URKABUSTAIZ


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urkabustaizi buruzko daturik zaharrena 1025an San Millango monasterioari emandako burdinazko barra da eta garai urrun haietan Urca izena hartzen zuen. Gaur egungo udalerria XV. mendeko dokumentuetan Urcabustayas, Urcabustais edota Urcabustayz bezala izendatuta agertzen da. Mende horren bukaeran Pedro Lopez de Ayalaren kontrako auziak ugaritu ziren, Aialako kondeak Gaztelako erregeen legea ez zuelako errespetatzen Urkabustaizko herrietan. Hurrengo mendean Aialako Pedro Aguraingo kondearen aurkako akusazio kriminala aurkeztu zen, heriotza zigorra kondena emanez. Bi urtean zehar ihesean ibili ondoren, preso hartu zuten eta egindako epaiketan Orozkoko jaurerria kentzeaz gain, Urkabustaizko lurrak ere libre geratu ziren haren menpetik.

Zuiako koadrila barruan eta Zigoitiakoarekin batera, Urkabustaizkoa zonaldeko erromaniko ikusgarri eta ederrena bezala sailka daiteke. Bertako eliza eta baselizetan ikusten diren elementuen ezaugarri bereziek berezko estiloa sortu dute. Animalien ikonografia guztiz aberatsa da, baita elementu begetal eta geometrikoak ere.

Erromanikoaren ibilaldia osatuko bagenu, Beluntzako Pedro Deunaren elizan hasiko ginateke, berak gordetzen baititu elementurik ikusgarrienak. Eliza hau, ondare erromanikoa duten bailarako gainontzeko elizak bezala, XIII. mendean datatzen da. Hala ere penagarria da atariko irudiak zuriz margoturik agertzea, eliza berritu zutenen ez-jakintasunagatik. Handik Goiuri herrira hurbil gaitezke Santiago elizako leihotzar erromanikoak begiztatzeko. Eliza honen ondoan dagoen parkingetik Goiuriko ur-jauzia bisitatzeko bidea sortzen da. Urduñarako bidea jarraituz San Juan elizarekin topo egingo dugu, errepidearen eskuinean eta Oiardo herrirako bidegurutzean. Azken herri honetan Goikoama baselizak XVI. mendeko pinturak eta XVI. mendeko taila mariana ederra gordetzen ditu, irailaren 8an erromeria ospatzen delarik bertan.

Uzkianok, Oiardo ondoko herrixkak ere, irudi erromanikoak baditu San Migel elizan. Unzako San Fauston aldiz garai hartako harburuak ikusten dira San Fausto elizaren epistolako paretan.

Urkabustaiz osatzen duten herrixketan eta udalerriko hiriburua den Izarran ere, inguru honetako berezko arkitektura mantentzen duten baserri zoragarriak ikusteko aukera daukagu, haietako batzuk XVI. mendekoak izan daitezkeenak.


Gibijo mendizerra

Urkabustaiz udalerriko mendebaldeko zatia Gibijo mendizerrak betetzen du. Izarratik sortzen diren muinoak nagiki hasten dira altuera lortzen. Behin altuera hartuta terreno laua bilakatzen da. Baias ibai aldera jausten diren arroilek ekialdean eta Urduña aldeko ebaki handiak sortzen duen mendebaldeko arroilak mozten dute Gibijoko lautada.

Aldapa gogorrik gabeko zonalde luze hau aproposa da mendiko bizikletaz ezagutzeko, hura zeharkatzen duten pista ugariren bat hartuta. Pista hauek Izarra, Abezia, Ondona, Apregindana edota Unzatik sortzen dira.

Unzatik sortzen den bideak Urduña aldera jausten den arroilaren ikusmira paregabea eskainiko digu. Herria atzean utzirik, amildegiaren ertzetik doan Urkabustaizko mugara berehala iritsiko gara. Hesiak amildegi arriskutsuaren hurbiltasunaz abisatuko gaitu. Ertzetik eramango gaituen bideak sei kilometroko luzera dauka eta Ibaizabal ibai ospetsuaren iturbururaino hurbilduko gaitu. Ibaizabalek sortutako ur-jauziaren begiratoki paregabea izango dugu orduan.

Behin hemen egonda Gibijoko mendizerra barnera sar gaitezke, kontu handiz pisten labirintoan ez galtzeko. Hurbil gelditzen da Gibijoko otsotokia, bazter hauetan piztiak ugari ibiltzen ziren garaietan otsoak harrapatzeko asmoz eraikia. Putzu Berriaren bidea hartuko dugu Unzara itzultzeko, Lejazarreko trikuharrien albotik pasatuz. Bidegurutze batean Abeziara jausten den pista eskuinean utziko dugu eta "Alto de los Caminos" zeharkatzen duen ezkerreko bidetik Unzaraino iritsiko gara.

Inguru hauetan Gibijoko mendirik bisitatuenetariko bat da Estuñagan edo Alto del Corral deitzen dena. Bertara iristeko Izarratik sortzen den bidea hartu behar da. Bikain seinalizatuta dago eta 2,5 kilometroko luzera dauka. Behin tontorreraino igota, Urkabustaizko bailara osoa menperatzeaz gain, ikusmira ederra izango dugu Gorbeia, Arkamo, Gibijo, Badaia eta Arrato mendizerra hurbilen gainean. Bizkaiko mendiak ere hurbil geratzen direla irudituko zaigu.

Goiuriko urjauzia
Bada bazter bat Urkabustaizko lurralde anitz honetan edertasunaz bereizten dena besteengandik. Goiuri herrixkatik hurbil, zaila egingo zaigu iragartzea trenaren burdinbidea igaro ondoren topatuko dugun espektakuluaren handitasuna. Eta zein da liluratuko gaituen paisajea? Oiardo ibaiaren arroil harrigarria eta amildegira jausten den 90 metroko ur-jauzia. Euriteen ondoren ikustea merezi du, ur emaria handia denean edertasun basati osoa hartzen baitu.
Ibilbidea amildegiaren ertzetik doa, trokari beha dauden zuhaitzen artetik. Arroilaren sakonera jaistea ere posible da.


Ibilbidea

Izarra eta Urduña lotzen dituen errepidetik Goiurira iritsiko gara. Ur-jauziaren begiratokia seinalizatzen duen panoa atzera utzi ondoren, herrian sartuko gara Santiago elizaraino eramango gaituen pistatik. Elizako ondare erromanikoak gizakien figurak erakusten dizkigu, musika tresnak jotzen, baita animaliak ere.

Elizaren ondoko parkingean ibilbide xume honi hasiera emango diogu. Pistatik jarraituko dugu ataka bitxi bat topatu arte. Hura igarota trenaren burdin bidera iritsiko gara, kontu handiz zeharkatuko duguna, trafikoa ugaria baita. Bigarren ataka gainditu eta gero, Goiuriko ur-jauzia agertuko zaigu begi bistan. Zuhaitzak zintzilikatzen dira amildegian oso sentsazio zorabiagarria sortuz. Amildegiaren hegitik doan bidezidor periltsu batetik ur-jauziaren ikuspegi ezberdinak lortuko ditugu. Egun euritsuetan bidea arriskutsua izan daiteke, irristakorra bilakatzen baita.

Apur bat aurrerago bidezidor bat amildegiruntz jausten da. Ausartenek hartuko dute bide hau, baina jakin behar dute basoan galtzen dela. Hala ere, ondora jaitsi daiteke arazo handirik gabe.

Ibaia jarraitu nahi baduzue ur-jauziraino, emari gutxiko egunetan egin beharko duzue eta bestela menditik altuera lortu beharko duzue. Noizbehinka desegiten diren arroken paretatik eskalada txikiak egin behar dira. Esfortzua mereziko du ur-jauziaren beheko ikuspegi harrigarria lortuko dugulako.

Itzultzeko bai orain arte egindako bidea hartu edo baso eta amildegiaren ertzetik jarraitu, soro batera atera arte. Zubi batetik trenaren burdin bidea bigarren aldiz zeharkatuko dugu eta hasiera puntura arte doan pista bat harturik bukatuko dugu hemen proposatutako ibilbidetxoa.

Elizatik aterata, ur-jauziraino bidea minutu batzuetan egiten da. Hortik aurrera arroilaren ondora jaisten bazarete, joan-etorria burutzeko 3 orduko martxa kalkulatu behar duzue. Aldiz, jaitsi gabe jarraitzen baduzue ibilbide zirkularra osatzeko asmoz, 2 ordutan egingo duzue.

Ostuñoko Parkea
Izarrako antzinako aldean, hots, kale nagusitik Badillo ibaia gurutzatu ondoren, Ostuñoko Parkea aurkituko dugu. Zubitik Doña Lola hotela eta Irubidaur Museo Etnografikoa begiztatuko ditugu, parkearen sarreran. Museoan Urkabustaizko historia eta bizimodu tradizionala aurkezten dira. Eraikin hauetatik hurbil "Doña Lolaren hagina" izeneko zuhaitz berezi babestua lerden altxatzen da Ondona eta Marrobaro errekatxoen artean.
Hotela eta Museotik igaro ondoren Ostuñoko Parkean sartuko gara. Parkea inguru natural zoragarrian kokatzen da, izen bereko hariztian. Zerbitzu ugari eskaintzen dira bertan, igerilekuak, futbol eta tenis zelaiak, umeentzako jolas tokia… esaterako. Atseden lekua jarleku, mahai, barbakoa, iturri, taberna eta aldagelaz horniturik dago, osagarri guztiak atseden lasaia hartzeko. Bertan gaudela La Calzada mendiko 4 kilometroko ibilaldia egin dezakegu, ibilbidean zehar panel adierazgarriak jarraituz. Bidean jarlekuak eta iturriak ere topatuko ditugu.

Informazio Praktikoa
Non lo egin:
Doña Lola hotela (Izarra). Tel. 945-437224.

Non jan:
Arrantzaleak taberna-jatetxea (Izarra).
Tel. 945-437234
Doña Lola taberna-jatetxea (Izarra). Tel. 945-437224
Frontón taberna-jatetxea (Izarra). Tel. 945-437063
Izarra erretegia (Izarra). Tel. 945-437165
Jai taberna (Izarra). Tel. 945-437116
Nordiska taberna-jatetxea (Izarra).Tel. 945-437024
Urtaran taberna (Izarra).Tel. 945-437092
Igerilekuetako taberna (Udan) (Izarra).
Fruker taberna (Izarra). Tel.: 945 43 70 34


ASTEKARIA
2003ko maiatzaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude