EZPALAK


2021eko uztailaren 20an

Musikene, Jazz Mintegiko zuzendari

Musikene Euskal Herriko Musikako Goi Mailako Zentroak eta Zarauzko Udalak hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, Musikene arduratuko da Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegiaren IV. edizioko zuzendaritza pedagogikoaz. Iñaki Salvador, Musikeneko Jazz departamenduko burua, izango da uztailaren 28tik abuztuaren 2ra egingo den Mintegiaren zuzendari pedagogikoa. Eta Musikenek aukeratuko ditu ikastaroak emango dituzten irakasleak eta egutegia atonduko du. Orain artean Kataluniatik etorritako irakasleek antolatzen zituzten Mintegiaren eduki pedagogikoak.


Nafar Pirinioetako argazki ondarea

Txuri beltzean elkarteak Nafar Pirinioetako argazki ondarea zabaltzeko liburu bilduma bat martxan jarri du. Lehen bi aleak kalean dira dagoeneko. Lehenengoan, Erronkari bailarako argazki zaharrak bildu dira; bigarrenean, Zaraitzukoak. Guztira, bi liburuetan 584 argazki bildu dira, eta horietan izen eta abizenez 4.110 pertsona identifikatzea lortu dute egileek. Argazki gehienak 1960. urtea baino lehenagokoak dira. Etxez etxe bildu dituzte argazkiak, ondoren ordenean jarri eta dokumentatzioa biltzeko. Fernando Hualde Gallegok idatzi ditu liburu hauen testuak eta argazki bilketan ere parte hartu du. Liburuak salgai dira dagoeneko, 20 euroko salneurrian.


Marrazkigileen bilduma

Euskal Herriari buruz zenbait marrazkigilek eginiko lanak biltzen ditu Bilboko Udaleko kultura sailak plazaratu berri duen «Euskadi, viñeta a viñeta» izeneko liburuak. Lanak orain bi urte Bidebarrieta liburutegian egin zen erakusketan paratu ziren ilustrazioak biltzen ditu. Guztira, 18 marrazkigileen lanak jaso dira bertan. Besteak beste, Mattin, Forges, Olmo, Máximo, Zulet, Egillor, Gallego y Rey edota Idigoras y Pachirenak ikus daitezke.


Zirkua Miarritzeko eszenatokietan

Maiatzaren 28tik 31ra malabaristak, trapezistak, akrobatak... eta zirkuko beste partaideak izango dira Miarritzen egingo den ‘On s’appelle, on s’fait un cirque! ekitaldiko protagonistak. Izan ere, egun horietan zehar Gare du Midin, Udal Kasinoan eta Koliseoan sei konpainiek euren ikuskizunak eskainiko dituzte: Cirque Baroque, Cirque Eloize, SeN»S CacHé, Chant de Balles, Mauvais Espirits eta 111 taldeek, hain zuzen. Eta horrez gain, Filiflot taldea ibiliko da hiriko kaleetan.


Makrokontzertua

Ez dira gutxi Euskal Herrian astero egiten diren kontzertuak. Baina uztailaren 4an eta 5ean Bilbon egingo dena Makrojaialdia izango da. Urtean zehar Europan zehar egiten diren horien estilora: kontzertuak eskaintzeko bi eszenatoki, bi barra eta azokatxoarekin. Baina akanpatzeko aukerarik gabe; izan ere, Bilbon egingo da, Zorrozaurre-Deustuko parkean. Dagoeneko 29 talderen emankizunak lotuta daude. Danzing, Arthur Lee and Love, Zen Guerrilla edo Sick Of It All bezalako atzerritarrak. Eta bertakoen artean, Señor No edo Nuevo Catecismo Catolico bezalakoak daude. Helburua urtero egitea da eta bertan ohiko ekoizpen eta banaketa sareetatik kanpo dauden taldeak biltzea.


Isiltasuna autoreen elkartean.

Iaz hainbat komunikabidek eginiko salaketen ondorioz, Soziedad Alkoholika Gasteizko taldearen hainbat kontzertu bertan behera geratu ziren. Oraingoan, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak bidalitako gutun baten ondorioz, lau kontzertu bertan behera utzi behar izan ditu. Su Ta Gar taldeari berdina gertatu zaio Euskal Herritik kanpo antolatuak zituen beste bi emanaldiekin. SAk dioenez, diru galera handia izan da. Eta eurei buruz informatu duten komunikabideek informazioa egiaztatzeko ez dietela deitu diote. Horrez gain, Espainiako Autoreen Elkarteak ez duela gai honen inguruan inolako adierazpenik egin esan dute taldekoek. SA-k hamalau urte daramatza SGAEko kide gisa, dirua ordaintzen.


Zirkua Miarritzeko eszenatokietan

Ez da Maiatza Dantzan. Eta ez du izan nahi. Baina maiatzean zehar dantzari eskainitako egitarau zabala prestatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Biarritzeko Baletarekin elkarlanean. Hainbat emanaldiz gain, maiatzaren 15etik 25era hitzaldiak eta tailerrak egingo dira. Hilaren 19an Biarritzeko Baletak «Creation» koreografiaren entsegua egingo du jendaurrean. Eta 25ean, 16 urtetik 20ra bitarteko 8 ikasle aukeratzeko entzunaldi bat egingo da. Hauek uztailaren 21etik aurrera Malandainen «Rikalda» koreografia landuko dute.


Azkenak
Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude