IBILALDIA 2003. DZANGA LEKEITIORA!

  • Bizkaiko ikastolen jaia Lekeition egingo da aurten, bertoko Resurrección Maria Azkue eta Ondarroako Zubi Zahar ikastolek antolatuta. Hezkuntza eredu propioaren proiektutik ondorioztatzen den Ibilaldiak euskaltzaleok biltzea du helburu eta, bide batez, herriz herriko ikastolen azpiegitura sendotzea.

2021eko uztailaren 16an
Aurtengo ikastolen jaiak lekeitiarren kutsua du: dzanga egitera gonbidatu gaituzte R. M. Azkue ikastolakoek. Horrela baitio aurtengo ibilaldiaren leloak. Dzanga geurera "hitz joko musikala" da, azaldu dute antolatzaileek. Altuera jakin batetik uretara buruz behera salto egiteari dzanga esaten zaio Lekeitio eta Ondarroan. Lelo horren bitartez, herriko ateak zabaldu nahi izan dizkigute, maiatzaren 18an eurekin batera Bizkaiko ikastolen festan parte har dezagun.

Kostaldean ohikoa den balearen irudiak osatzen du 2003ko Ibilaldiaren logoa. Izan ere, Lekeitio nahiz Ondarroako armarrietan agertzen den ikurra da. Oraingoan, berriz, beste esanahi bat hartu du baleak. Logoaren diseinatzaileek euskara eta euskal kulturarekin parekatu nahi izan dute. Horren ildotik, "balea zaindu ezean, desagertzeko arriskuan dago, gure hizkuntza eta kultura legez", adierazi dute. Era berean, balea "animalia sendo eta handia da, taldean doana, gure ikastolen mugimenduaren antzera". Herri arrantzaleen ikurrak, beraz, ezin hobeto islatu du Ibilaldiaren muina.

Lekeitioko ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta lagunekin batera, ikasle ohiek ere parte hartu nahi izan dute Ibilaldiak eskatzen duen lan eskergan. Ikastolan ikasitako Peru Aranburu bertsolari gazteak idatzi du 2003ko Ibilaldiaren kanta. Ondoren, Txapelpunk talde lekeitiarrak musikatu eta kantaria bideoklipean azaldu da. Herriko portuan eta atalaian filmatu du Koldo Lenizek, Goenkale telebista saioko errealizadore eta ikastolako ikasle ohiak. Aipaturiko bideoklipean, Iñigitok bale bat ikusi eta portura abiatzen da, hura harrapatzeko asmoz. Damutu egiten da, baina, eta balea hil ordez, ikastolarantz jotzea nahiago du, han jaia dago-eta. Balea libre geratzen da, azken finean, haren omenez ospatzen baitugu ikastolaren jaia.

R.M. Azkue ikastolaren proiektuan parte hartu dutenen artean banatzeko aldizkari monografikoa prestatu dute han ikasitako bi kazetarik: Leire Akarregik eta Esther Murelagak. Herrian, beste herrietako udaletxeetan eta gainontzeko erakundeetan ere banatuko dute aldizkaria. Azpimarratzekoa da edizio lan osoa R.M. Azkue ikastolari lotutako pertsonek egin dutela. Adibidez, guraso asko eta ikasle izandakoen gurasoak ere aldizkariaren publizitateaz arduratu dira. Antolatzaileek azaldu bezala, "ikastolaren komunitatea inplikatu da Ibilaldiaren proiektuan": kanta, bideoklipa, aldizkaria eta jaiak berak eskatzen duen antolamendua.

Maiatzaren 6tik 18ra bitartean Euskal Herriko ehun bat artistaren lanak ikusi ahal izango dira Ibilarte izeneko arte erakusketan. Igandeko jaiaz gain, Ibilaldiak urte osoko kultura mugimendua ere bultzatzen baitu


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude