ANTTON IZAGIRRE: «GURE ALDEKO BOTOA KONTSEKUENTEA DA BAINA EZ BALDINTZARIK GABEKOA»


2021eko uztailaren 19an

Nola sentitzen zara udaletxea utzi behar honetan?
Sentipen gazi-gozoak ditut. Gu koiuntura jakin batean sartu ginen udaletxean, Lizarra-Garaziko Akordio garaian, itxaropen garaian. Tolosan alkatetza lortzea berria zen guretzat, herritarrekin batera udal harreman zuzena bultzatzea helburu izaki. Gogo handiz ekin genion fase historiko berri bati, abertzaleen arteko indar metaketan sinetsiak. Ordea, ETAren su-etena bertan behera gelditzean koiuntura aldatu zen eta indar abertzaleen arteko elkarlana ere bai.



Zer balorazio egiten duzu Tolosa Bizirik taldeak jasotako emaitzez?
Orain 4 urte 3.700 boto jaso genituen; ordura arte Tolosa Bizirik taldeak 2.200 boto jasotzen zituen. Koiuntura berri honetan, botoaren balioa hutsa dela jakinda ere, 2.500 boto jaso ditugu. Baina ez dugu jaso baldintza normaletan jasoko genukeen botoa, Udalean jarraitu ahal izanez gero boto gehiago jaso izango genuen. Kanpaina baldintza normaletan izan balitz, gure lanaren proiekzioa ahalbidetzeko aukera izan bagenu, gure taldeak lehena izaten jarraituko zuen.



Nola ikusten duzu ezker abertzalearen berregituraketa datozen hauteskundeei begira?
Egiturarik gabeko une honetan, aitorpen publikoa eta legala jasotzeko aukerarik gabe, gure pentsaera eta jardunbidea irudikatzeko inongo aukerarik gabe, ezker abertzaleak ezin du iraun ezta inongo taldek ere. Ezker abertzaleak instituzioetan egotea beharrezkoa du, beraz, berandu baino lehen bere tokia berregin behar du gizartean. Datozen hauteskundeetan aukera errealak izan behar ditu.

Nola baloratzen dituzu Aralarren emaitzak? Harritu al zaituzte?
Harritu naute. Batetik, egiturarik gabeko talde bat aurkeztu delako. Batasunekoak biktimak izan garen une honetan boto emaile horren atxikimendua espero nuen. Hala ere, ez dakigu Aralarrek jaso duen botoa ezker abertzalearen betiko botoa edo EAko inguru horretatik etorri ote den.
Ez nuen espero, baina botoa Nafarroan nabarmendu da. Bereziki Patxi Zabaletari emandako botoa da. Baina boto hau koiunturazkoa da, koiuntura berri bat sortu behar dugu, boto anitza izan arren ezker abertzalearen botoa ezin da sakabanatu, ezker abertzaleak irudi eta proiekzio berri batekin plazaratu behar du.



Ezker abertzalearen baztertze egoerak EAJ-EA koalizioari ekartzen omen dio onura handiena. Zer gogoeta egiten duzu horren aurrean?
EAJ-EA koalizioak boto erabilgarriaren mezua erabili arren ez du 2001eko maiatzaren 13ko boto kopurua lortu. Orduan, Mayor Oreja edo otsoa zetorrelakoan bipolarizazioa izugarria izan zen. Orain, nahiz eta 600.000 boto haiek ez dituzten guztiz ondo kudeatu, -urratsez urratseko politikaren estrategia lantzen ari direlako, Ibarretxeren plana delako, irailean beste pauso bat emango dutelako...- nahiz ordutik hona botoak galdu dituzten, oraindik nolabaiteko itxaropen bat mantentzen dute herritarren artean...



... baina, bitartean, antza, nazionalismo tradizionalak bere proiektua ezker abertzalearen bizkar aurrera ateratzen du.
EAJren boto emaileen parte handi bat ezker abertzalearena izan daiteke neurri eta une batean. Gure estatus sozialarengatik ez da hain garbi bereizten boto hori. Ezker abertzalearen boto emailea eta EAJren sektore sozial handiak geruza sozial berekoak dira, une batean konfiantza izaten dute batengan eta bestetan bestearengan. Indar handienak beti jasotzen du babes gehiago eta gainera bestea zalantzazkoagoa da. Ezker abertzalearen aldeko botoa haserrearen botoa da, kontsekuentea da, baina ez da baldintzarik gabekoa: «Eta aurrerantzean zer? Jaunak, argi ibili» esaten ari zaigu. Ezin gara kontent gelditu eta beste ziklo baterako atxikimendua dugula pentsatu.



Zer balorazio egiten duzu ezker abertzaleko hautagaitzen emaitzez?
120.000 boto lortzea garaipena zen niretzat eta 150.000 boto jaso ditugu. Baina lortu ditugun botoak garaipena izanda ere, ez gaude boto kopuru horri begira geratzeko moduan, berriz ere ondo gaudela esateko. Ez. Aurrera begira 150.000 boto horiek proiekzio berri bat behar dute, boto-emaile horiek ezker abertzalea lidergo garbi batekin ikusi nahi dute, proposamen eta sinesgarritasunarekin. Hau oso boto militantea da, une zailetan eman beharrekoa, baina etorkizunera begira ezin dugu kopuruari begira gelditu. Instituzioetan partehartzeko aukerak aztertu behar ditugu, fase berri baterako berregituratu eta ezker abertzalearen proiektu finko bat gauzatu.



«Desobedientzia baketsurako aukera izugarria ikusten dugu» esan du Arnaldo Otegik. Zuk ere horrela ikusten duzu?
Desobedientzia zibilerako aukera izan daiteke baldin eta sektore zabal bat horren alde biltzen bada. Arnaldok testuinguru zehatz batean esan du hori, eta bereziki EAJ-EAri eskatu dio Madrilgo legearen aurrean desobedientzia zibilera jo dezan, hauteskundeetan eman diren emaitzak onartuak izan daitezen. Nik indar metaketa handia egin ezean ez dut aukerarik ikusten. Desobedientzia zibila eraginkorra izateko gizartearen sektore zabaletan txertatu egon beharra dago eta epe motzera ez dut aukera hori ikusten.



ETAk bere jarduera eteteak lagunduko al luke? Zein neurrian da oztopo ETA?
Uste dut lagunduko lukeela. Baina, batzuek hori aitzakia bezala erabiltzen dute, ezin omen dute pausorik eman eten hori ematen ez delako, baina demostratua dago ez dela horrela. ETAk eten luze bat eman zuen eta sektore horiek ez zuten kemen nahikoa etena kudeatzeko. Lo hartu zuten, edo denok lo hartu genuen, egoerak sortutako plazerak edo lasaitasunak liluratuak. Guztion akatsa izan zen. Ezker abertzaleak ere ez zuen jakin herria dinamizatzen su-etena kudeatzeko.

«Udalbiltza Lizarra-Garaziko Akordioak utzi zigun fruitu bakarrenetariko bat da»
Ezker abertzalearen Udalbiltzako hainbat alkate atxilotu eta espetxeratu dituzte. Zer moduz?
Tristuraz eta saminez hartu ditut lagunen atxiloketak. Udalbiltza barrutik ezagutzen dut eta leporatzen zaiena erabat gezurra da. Gaur egun, Espainiako Estatuak euskal nazioa eraiki nahi duen edozein talde atxilotzea erabaki du. Baina instituzio hori behar dugu, eta izen horrekin ez bada beste batekin eraiki beharko dugu.



Nola ikusten duzu ezker abertzalearen Udalbiltzaren etorkizuna?
Udalerrietan bezala, Udalbiltzaren izenean lanean jardutea debekatuko zaigu. Hala ere, legez kanpo geratu den herriaren ordezkaritzak Udalbiltzaren ildoen barruan arituko den hautetsien batzorde bat osatzeko konpromisoa hartu du. Etorkizunari begira eztabaida oparoena eta beharrezkoena eztabaida nazionala lantzea izango litzateke eragile ezberdinen artean.



EAJ-EAren Udalbiltzak zein rol joka dezake aurrerantzean?
Orain arte ikusitakoarengatik udaletxe batzuen koordinakunde bat izaten jarraituko du, beretik lortu ditzakeen diru laguntzak elkarrekin gestionatzeko. Hori da orain arte egin dutena. Ez dute etorkizuneko proiektu nazional bat landu eta ez dut uste egingo dutenik.



Zuen Udalbiltzarekiko atxikimendurik espero al duzue?
Lehen errekonozituak izanda ere, ez zuten gurekin lan egin nahi izan, orain udal mailan ofizialak ez garenean zaila iruditzen zait ezer egitea. Beldur dira estatutik eta bere hedabidetik esango dutenaz, ez dute inondik inora gurekin ari direla zabaltzea nahi. Jite hori saihetsi nahi dute. Hala ere, ezker abertzalearen Udalbiltzaren aldetik, haiek eztabaida nazionalean egon daitezen ahaleginduko gara. Udalbiltza Lizarra-Garaziko Akordioak utzi zigun fruitu bakarrenetariko bat da, eta denbora gutxiago edo gehiago beharko dugu, baina nik ez dut beste biderik ikusten aurrera egiteko.


ASTEKARIA
2003ko ekainaren 08a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude