HIRU MILIOI PERTSONA GALDU DIRA KONGON


2021eko uztailaren 20an

Lau urte eta erdian gertatu direnak kontrolatu ditu IRCk: Kongoko bigarren gerra sutu zen 1998ko abuztuan eta itzali bidean jarri zen 2002ko azaroan. Denboraldi horretan, Kongon "normalean" hil behar zutenez gain beste 3,3 milioi biztanleren heriotza kalkulatu dute IRCko arduradunek. "Katastrofe humanitario bat izan da", adierazi du IRCko buru George Krupp-ek, zera gaineratuz: "Ez Irakerako egin diren kalkulurik okerrenak eta ezta Balkanetan gertatu diren izugarrikeriak ere ez dira iritsi Kongoko sarraskiaren kopuruetara".

2000 eta 2001. urteetan egin zituzten kalkuluak berrikustera behartuta, IRCko arduradunak ohartu dira hilero 30.000 heriotza "extra" jazo direla Kongon, Afrikako herrialde bateko normaltasunean ere erraz sendatzekoak diren gaitz, zauri eta gose arazoen ondorioz. Eta ekialdeko zenbait lekutan, jaiotako haurren erdia baino gehiago hil zen bigarren urtera iritsi aurretik.

Badirudi aztertu den epe horretan, azken aldera asko jaitsi direla heriotza kopuruak, eta hori ongintza erakundeak bake elkarrizketekin loturik dakusa. Hegoafrikan burutu ziren elkarrizketa horiek eta bere emaitzek (atzerriko armadak Kongotik ateratzea, Nazio Batuetako 5.500 soldadu ekartzea, eta abar) herrialdea erabat baketzea lortu ez arren egoera asko baretu da eta hori ondorioetan ere nabari da. Hala ere, 50 milioi biztanle dituen Kongok jasandako odolusteak luzaroan utziko ditu markak Afrikako lurralderik aberatsena den horretan.

Euskal Herritik, Irak dagoen bezain hurbil edo urrun dago Kongoko Errepublika Demokratikoa, baina askoz ezezagunagoa zaigu haren egoera, bistan denez. Gure kaleetan "Kongo" izena aipatu eta asko izango dira bi daudenik (Kinshasa eta Brazzaville hiriburutzat dituztenak) ez dakitenak, eta askori "Zaire" aipatu beharko diozu zertaz ari zaren jabetu dadin.


«Afrikako Lehen Gerra Handia»

Burrunba puska bat sortu zuen gure artean Kongok 1997an. Mendebaldeak urte luzez babestu zuen Moburu lehendakari ustela kendu eta bere betiko arerio zaharrak, Laurent-Désiré Kabila-k, agintea hartu zuenean. 60ko hamarkadako gerrillari mitikoetan azkena zen Kabila, eta Che Guevara bera harekin ibilia zen, gero honek astazakil bat zela esanez mespretxatuko bazuen ere. Kabila Kinshasan sartzearekin amaitu zen Kongoko lehen gerra, baina ez zen gatazka erabat itzali, zeren agintea hartzen lagundu zioten atzerriko tropekin (eta dirudienez Mendebaldeko potentzia handiekin ere bai) laster haserretu zen eta 1998ko abuztuan Banyamulenge etniako militarrak oldartzearekin hasi zen Kongoko bigarren gerra. Batzuek "Afrikako Lehen Gerra Handia" izenez ere bataiatu dutena.

Aintzira Handietako errepublika ttikiekin (Ruanda, Burundi, Uganda...) mugakide da Kongo, eta harreman handi horiek bata bestearen arazoetan muturra sartzea ekarri dute aspalditik. Hala, Kabilaren kontra jazartutako errebeldeen laguntzera azkar azaldu ziren Ruanda eta Ugandako militarrak. Eta ordainetan, Kinshasako gobernuaren laguntzera hurbildu ziren Zimbawe eta Angolako militarrak. Tartean, etnia arazoez aparte interes ekonomiko nabarmenak zituzten guztiek ere.

1999ko uztailean Zambiako hiriburuan (Lusaka) bake ituna sinatu zuten esku hartzen zuten alde guztiek, baina paperetik haratago ez zen pasatu tratua. Kabila berak ez zuen errespetatu, arerioek ere ez, eta masakreek bata bestearen ondoren jarraitu zuten. Saltsa are nahasiago bihurtzeko, 2001eko urtarrilean Kabila hil zuen bere bizkarzain batek. Egun batzuetako zalantzen ondoren, Kinshasako militarrek haren seme Joseph Kabila ipini zuten lehendakari, eta honek berehala erakutsi nahi izan zuen aitaren arazoak estali nahi zituela. Lusakako akordioari bultzada eman, Mendebaldeko (eta batez ere Estatu Batuetako) agintari eta enpresei garantiak eskaini eta Hegoafrikako elkarrizketen ondoren liskarrak baretzea lortu zuen.

Ez erabat. Oraindik interes handiegiak daude jokoan, eta Kongok dituen aberastasunek edonori ematen diote-eta sua pizteko gogoa.

1960tik Zaire izenez ezagutu genuen herrialde hau, urte hura artean Belgikaren kolonia izana zen, eta geroztik -1997an akabatu zuten arte- Mobutu jenerala eduki zuen buru, Estatu Batuetako CIAren eta Frantziako lehendakarien laguntzarekin beti, Afrikako buruzagi odoltsuenetakoa izan arren. Bere azken urteetan indar hartu zuten aspaldiko gerrilla zaharrek, eta Mobutu agintetik kendu eta hil ondoren hasi zen 3,3 milioi herritar heriotzera eraman duen gatazkaren sasoirik gogorrena.

51 milioi biztanle dituen herrialde hau da Afrikako handiena (Nigeria, Egipto eta Hegoafrikarekin batera) eta aberastasunez gainezka ditu bere lurrak, munduko estatuen zerrendan bukaera aldeko txiroenen artean azaltzen den arren. Indar hidroelektrikoan duen ahalmen izugarriaz gain, zura eta mineral ugaritan oso da aberatsa. Diamante meatze oso famatuak ditu, eta hori gutxi balitz, azken urteotan telefonian hain modan jarri den "koltan" minerala, kasik hemen baizik aurki ezin daitekeena.

Horiei guztiei etekina ateratzeak piztu du ondoko herrialdeetako agintari eta militarren gosea, baina arazo etnikoek ere zeresanik izan dute. Kabila aitak Mobuturen kontrako gerran besteren artean Paul Kagame Ruandako lehendakariaren eta Yoweri Museveniren Ugandakoaren laguntza izan zuen. Kagameri "Ruandako khmer beltza" izena ezarri izan diote, han hutuen kontra burutu zituen masakreengatik irabazita. Laguntzarekin batera pasa zizkioten hainbat arazo ere nonbait Kabilari, eta agintea hartu eta biharamunean Uganda eta Ruandako tropekin gerran ari zen. Eta hauek seguruenik hankaz gora botako zuten Kabila zaharra 1998an, baldin eta Zimbaweko Mugabek eta Angolako Dos Santosek lagundu ez baliote.

Bertako eta kanpoko tropen saltsa-maltsa ulertzeko, Kongon 2001ean zeuden soldadu kopuruei begiratu besterik ez dago: Kabila aitak 50.000 soldadu zeuzkan, eta bere alde ari ziren Angolako 5.000 soldadu, Namibiako 2.000 eta Zimbaweko 12.000 gehiago. Horien guztien aurrez aurre, talde hauek zeuden: gerrillari errebeldeetan 25.000, Ruandako 17-25.000 eta Ugandako beste 10.000. Zer egiten zuten kanpoko soldadu horiek guztiek? Batetik, nork bere Kongoko aliatuari lagundu. Bestetik, Kongon zeuden beren etsaiei eraso: Kongoko basoetan babestuta bizi dira Ugandako gobernuaren kontra ari diren bost taldetako gerrillariak, Ruandako agintearen kontra ari diren gerrillari hutuak, eta Angolako gobernuarekin gerran ari zen Unitak ere hemen zeukan atzegoardia.

Eta bide batez, gerra egitearen aitzakiatan, kanpoko talde armatu bakoitzak hartu zuen hainbat meategiren kontrola, Kongoko diamante, zur eta mineralak inolako kontrolik gabe kanporatuz, bertako biztanleak sarritan esklabu bezala erabiliz... eta munduko merkatu beltza elikatuz.

Interes, diru beltz eta etnia arteko gorrotoz hornitutako eltzekari odoltsu horrek eraman ditu mundutik Kongoko 3,3 milioi biztanle. Baina horien falta ez dugu askorik nabaritu. Beltzak zirelako, akaso.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


ASTEKARIA
2003ko maiatzaren 18a
Azoka
Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude