genitzakeen herritarrekin hitz egiteko astia izatea zenez, orain egiten ari garen ibilbidea egitea erabaki genuen". Bretainatik, kostaldetik datorren ibilbide honek ezaugarri bereziak ditu Bide Frantziarrarekin alderatuz behintzat. Batetik ibiltari oso gutxi ikusten dira kilometro askoren ondoren. Bestetik, bide hau ez da oso ikertua izan eta ondorioz ez dago norabidea adierazten duen zeinurik; bi erromesok eguneroko kilometroei aurre egiteaz gain, bidearen nondik norakoak sumatu behar dituzte. Bideak zeharkatzen dituen herrixketako biztanleek ere ez dute harrera berezirik azaltzen ibiltariaren aurrean, edozein dela ere: "Kostaldeko bide honetan, lehenengo ia 1.600 kilometroetan ez dago erromesen oroitzapenik, eta hala izanik ere ez dira aintzakotzat hartuak izaten, ez dira baloratuak. Bakan batzuei gu nor garen aipatuz gero jarrera ona azaltzen digute".

Ibilaldiaren zergatia.

Euskal Herrira iritsi berriak dira erromesak, Bilbon dira jada. Bihar, Kantabriako lurretara iristeko asmoa dute. Egunean zeharreko esperientziak alde batera utzi, eta bidea egitera zerk bultzatu ote dituen jakiteko garaia iritsi da. Iturrioz azken urteetan Donapaleun egondako erromesek bultza eginda hasi omen da lan honetan, "nire gorputz eta bihotzean haiek sentitzen zutena sentitu nahi nuen, nekea, izerdia, lo egiteko lekuak…". Biek komunean euren sinismen erlijiosoek bultzaturiko arrazoiak dituzte: "Biblian bidea egitea asko agertzen da, bibliako jendea beti dago bidean. Bidean jarri eta esperientzia hori izatea garrantzitsua iruditzen zitzaigun, eguneroko segurtasuna utzi eta egunerokotasunari aurre egin eta konformatuz. Bestetik, ebanjelioan ere bi bidaiari (Emaus-eko dizipuluak) agertzen dira, Jesus haien artean; hasieratik egoera horrekin identifikatzen gara. Azkenik, jendeari laguntasuna eskaintzea da gure helburua. Guretzako bidea egitea, elkartasun mezua zabaltzea da".

Itsaso, mendi eta hondarrezko ibilbideez osaturiko kostako bidea da Iturriozek eta Lepinoyek azken hilabeteetan izandako ezbeharren eta esperientzien lekuko bakarra. Eta, jada Santiagorako bidea egiteko 500 kilometro besterik gelditzen ez zaizkienean, orain artean egindako guztia atzean utzita, urruntasunak eskaintzen duen ikuspegi berriarekin, ziurrenik ere ibilbide berdina ez luketela inoiz errepikatuko aitortzen du Legorretakoak: "Bide hau ez da guk aukeratu genuen bidea, ondorioz, denetarik topatu dugula aitortu behar dut". Hala ere, une politak ere gogoan ditu Iturriozek, besteak beste, lagunek beraiekin egindako ibilaldi saioak, ezagutu gabe lotarako etxea eskaini dieten herritarrak edota, lehenengo egunean, Finisterretik abiatu aurretik, bretoi laiko batzuk euren ohorez egindako meza.

Santiago bideko erromesak

Ibilbidearen kutsu erlijiosoak eta bi erromes hauek frantziskotarrak izanik erlijioarekin duten loturak ez du zerikusirik gehienetan bidean izaten diren ibiltarien ezaugarriekin. Iturriozek berak ere argi du asko eta asko, abentura bila edota kirola egiteko asmotan abiatu eta erromes bihurtu direnak ere badaudela. Bere ustez, Santiago bidea ez da fededunen bidea "Santiago hor egotearena legenda hutsa da. Santiago erromes lekua da eta erromesei zor diedan errespetuagatik onartzen dut. Asko, fededun izan gabe zerbaiten bila dabiltza. Kultura askok bidea egitearen filosofia bereganatzen dute; nire ustez ezinezkoa da bide hau sineskera zehatz bati lotzea".


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude