GORANE AGIRRE: "HERRIZ HERRI ‘ZORTZI UME ETA ANDEREÑO BAT’ PROPOSAMENA ZABALDU ZUTEN"


2021eko uztailaren 23an
Noiz sortu zen Bizkaiko lehenengo ikastola?
Bilboko San Nikolas Elizako lokal batzuetan zabaldu zen 1957an Euskal Herriko lehenengo ikastola, Xabier Peñaren ekimenez.

Nola garatu zen ikastolaren proiektua?
Xabier Peñak helduak euskaraz alfabetatzeko klaseak ematen zituen Bilbon. Bere ikasle izandako Mª Angeles Garairi proposatu zion andereño moduan jarduteko eta gurasoek bultzatuta ikastola sortu zen. Lehendik ere ezagunak ziren Elbira Zipitriak Donostian eramaten zituen etxe eskolak. Horietan ez bezala, lehenengo ikastola hartara joaten ziren umeei ez zitzaien eskatzen familia abertzale eta euskalduna izatea.

Aurrera egin ahal izan zuen ikastolak?
Hiru eta bost urte bitarteko hamalau bat ume hasi ziren. Ikasturteak aurrera egin ahala, eskaria hazi eta bigarren andereño bat kontratatu behar izan zuten, beste hamalau umeri eskolak emateko. Autobus arrosa batek eramaten zituen umeak ikastolara. Hala ere, hurrengo urtean, Gotzaitegiak debekatu zuen lokal haietan jarraitzea. Orduan, Iralabarrira jo zuen ikastolak. Baina, oraingoan, hezkuntza ikuskatzaile batek jarritako salaketaren ildotik, Gobernadore Zibilak itxi zuen ikastola berria. Gainera, zuzendari lanetan aritu zen aita eta lau andereñoak espetxeratu zituzten.

Kontu serioa izan zen, beraz...
Bai, izan ere, aitek amore eman zuten. Amak, aldiz, etxeetan klaseak ematen hasi ziren, zortzi umeko taldeetan. Etxez etxeko ikastolen hasiera izan zen hori.

Beste herrietara hedatu zen ikastola berri horien modalitatea?
Bitxia bada ere, erloju denda batean zegoela, ume batzuei euskaraz egiten entzun zien Gotzon Garamendik. Zeharo harrituta geratu zen eta dendariak azaldu zion umeek euskaraz egiten zituztela ikasketak. Etxez etxeko ikastolen sustatzaileekin harremanetan jarri zen Garamendi. Horiek zin egin zioten, zortzi umeko talde bat Algortan sortuz gero, eurek andereño bat bidaliko ziotela. Horrela sortu zen Algortako San Nikolas ikastola 1963an, Gotzon Garamendiren etxean. Hurrengo urtean, Santutxuko Karmelo ikastola sortu zen, Joseba Arrietak bultzatuta.

Hiru ikastola egonda, elkarte batean biltzea erabaki zuten?
Hiru ikastoletako sustatzaileak Edili argitaletxean biltzen hasi ziren, arduradun zen Jesus Atxaren onespenarekin. "Zortzi ume eta andereño bat" proposamena zabaldu zuten herriz herri. Ikastolak ugaldu ahala, arazo komunak zituztela konturatu ziren: legez kanpo aritzen ziren, andereñoak behar zituzten, ez zuten testu libururik eta, azken finean, eskolaz kanpoko ekitaldien garrantziaz jabetzen hasiak ziren. Horregatik, Euban elkartu ostean, talde eraginkor bat sortu zuten.

Beste probintzietako ikastolekin harremanik bazuten?
Bai, Urretxun (Gipuzkoa) ere biltzen ziren, hango ikastoletako arduradunekin. Baina urrun zegoen eta, Gobernuak salbuespen egoera aldarrikatzen zuenean, zail zuten hara heltzeko. Beraz, 1968tik 1972ra bitartean, Euban bildu ohi ziren berrogei bat lagun. Baina 1972. urte aldera, Eubako frantziskotarrek debekatu zien euren egoitzan biltzea.

Zergatik erabaki zuten hori, hainbeste urtetan han bildu ondoren?
Orduko egoera politiko-sozialaren eraginez hartu zuten erabaki hori. Ikastolak oso berritzaileak izan ziren, irakasleak andrazkoak ziren, esaterako. Gero, umeak hazi ahala, klase mistoak ez zituzten begi onez ikusten frantziskotarrek. Gainera, ikastolan erlijioa irakatsi behar zen ala ez eztabaidatzen hasi ziren. Gauzak horrela, Euskaltzaindiak Bilboko Erriberan zuen egoitzara jo zuten guraso eta andereñoek. Dena den, 1975era arte eten bat egon zen. Urte horretan, zerbitzuen kooperatiba gisara funtzionatzen zuen Bizkaiko ikastolen mugimenduak. 1977an, azkenik, Federazioa sortu zen: Bizkaiko Ikastolen Elkartea (BIE).

Zein eginkizun zuen BIEk hasierako urte horietan?
Hasteko, testu libururik ere ez zegoen. Karmelo ikastolako gurasoek eratutako Erkida elkartearen ildotik, BIEk ere liburuak finantzatzeari ekin zion. Bi guraso lizentziadunak dira Saioka liburuen aitzindariak: Joserra Etxebarria eta Iñaki Zarraoa, hain zuzen. Gainera, gurasoek argi izan zuten hasiera-hasieratik klaseak euskara batuan eman behar zirela. Bestalde, andereñoak bilatu eta trebatzeaz arduratzen zen BIE, baita gurasoen formakuntzaz ere, ikastolen pedagogia erabat berritzailea baitzen. Eskolaz kanpoko ekitaldiak ere antolatzen zituen elkarteak: mendi irteerak, ikastolen arteko futbol txapelketak eta udalekuak, jakina. Azken horietan, euskalki ezberdinetan mintzatzen ziren umeek elkar ezagutzea bilatzen zen. Udako oporrak oso luzeak zirela kontuan izanda, euskaraz egiten jarraitzeko ere balio zuten udalekuek, ume asko erdaldun giroan bizi zelako.

Ikastolen legalizazioa banakakoa ala kolektiboa izan zen?
BIEren eginkizunen arten bazegoen ikastolak legalizatzeko pausoen inguruko informazioa ematea. Franco hil aurretik, ikastola bakarra zegoen legalizatuta: San Nikolas, geroko Lauro ikastola izan zena. 1968an legalizatu zuten, Euskaltzaindiak bultzatuta. Era berean, eraikuntzarako kredituen eskaera koordinatzen zuen elkarteak, orduan Madrilen egin behar zen eta.

Ikastolek partaidetza sozialeko bidea hartu zuten hasieratik. Zein ondorio ekarri zuen 1993ko EAEko Eskola Publikoaren Legeak?
Lege horrek bi aukera baino ez zizkieten ematen ikastolei: sare pribatuan edo sare publikoan integratzea. BIEk erabaki zuen prozesu hori ikastolen esku uztea. Sare publikora jo zuten ikastola batzuek bazkidetzari utzi zioten. Publiko bihurtu ziren beste batzuek, ostera, pribatizatutako ikastolen arazo berdinak zituztelako, ez zuten BIE laga. Orduan, Partaide sortu zen, ikastola pribatuen finantzaketa arazoez arduratzeko. Dena den, egoera ezberdinak azaltzen zituzten ikastola publiko eta pribatuek. 2000. urtetik aurrera, ikastola pribatuak bakarrik dira BIEko bazkide


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude