BOIKOT MUNDIALAK PETROLIOAREN JABEEI


2007ko otsailaren 21ean
Munduko petrolio konpainiarik handiena den Esso/Exxon/Mobil taldearen kontrako kanpaina bazter guztietara hedatzen ari da. Estatu Batuetan hasi zen, eta Irakeko gerrak herrialde hartan utzi dituen protesta irudien artean aurki ditzakegu marka hori daramaten gasolindegietan egin ziren ekintzen argazkiak. Baina Iraken kontrako erasoa burutzearekin ez dira mututu protestak.

Greenpeace erakundea da aldarrikapen horien bultzatzaileetako bat, eta mota askotako ekintzak ipini ditu martxan. Hona azkenetako bat: bere kanpainaren koordinaziorako Interneten daukan "Don't Buy Esso/Exxon/ Mobil" ("Ez erosi...") gunetik kanpainarekin bat datozenen argazkiak eskatzen dituzte. Bakoitzak bere argazkia bidali dezala, komikietan egiten den moduan tarte txuri batean esaldi bat ipinita, eta horiekin guztiekin poster erraldoi bat eginen dute, aste gutxi barru konpainiak egitekoa duen Biltzar Nagusiaren aurrean protesta gisa erabiltzeko.

Luzea eta errukigabea izanen da Greenpeacen kanpaina. Erakunde horren aburuz Esso/Exxon/Mobil konpainia baita lurraren beroketaren kontrako neurriei oztoporik gehien ezartzen dizkiena. Bere arduradunek diotenez, "munduko gainerako kideek beroketa globala geldiarazteko ahaleginak egin nahi dituzten bitartean, Exxonek milioika dolar xahutzen ditu Estatu Batuek Kyotoko Arautegian -klimaren aldaketaren errudunak diren gasak gutxitzeko nazioarteko protokoloan- parte hartzea oztopatzeko. Hankak geldiarazi behar dizkiogu Exxoni, munduaren beroketa globala geldiarazi nahi badugu".

Hainbesterainokoa ote da talde horren indarra? Adibide bat ipintzeko, www.stopesso.com gunean xehetasun argigarri bat eskaintzen du Greenpeacek. Klima Aldaketari buruzko Gobernuen arteko Panelaren bilkura izatekotan zen apirilean, eta hori baino lehen ExxonMobilek agiri bat helarazi zuen Washingtongo Etxe Zurira, ea erakunde horretako lehendakaria Estatu Batuek aldarazi ote zezaketen proposatuz. Suitzako Genevan egin zen bilkura iritsita, bere postua galdu zuen Watson presidenteak.

Hala definitzen du Greenpeacek Esso/Exxon/Mobil taldearen indarra. 2000ko hauteskundeetan 1.376 milioi dolar eman zituen enpresa honek errepublikanoen kanpainarako. Ezaguna da Mendebaldeko demokrazietan enpresa handiek hautagaiei laguntza ekonomikoa ematen dietela (legezkoa batzuetan eta ilegala askotan) eta hori alderdi nagusien artean banatzen dutela. Baina Esso ez da oker ibili: bere laguntzen %91 errepublikanoentzako izan zen. Ez da harritzekoa beraz lehendakaritzarako hautatua izan bezain fite Bushek Estatu Batuak Kyotoko protokolotik ateratzea.

Beroketa efektuaren errudunak diren gas guztien %25 Estatu Batuek produzitzen dute, eta horren partehartzerik gabe ezin da beroketa geldiarazi. Baina bere interes ekonomikoei soilik erreparatuta, "enpresa hori izan da Kyotoko hitzarmena lurpetik hondatzen ahalegin handienak egin dituen konpainia eta lobby sistema bidez lortu du hori". Greenpeacen aburuz, Bushi emandako bultzadatik askoz urrunago doa Essok Kyotoren kontra egiten duen "lobbying-a".

Klima aldaketaren ondorioak zalantzan jartzen dituzten ikerketa eta publizitatean milioika dolar gastatzen du Essok. Aspalditik da Kyotoren kontrako enpresa taldearen buru, eta luzaz ukatu du beroketa globala... gehiago ezinean taldetik zenbait enpresa handi (Ford, Texaco eta General Motors, tartean) atera arte. Baina geroztik ere berean segitu du Esso/Exxon/ Mobilek, horretarako behar diren mugimenduak eginez eta American Petroleum Institute erabiliz.

"Bere posizioen oinarritzat -dio Greenpeacek- sarritan ikerketa zientifiko oker edo zaharkituak erabiltzen ditu. Eta tabako enpresek findutako taktikak erabiliz, herritarrak eta beroketa globalaz ari diren politikariak nahasteko kanpainak antolatzen ditu". Hori esatea gehiegikeria ote da? Ez, kontuan badaukagu 2001ean konpainiak 15.000 milioi dolarretako etekina lortu zuela. Baina urte horretan bertan dolar bakar bat ere ez zuen gastatu Esso/Exxon/ Mobilek energia berriztagarrietan.


Shell eta bere auzoak

Energia berriztagarrien inbertsioetan izen hobea du Shell konpainiak. Baina protestak batez ere Hirugarren Munduan ari zaizkio pizten.

Friends of the Earth (Lurraren Lagunak) erakundeak salatu duenez, bere historiako etekinik handienak lortu ditu Shellek 2003ko lehen hiruhilekoan, 3.910 milioi dolar. Baina duela aste pare bat egin zuen bere biltzar nagusiaren atarian Nigeria, Filipinak eta Hegoafrikako biztanleak azaldu ziren kexu, eta baita Texas eta Louisianakoak ere.

"Shelli bere auzoek eskatzen diotenean konpainiak alda ditzala beren inguruetatik pasatzen diren hodi zaharrak -dio Friends of the Earth erakundean kanpaina hau daraman Craig Bennettek- edo Shellek berak sortutako kutsadurak eragindako osasun arazoak bideratzeko laguntza eske doazkionean, konpainia horrek ez du deus egiten".

Britainia Handiko enpresen legeen arabera funtzionatzen duela dio Shellek. Baina lege britaniarrok ez dira aski bertako konpainiek atzerri urrunetan eragiten dituzten kalteak konpontzeko. Hori salatu zuen adibidez Manilatik Shelleko biltzar nagusira hurbildu zen ordezkari batek. "Manilako Pandacan auzoan 330 milioi litro erregai daude estokaturik, bizilekuen erdian. Sute eta leherketak gertatu izan dira, eta milaka dira arnasketan arazoak dituzten auzotarrak. Herriko Etxeak erabaki zuen biltegi hori ixtea, baina Shellek lortu du bere horretan segitzea". Gauza bera salatu zuten Hegoafrikako Durbanetik eta Texasko Port Arthurretik etorritako ordezkariek.

Bereziki larria izan da Niger ibaiaren deltan Shellek (beste zenbait konpainiarekin batera) eragindako txikizio ekologikoa. Munduko oso leku jakinetan aurki daitekeen eta manglar edo mangrove izenez ezagutzen den oihan berezi baten bizitza ipini dute arriskuan. Oihan berezi horren aldeko ahotsak orain hasi dira ozenagotzen Mendebaldean, baina basoa beren bizilekua zuten ogoni etniakoak aspaldi ari dira beren lurraren defentsan. Honela idatzi zuen etnia horretako Ken Saro-Wiwa poeta militanteak, 1995eko Ogonien Egunean: "Anai-arrebok, haur maiteok/ egizue dantza otsailaren 4 honetan/ azaldu dantzan zuen haserre eta pozak/ egin dantza militarren fusilak isilarazteko/ egin dantza zapalkuntza eta bidegabekeria hiltzeko/ Shellek biztutako 30 urteko / gerra ekologikoa salatzeko egin dantza./ Egin dantza, ene herria, ikusi baitugu biharra./ Ogoni izar bat dago zeruan".
Mendebaldean protesta egiteagatik poliziek nortasun agiria eskatzen dute. Ken Saro-Wiwa poeta militantea, aldiz -"Niger deltako Chico Mendes" izendatu zutena-, urkamendian hil zuen diktadurak. Armadak erasota hil zituzten beste milaka herritarrekin batera.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


ASTEKARIA
2003ko maiatzaren 23a
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude