ZAKURRARI HEZURRA ETA EMAKUMEARI GEZURRA

Barañaingo Udala ez da hizkuntza sexistaren erabileraz kezkatu den erakunde bakarra. 1999an Iruñeko Udalak hizkuntza ez-sexista erabiltzeko gida osatu zuen. Gaztelerazko gida zen soilik, baina Emakundek «Hizkuntza, hitzak baino zeozer gehiago» dokumentua argitaratua zuen ordurako. Bi lan hauetan oinarrituta argitaratu da berriki Barañainen «Aipa ditzagun emakumeak! Hizkuntza ez-sexista erabiltzeko gida» elebiduna. Portugaleteko Udalak ere, esaterako, «Berdintasunaren aldeko eskuliburua» egina du eta Burlata, Lizarra eta Berriozarko Udalak, besteak beste, tankera horretako gidak lantzen ari dira.

Barañaingo Aukera Berdintasunerako I. Plana 1999ko amaieran onartu zen. Esparru ezberdinetan helburu eta ekintzak finkatu ziren orduan eta, Ana Diez de Ure Udaleko berdintasun eragilearen esanetan, «hizkuntzak berebiziko garrantzia du gai honetan».Udaleko Euskara Sailarekin batera, administrazioan erabiltzen den hizkuntzaren diagnostikoa burutu zuten eta emaitza ez zen batere baikorra izan. Udaleko agirietan, web orrian... gizonezkoen aipamena egiten zen nagusiki. Joera hau bereziki nabaria zen gaztelerazko testuetan, ez ordea, euskarazkoetan.


GENERORIK GABE ERE SEXISTA

"Hizkuntza latinoetan gramatika emakumeon kontra dago", dio Diez de Urek, «euskarak generorik ez izatea, aldiz, lagungarria da». Gainera, euskaraz «gurasoak», «aita-amak», «aiton-amonak» eta horrelakoak erabili ohi dira, eta horiei eustea garrantzitsua dela dio. Gero eta maizago entzuten baita «gurasoak» esan, ordez, «aitak» botatzea; «erdarakada izateaz gain, sexista ere bada hori».

Baina Barañaingo gida bezala, gainerako tokietan egin diren azterketak ere, bat datoz zera esatean: hizkuntza bat berez ez da sexista, hizkuntza horren erabilera da sexista. «Topikoak eta rolak ekiditea da garrantzitsua, androzentrismoa saihestea», Barañaingo berdintasun eragilearen hitzetan. «Hori apurtzea zuzenketa gramatikal batzuk egitea baino garrantzitsuagoa da, eta zailagoa. Alkate andrea bilerara agertzen denean zein dotore agertu den aipatzea eta alkate jaunak bileran bota duen proposamena zein interesgarria den esatea da arazoa».

Beraz, generorik gabe ere, euskaraz esamolde sexistak ere badira. Hona hemen hizkuntzaren erabilera ez-sexista izan dadin saihestu beharreko adibide batzuk: «Olagarroa eta emakumea ‘astindu’ egin behar dira bigunagoak izan daitezen», «beti berriketan, emakumeak bezala», «txakurrari hezurra eta emazteari gezurra», «hura zen marimutila hura!», «Hango mina eta hemengo mina esaten aritzen da beti emakumea»... Beste adibide bat ‘gizonketa’ (gizon multzo handia) eta ‘andraketa’ (larrua jotzea) hitzena da.

Diez de Urek garbi du hizkuntz ohiturak aldatu behar direla eta «hau betidanik esaten da» eta horrelako aitzakiek ez dutela balio. «Norbaiti ‘alua’ esatea irain bat da, eta erabat sexista. Aldatu egin behar da hizkuntzak aldatuz doazelako». Aldaketa horretarako «Aipa ditzagun emakumeak!» gidak hainbat aholku ematen ditu:

- Gizon, «gizaseme», «gizonezko» hitzak gizonezkoentzat soilik erabili. Guztietaz aritzean «gizaki» eta «giza» osagaien eratorriak erabili.
- Hitz konposatuetan euskarak berez duen joerari jarraitu, «senar-emazteak», «aiton-amonak», «neska-mutilak» eta abar erabiliz.
- Gizon ala emakume batez ari garen ez badakigu, «jaun-andre» bokatiboa erabili.
- -sa» atzizkia zubereraz dago bizirik, baina batuan «alkate andrea» edo «emakumezko aktore onenari saria» motatako esaldiak gomendatzen dira.
- Hitanoa hartzailea gizonezkoa ala emakumezkoa denean soilik erabili. Bi sexuetako pertsonen aurrean erabiltzea gaitzesten da, inor ez baztertzearren.
- Erdarazko testuak euskaratzerakoan kontuz hizkera sexista saihesteko erabiltzen diren perifrasiekin, erdarakadak baitira. «El programa es para la población fumadora», «programa erretzaileentzat egingo da» esango da euskaraz eta ez «programa populazio erretzailearentzat egingo da».
- Sexu batekoa ala bestekoa izan, tratamendu berbera eman.

Barañainen 300 gida banatu dituzte eta hauteskundeak pasata, berrargitalpen bat banatzeko asmoa dute. Administrazioko hizkuntzaren diagnosia eginda, orain hezkuntza mundura jo nahi dute. «Rolak oraindik oso banatuak daude, estereotipoak errepikatu egiten dira eta hori aldatzea oso zaila da. Hezkuntza oinarria da eta hor egin behar dugu lan».

Orain arte egindakoaren emaitzetan baikor ageri da Ana Diez de Ure. Sentsibilizazio pixkat handiagoa nabari dela dio eta bertako alkatearen hitzaldi baten adibidea ipini du. Politikariengan emaitzak neurtzeko, hala ere, hauteskundeak pasa arte itxarotea hobe izango da. Hizkuntza ez-sexista erabiltzea politikoki zuzena baita


ASTEKARIA
2003ko maiatzaren 11
Azoka
Azkenak
2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak betetzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


2024-10-15 | Mikel Aramendi
Urriak 10: komeria bihur ote daiteke mundu mailako drama?

Zeurea ez dela –eta ez duela izan behar– deritzozun herrialde bateko gertakari historikoa izan al daiteke nonbaiteko festa nazionalaren sorburua? Bai, horixe. Gertatu ere gertatzen da Taiwanen: “Hamar Bikoitzean”, alegia, urriaren 10ean ospatzen da... [+]


2024-10-15 | ARGIA
“Tratu iraingarria” salatu dute Laudioko San Roke adinekoen egoitzan

"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".


2024-10-15 | iametza
Euskarazko ahots teknologia zertan da? Norantz goaz?

Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]


2024-10-15 | Leire Ibar
Fiskaltzak EHUko zuzenbideko irakaslearen “mezu faxistak” ikertzeko eskatu dio Ertzaintzari

Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.


Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


2024-10-15 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


Urruña eta Segurako udalek ofizialdu egin dituzte herritarrek sortutako zubiak

Herritarrengandik sortu eta hiru hamarkadaz eraikitako harremanaren ondotik, Hego Lapurdi eta Goierriko bi herri hauen arteko senidetze edo birazkatze ofiziala egin dute igandean Urruñako plazan. 30 urteko mugarri, egun «historikotzat» jo dute Filipe Aramendi... [+]


2024-10-15 | Sustatu
Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


Elikagaiak jasotzeko “diru-txartelak”, familia zaurgarrienentzat Nafarroan

Europako Funts Sozialen ataletik Elikagaien Bankuetara bideratzen zuten urtero dirua eurek bidera zezaten janaria behar gehien duten herritarren artean. Aldaketa iritsi da kudeaketara orain: adin txikikoak dituzten familiei diru-txartelak emanen dizkiete produktuak erosteko. 130... [+]


Eguneraketa berriak daude