BERO-BEROAN


2021eko uztailaren 28an
Laborategi frogak Eusko Legebiltzarrean.
Bere bizitzako tentsio unerik handienetakoa bizitzen ari da Eusko Legebiltzarra Espainiako Auzitegi Gorenak Sozialista Abertzaleen Taldea desegitea agindu ondoren. Eskumen gatazka irekia dago jada eta orain arte hirukoak gerri finez kudeatu duen egoera luzatuko dela dirudi. Bitartean, ikusi behar abian doan trenak nor harrapatzen duen; horietako bat Juan Mari Atutxa lehendakaria izan daitekeela irudikatu da, baina honen dimisioak ez luke ezer konponduko, lasaitasun pertsonala izan ezik. Abertzaletasunetik sarritan hitz egiten da gatazka demokratikoaz eta auzi honek hari hau noraino tenkatu daitekeen ikusteko aukera interesgarria eskaintzen du.


Euskarazko egunkari berriari buruzko kezka nagusia.

Hilabete besterik ez da falta, gutxi gora behera, euskarazko egunkari berriarekin gosaldu ahal izateko eta, «Berria berri» lelopean, helburu hori lortzeko kanpaina bete-betean ari da Euskal Herri osoan. Kezka ugari izaten da halakoetan, baina guztietan artean bat nabarmentzen da: berriz ixteko arriskuaren aurrean, zer egin behar da halakorik berriz gerta ez dadin? Zer har dezakete kontuan Estatutik? Zuzendaritza? Langileak? Lantokia? Akzioen erosleak?... Galdera ugari egin daiteke eta horietako ugari ateratzen ari dira kanpainan zehar. Ez dirudi, ordea, erantzun fidagarririk dagoenik; ez egunkari berriari dagokionez, baina ezta beste eragile askorentzat ere, komunikazio mundukoak izan ala ez.


Epaiketa euskaraz ezin egin

Joan den astean Gabi Basañez EHEko kideak epaiketa zuen Bilbon, Penaleko lehen salan. Bi urtetik gora darama Basañezek epaiketa euskara hutsean eta itzultzailerik gabe egin dadin eskatzen, baina ez du oraino lortu. 2002ko otsailean izandako bistan epailea euskalduna zen, baina fiskala eta idazkaria ez ziren. Idazkari euskaldunik ez zegoenez, epaileak epaiketa grabatzeko aukera eskaini zion, ondoren akta egin ahal izateko eta fiskal euskalduna eskatuko zuela adierazi. Irailean berriz deitu zuten epaitegira, baina epailea aldatu zioten eta berria ez zen euskalduna, ezta fiskala eta idazkaria ere.
Basañezen abokatuak, Alfonso Zenonek, aretoa utzi zuen orduan eta espedientea zabaldu zioten desobedientziagatik. Basañezi hamabost egunetan beste konfiantzazko abokatu bat izendatu behar zuela adierazi zioten, baina ez zuen egin eta ofiziozkoa ezarri zioten. Pasa den astean ofiziozko abokatuarekin agertu behar zuen Basañezek, baina hark uko egin zion bere defentsari eta epaileak Zenonen defentsa onartu zuen. Epaiketa euskara hutsez egin ezin zitekeenez Zenonek aretoa utzi zuen berriro.


"Berba" berripapera sarean

Lau hilabetetik behin plazaratuko du UZEIk lexikografia eta terminologia gaiez jardungo duen "Berba" berripapera eta posta elektroniko bidez banatuko da. Lehena atera dute jada. Informazioa zabaltzeaz gain, arlo horietan dihardutenen bilgune izan nahi du aldizkariak. Besteak beste, honakoak jasoko ditu: lexikografia eta terminologiari buruzko berriak, liburuen iruzkinak, irakurleen iradokizunak, agenda… Harpidetza egiteko, berbauzei helbidera idatzi behar da, gaian "jaso" ipinita.


OpenOffice.org euskaraz

Eusko jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta EJIE Eusko Jaurlaritzako Informatika Enpresak software libreko OpenOffice.org 1.0.2 bulegotika programa sorta eta sistema eragilea euskaratu dituzte. Linux eta Windows sistema eragileetan erabil daiteke OpenOffice.org eta www.euskadi.net/euskar_soft helbidetik har daitezke. Baita eskuliburua eta bi bertsiotan erabili ahal izateko egokitutako Xuxen zuzentzailea ere.

Motz erantzunean

Baltasar Garzon epaileak ezker abertzaleko Udalbiltzaren aurka jo du berriz ere. Oraingoan honakoak espetxeratu ditu epaileak: Loren Arkotxa erakunde honetako lehendakaria, Imanol Esnaola euskaltzale ezaguna eta Miren Josu Aranburu, hurrenez hurren orain arte lehena Ondarroako alkate izana eta beste biak zinegotziak Lezon eta Urretxun. Halaber, jadanik espetxean diren Joseba Garmendia eta Xabier Alegria auzi honengatik ere espetxeratzea agindu zuen epaileak. ETAko kide edo laguntzaile izatea leporatzen zaie guztiei, Udalbiltza ETAren tresna delako. Ideia batzuen eta gizarte sektore batzuen kriminalizazioa gero eta ageriagoa da, egiten dena edozer dela ere. Gauza asko esan liteke, baina bat nabarmentzen ari da besteen gainetik: egoera hauek salatzen dituzten euskal instituzio eta alderdi nagusienak nabarmen geratzen dira motz egoera hauen aurrean.


Aurrera doa Mecca-cola


Aurrera doa Mecca-cola. Bere lehenbiziko hiru hilabeteetan Mecca-Colak 3 milioi botila saltzea lortu zituen eta berehala beste 16 milioiko eskaera asetu beharrean izan zen. Gaur egun aurrera jarraitzen du bere ekoizpenarekin, baina urte bukaerarako 500 milioi boteilara iritsiko balitz ere, Coca-colak egun batean saltzen duenaren erdira ere ez litzateke iritsiko. Kola edari hau 2002ko urrian sortu zuen Tawfik Mathlouthi tunisiar-frantziarrak eta bere esanetan bi helburu nagusi ditu: «Palestinarren alde egitea eta inperialismoaren aurkako propaganda» garatzea. Industri gizon honen esanetan, negozioaren etekinen %10 palestinar erakunde desberdinen eskuetara joango da.


Azkenak
2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Eguneraketa berriak daude