ZER EGIN BEHAR DUTE BEGIRALEEK HAURREK EUSKARAZ EGIN DEZATEN?

Udalekuetan denetik bildu ohi da: haur hiztunak, ixilagoak, euskara maila ona dutenak eta hain ona ez dutenak, erabiltzeko ohitura dutenak eta ez dutenak. Hortaz, ohikoa da euskarazko udalekuetan ere haur batzuk erdaraz aritzea. Askok errekurtso gehiago dute erdaraz eta erosoago zaie erdarara jotzea. Kalean edota etxean erdara jasotzen badute eta euskara soilik eskolan jasotzen badute, logikoa da udalekuetan, eta aisialdian oro har, naturaltasunez gazteleraz hastea.

Euskarazko udalekuen helburuetako bat, ordea, euskararen erabilera bultzatzea da. Eta begiraleek, gainerako esparrutan prestakuntza jaso arren, gai honetan errekurtso falta nabari ohi dute, sarritan ez dakite nola jokatu haurrek euskaraz egin dezaten. Behar hori ikusita Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartean gaia lantzeari ekin zioten. «Asko egin dezakete begiraleek haurren artean euskararen erabilera bultzatzeko» izeneko gida osatu eta begiraleentzat prestakuntza saioak burutzen hasi ziren. Marga Iturriza haur-hezkuntzako irakaslea tartean behin Lasarteko ludotekara hurbiltzen zen, berak eskolan erabiltzen zituen teknikan aisialdian ere erabilgarriak ote ziren edo nola moldatu behar ziren ikusteko. Lan horretan oinarrituz Iturrizak eta Iñaki Eizmendi Ttakuneko Aisia Saileko buruak proiektuaren oinarriak sortu zituzten.


Helburu zehatzak eta begiraleen kokapena

Begiraleek egin beharreko lehen lana, eta funtsezkoa, helburuak finkatzea da. Demagun udalekutako haur taldea B eredutik datorrela eta inguru erdaldunekoa dela. «Talde horretan ezin duzu jarri helburu bezala udalekuen amaieran euskara hutsean funtziona dezatela», dio Eizmendik, «hori alferrik da. Ez duzu zure helburua lortuko, begiraleak erre egingo dira, haurrak aspertu...». Hortaz, helburuek zehatzak eta errealak izan behar dute, eta ebaluatu egin behar dira.

Begiraleen kokapenari ere garrantzi berezia ematen diote Ttakunekoek. Begiraleak, taldeko zentroa denean, ekintza zuzentzen duenean, izango du eraginik gehien. Taldeko beste bat gehiago denean ere eragina badu, baina gutxiago. Azkenik taldetik kanpo badago, zailagoa gertatuko zaio haurrengan eragitea. «Haurrak euren kasa futbolean eta erdaraz ari badira, esaterako, jolasetik kanpo dagoen begiraleak ‘egin ezazue euskaraz’ bota dezake. Baina begiraleak buelta eman bezain pronto berriro erdaraz hasiko dira haurrak. Begiraleak jokoan sartu behar du».

Horrez gain, sarritan gerta daiteke haurrak ez jakitea esan nahi duen hori euskaraz nola adierazi. Orduan, begiraleak baliabideak eskaini behar dizkio zerbait esaten ez dakien edo gaizki esaten duen haurrari. Eta haurrak euskaraz egin nahi ez duela dioenean? «Hori, azkenean ez da egin nahi ez duelako», dio Iñaki Eizmendik, «gazteleraz aritzea askoz errazago egiten zaiolako baizik. Begiraleak orduan lagundu egin behar dio, pixkanaka erakarri, baliabideak eta giro aproposa eskainiko dizkio, bera gustura egon dadin». Kontuan hartu beharrekoa da, gainera, taldean lan egin arren, haur bakoitza ezberdina dela eta hizkuntzarekiko jarrera, gaitasun eta ohitura ezberdinak dituztela. Ttakunekoek mezu positiboak erabili behar direla diote, «ez egin erdaraz, hori gaizki esan duzu, ixilik egon...» eta horrelakoak saihetsi behar direla. Gaia lantzeko prestatu duten gidan oinarri hauek denak azaltzeaz gain, udalekutan ematen den hainbat egoera aurreikusi eta adibide praktikoen bidez irtenbidea ematen saiatu dira (ikus goiko koadroa).

Garbi dute, euskararen erabilera helburu izanik ere, hori ez dela udalekuetako helburu bakarra, aisialdiko beste edozein programatan bezala, haurrak ondo pasa behar duela. Eizmendiren hitzetan, «ez dugu eskatzen begiralea eguneko 24 ordutan horretan egotea. Indarrak neurtu egin behar dira, begiraleak ez nekatzeko eta haurrak ez nazkatzeko».


Hasiera baino ez


Proiektua berria da eta oraindik garatu beharra dago. Gidaren 2.000 ale argitaratu eta zabaldu zituzten Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Saioei dagokienez, Lasarte-Oriako ludotekan eta udaleku guztietan aplikatzen hasiak dira, eta Urtxintxa begirale eskolarekin batera herritik kanpo ere eskaintzen hasiak dira. Sei orduko formazio saioak dira eta urtean zehar bi edo hiru jarraipen saio ere egin nahi dituzte, emaitzak ikusteko, arazoak topatzeko, gaiaren lanketa sakonagoa egiteko. Eta ikasturteko programetan ere lantzeko asmoa dute.

Ez dut euskaraz egin nahi!
Ttakun Kultur Elkarteak argitaratutako gidan, hainbat egoera aurreikusten da eta horiei aurre egiteko adibideak ematen dira. Haurrak euskaraz egin nahi ez duela dioenean, adibidez:
Haurrak:
- íQuiero jugar al fútbol!
Begiraleak:
- Futbolean jolastu nahi duzu?
- íSi, quiero jugar al fútbol!
- Errepikatu nirekin: "Futbolean jolastu nahi dut".
- No. A mi no me gusta el euskera.
- Ez zaizu euskara gustatzen? Beno, beno... Baina saiatuko zara nirekin pixka bat hitz egiten, ezta?
- No, no quiero.
- Benga, pixka bat bai. Neuk lagunduko dizut.
- ...
- Errepikatu nirekin batera, "futbolean jolastu nahi dugu", eta ni ere joango naiz zurekin jolastera.
- Bale. Futbolean jolastu nahi dugu!
- Oso ondo. Goazen, bada.
- íPasa el balón!
- Pasa baloia!
- Pasa baloia!
- Tori!


Azkenak
Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


Donostian jarrera eta eraso arrazistak ugaritzen ari direla salatu eta borrokatzera deitu dute

Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]


Venezuelako oposizioak dei egin die poliziei eta militarrei gobernuaren kontra egitera

“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Talde ultraeskuindar baten errekurtsoak geldituta du Donostiako Loiolako Kuartelen salerosketa

Loiolako kuartelen afera ez dago bere onenean. Espainiako Defentsa Ministerioak eta Donostiako Udalak akordioa “aldi baterako” etetea erabaki zuten joan den astean, hilaren 18a baino lehenago ezin izango zutelako gauzatu, eta hori delako, hain zuzen, salerosketa... [+]


Eguneraketa berriak daude