ETORKINAK ETA TXIKIENAK ESKOLA PUBLIKOAREN TEILATUPEAN

  • Aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaia Donostiako Zubietako hipodromoan egingo da ekainaren 1ean. Hamabigarren edizioa da. Zubietan hiru gune egokituko dituzte antolatzaileek. Lehenengoan, arte eszenikoak izango dira nagusi: Sebastopoleko titiriteroen zirku tailerrak, Kukubiltxo taldearen txotxongiloak, Txatunga Bemberen doinu exotikoak eta Trapu Zaharraren "Elvis joan hadi" emanaldia izango dira. EITBko Betizu umeentzako telebista saioko protagonistak lehenengo gunean izango dira egun osoan. Musika ekitaldiak, bestalde, bigarren gunean izango dira: Elektrotuna taldea, Urgabe plaza taldea eta Gatibu rock taldea, besteak beste. Hirugarren gunean, txalapartariak, bertsolariak, Triki Ta Ke, artisauak eta beste.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal Herri mailako irakaskuntza publiko eta euskalduna aldarrikatzeko antolatzen du urtero EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak) Euskal Eskola Publikoaren Jaia. «Mugak gaindituz, aurrera goaz» leloak ederto azaltzen du euskal hezkuntza eredu publikoa baldintza dezaketen oztopoei aurre egiteko asmoa badutela gurasoek. Era berean, gizartea euskalduntzen laguntzeko zenbait proiektu abian jarri dute.

Ikastetxeetako funtzionamenduan "ikasleen gurasoen parte-hartze aktiboa" aldarrikatzen du EHIGEk. "Hezkuntza eredu propio, euskaldun, autonomo eta askotarikoa" du helburu. Alde horretatik, euskararen normalkuntza bidean, "eskola ereduen desagerpena" gurasoen aspaldiko eskakizuna izan da. Hortaz, "ikastetxearen autonomia bultzatuz, eskolak berak erabakiko du zein hizkuntzatan eskaintzen dituen irakasgaiak", adierazi du EHIGEko lehendakari Ana Izagirrek. "12 urterekin umeek gutxieneko hizkuntza eskakizunak menperatzea dugu xedetzat eta 16 urterekin, berriz, eleanitzak izatea". Dena den, elebitasuna murrizten duen zenbait neurri hartu berri du Espainiako Hezkuntza Ministerioak.

Lehenengo eta behin, gaztelera irakasteko lau ordu astean ezarri nahi ditu Espainiako Hezkuntza Ministerioak. Ingelesa, euskara eta gazteleraren arteko oreka apurtuko luke horrek. Gaur egun, euskal irakaskuntza publikoan ordu kopuru bera eskaintzen zaie hizkuntzei, hiruna ordu astean alegia, bat ere nagusitu ez dadin. Gainera, ikasleen eleaniztasuna helburu izanik, eskolaurretik hasten dira ingelesez ikasten umeak euskal eskola publikoan, Espainiako ereduan horrela ez bada ere. Horregatik, "ministroaren ikuspegi murriztua" kritikatu dute EHIGEkoek.
Ildo beretik, Espainiako Hezkuntzaren Kalitateari buruzko Legea gaitzetsi dute euskal gurasoek, "Estatu osorako hezkuntza eredu bakar baten inposaketa" ekarriko duelako. Hortaz, "zentralista eta baterakoia den aldetik, Kalitatearen legeak ez du eredu propiorik garatzeko aukerarik uzten", adierazi dute gurasoek. Hala ere, "negoziatu gabe" Espainiako Kongresuak onartu berri duen legeak Euskal Eskola Publikoaren ereduan izan ditzakeen ondorioez beldurti azaltzen da EHIGE, "16 urte izan arteko derrigorrezko eskolaratze doakoa zailagoa egiten baitu".

EAEko Hezkuntza Sailak, bestalde, arestian agertu du A ereduan euskarazko irakasgai bat emateko bere nahia. EHIGEko lehendakariak aurrerapausotzat hartzen badu ere, "ikasleen elebitasuna bermatzeko, ikastetxearen giroa euskaldundu ezean, euskarazko irakasgai batek ezer gutxi" egin lezakeela azaldu du. Ana Izagirrek azaldu bezala, ikastetxeei baliabide egokiak eskaini behar zaizkie elebitasuna berma dezaten, hots, azpiegiturak eta irakasle euskaldunak.


0-3 urte bitarteko haurrak


Hiru urtetik aurrerako umeen eskolaratzea aurreikusten du irakaskuntza sistemak. Gizartearen egitura bera aldatzean, 0-3 urte bitarteko haurren hezkuntzak eztabaida ugari sortu ditu. Hortaz, ume horiek eskola publikora ekartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari EHIGEk, urte horietako umeen eskolaratzea "sare publikoaren oinarrizko elementua" baita. Hortaz, ikastetxe guztiek 0-3 urte bitarteko haurren hezkuntzaz arduratzeko "eskubidea" dutela aldarrikatu du EHIGEk.

Gurasoek eginiko proposamenaren arabera, 5.700 bat plazaren eskaera dago EAEn eta horiek asetzeko plangintza aurkeztu dute. "Maila sozio-ekonomiko baxuetako zonaldeek, hezkuntza bereziko haurrek eta hizkuntza eskakizunak ase behar dituzten umeek" izango lukete lehentasuna. EHIGEren ustez, 0-3 urte bitarteko umeen eskolaratzeak, gaur egun, "ez du hezkuntza ezaugarririk".

Alde horretatik, gurasoek "hezkuntza prozesuaren oinarrizko elementutzat" jotzen dute. Horregatik, EHIGEk Eusko Jaurlaritzari eginiko proposamenak "urtebete baino txikiagoak diren umeen % 40aren eskolaratzea" bideragarria dela erakusten du, eta "bi urteko haurren % 100ari" zerbitzu hori eskaintzeko baliabideak badaudela frogatzen du. Horretarako, haur eskolak sare publikora ekartzeko aukera aurreikusten du EHIGEk, "0-3 urte bitarteko umeen eskolaratzeak hezkuntza prozesuan duen garrantzia" kontuan izanda.

Haur eskolak sare publikora ekartzeko proposamen horrek 1993an publifikatutako ikastolen eredua jarrai lezake. EHIGEk "oso positibotzat" jotzen du ikastolen mugimendutik etorritako ikastetxeen integrazio hori, "euskal ereduak birmoldatzen eta euskalduntze prozesua suspertzen" lagundu baitute. Hala ere, azkenaldiotan irakaskuntza publikoaren beraren ezaugarriak aldatu diren heinean, euskararen normalkuntza bidean euskal eskola publikoak izandako garrantzia azpimarratu nahi izan du EHIGEko lehendakariak. Izan ere, A ereduan gero eta haur gutxiago matrikulatzen da.


Etorkinen umeak euskaldundu nahian


Euskal Herrira heltzen diren etorkinek erdal ereduetara jo ohi dute euren haurren hezkuntza sistema aukeratzeko orduan. EHIGEko lehendakari Ana Izagirrek azaldu bezala, "etorkinek ez dute euskararen aurkako jarrerarik azaltzen euren jatorrietan". Alderantziz, Euskal Herrira heltzean erdal ereduak aukeratzeko arrazoiak azpimarratzen zaizkie. Hego Ameriketatik datozenen kasuan, gazteleraz jakitea A eredua aukeratzeko zergatia izan ohi da. Munduko beste herrialdeetatik datozenek, ordea, gaztelera bera ez ezagutzea argudiatzen dute erdal hezkuntza ereduak aukeratzeko arrazoi gisa.

EHIGEk egoera hori aldatu gura izan du eta etorkinen umeak euskal ereduetara ekartzeko saioak egin ditu. Ana Izagirrek azaldu bezala, "oso esperientzia onak" izan dituzte B eta D ereduetara jo duten etorkinen seme-alabek. Hortaz, lan horretan jarraitzeko asmoa ageri dute gurasoek.

Etorkinek hizkuntza ereduetan izango duten garrantziaz ere jabetu da EAEko administrazioa. Horren datuek erakutsi bezala, 30 urte barru euskaldunon kopuruak ez du gora egingo. Kontrara, egoera mantendu egingo dela ziurtatzen du administrazioak. Horren arrazoi nagusia da Euskal Herriak onartuko dituen etorkinek erdara nagusitu dezaketela. Horregatik, euren seme-alabak euskalduntzeak kulturen integrazioa ez ezik, euskararen etorkizuna bermatuko du.

Ikasle bat, adreilu bat
Saharar herriarekiko elkartasuna bultzatzeko kanpaina jarri du martxan EHIGEk. Herrialde azpigaratua izan arren, Saharako biztanleriaren %100 eskolatua dago. "Esfortzu laudagarritzat" hartzen dute gurasoek hori. Horregatik, Dajla herriko lehen hezkuntzako bost ikastetxeetan birgaitze lanak egiteko diru-bilketa abiatu du EHIGEk, baita materialez hornitzeko ere (mahaiak, aulkiak, armairuak eta abar). "Ume bat, euro bat" kanpainaren bitartez, ume bakoitzak euro bateko "adreilua" erosten du. Gurasoek, herri erakundeek eta norbanakoek beste elementu sinboliko bat eros dezakete.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Kontu zenbakia: 2095 0105 31 91 0486211 1
Helbidea: EHIGE Gurasoen Elkartea
Ronda, 27 1° esk. 48005 Bilbao
Telefonoa: 94 416 93 60
Faxa: 94 416 66 48
Interneten: www.ehige-sahara.org / ehigeehige.org


ASTEKARIA
2003ko maiatzaren 23a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude