EUSKAL ROCKAREN GURASOEN ITZULERA


2021eko uztailaren 20an

Mixel Ducauren esanetan, Niko Etxart xiberotarrak egin zuen Euskal Herriko lehen rock kanta, "Eskual rock and rolling". Talde gisa, ordea, Errobi izan zen estilo honetan lehen urratsak eman zituena. Duela hogeita hamar urte, 1973an, sortu zen musika talde lapurtarra. Mixel Ducau eta Anje Duhalde izan ziren lehen pausoak eman zituztenak. Lizeotik ezagutzen baziren ere, urteak pasa ziren Ducau eta Duhalde elkarrekin musika egiten hasi orduko. "Denboraldi bat Pauen igaro ostean Euskal Herriko taldeak begiratzen hasi nintzen. Pauen modako nazioarteko musika jotzen nuen eta horretaz aski nuenez, nire euskal sustraiak berpizteko beharra nuen. Horrela, 'El Fuego' izeneko taldea aurkitu nuen, Anjek bateria jotzen zuen taldea", gogoratzen du Mixel Ducauk. Bitxia iruditu arren, tankera horretako izenak ohikoak ziren Iparraldeko garai hartako taldeetan. Duhalde Pauen Ducaurekin elkartu eta bakarlari gisa, Anje Duhalderen izenpean, argitaraturiko lehen grabaketa egin zuten. Sei abestiz osaturiko diskoa. Lehen biltze hartan Mixel Ducauk bigarren ahotsak eta gitarra grabatu zituen. Disko hura izan zen Errobiren hazia erein zuena. Hastapenak bi gitarra akustiko eta ahotsez jantzi ziren. Hitzak, berriz, asko eta asko, Daniel Landartenak ziren, "Aitarik ez dut" eta "Nora goaz?" kantetan, kasurako. Duhalde eta Ducaurekin batera beste bi partaidek osatu zuten Errobi, Beñat Amorenak baterian eta Michel Haltyk baxuan. Azken honek, ordea, urtebete eskas egin zuen tadearekin. Eta bere ordez Jean Paul Gilles paristarra sartu zen taldean. "Parisen zelarik, egunkari batean Baionako talde batek baxu jolea behar zuela irakurri zuen Jean Paulek. Eta taldea ezagutu gabe Baionarat etorri zen. Behin Anje eta biok jotzen ikusi eta gure taldean sartzea proposatu genion. Horrela sartu zen Errobin Jean Paul Gilles. Istorio polita da", dio Mixel Ducauk. Anje Duhaldek izan zuen taldearen izenaren ideia. Errobi Iparralde guztia zeharkatu ostean Baionan amaitzen den ibaia da.


Iparraldeko Rocka Hegoaldeko Transizioan.

Hasiera-hasieratik talde lapurtarrak harreman estua izan zuen Hegoaldeko publikoarekin. Eta makina bat kontzertu eskaini zuten mugaz bestalde. Ducau eta gainerako kideentzat izugarrizko aurkikuntza izan zen Hegoaldeko jendearen "kemena, grina eta abertzaletasuna". Musikari lapurtarrarentzat Hegoaldean bestelako dimentsio bat zegoen. Kiroldegi batean jotzen zutenean, adibidez, leporaino betetzen zen; Iparraldean, berriz, gauzak bestelakoak ziren. Mixel Ducaurentzat Hegoaldea ezagutu zuen arte euskal giroa txikitan ezagututakoa zen: "Iparraldeko giroa sinplea zen, herriko festak, frontoia, eliza... baina bat-batean hiriko euskal gizartea ezagutu genuen, Donostia, Bilbo...". Garai oso berezia izan zen taldearentzat: "Euskal Herrian itxaropena handia zegoen, baina baita gudu asko ere. Gure lehen kantaldietako batean bertako polizia hurbiletik ezagutu genuen, emanaldi batzuk debekatu egiten ziren eta zentsura ere handia zen", diosku Ducauk. "Leherketa" bat bezala definitzen du Mixel Ducauk garai hartan gertaturikoa: "Guztia egiteko zegoen, eta agian, horregatik hartu zuen Errobik leku berezi hori, baita sentimentalki ere. Izan ere, lehenetarikoak ginen bertan musika hori egiten eta jendearentzat sinbolikoki oso gogorra zen", azaltzen du Ducauk.

Ordura arte kanta abertzaleak herri musikak jorratu zituen Euskal Herrian. Errobik, ordea, rock doinuz jantzi zituen hitz aldarrikatzaileak. "Zer ari zarete egiten? Hori ez da gure musika! Esaten ziguten batzuek. Nik erantzuten nien: 'gitarra elektrikoa edo rapa txistua bezain beharrezkoak dira!'. Eta orain ere berdin pentsatzen dut!", azpimarratzen du Errobiko gitarra joleak. Musika euskaraz egin aurretik ere Errobiko partaideek oso ongi ezagutzen zituzten estilo garaikideak. Mixel Ducau, kasurako, hamasei urterekin hasi zen dantzaldietako taldeetan jotzen. Talde horietan ez zen euskal musika tradizionala egiten. Modako musika, rocka, pasodobleak, tangoak, denetarik jo behar izaten zuten jendea dantzan jartzeko. Garai hartan ezberdintasun handiak ziren Iparraldeko eta Hegoaldeko gizartearen artean. Hegoaldean rocka ez zen zabaldua, ez zegoen diskorik. Iparraldean, aldiz, Kaliforniako musika maiz entzuten zen. Eta Crosby, Stills, Nash & Young, Deep Purple edota Led Zeppelin bezalako taldeak entzutea ohikoa zen. Hizkuntza musikal hura normala zen Mixel Ducau eta gainerako kideentzat: "Guretzat ez zen arazo bat musika hori euskal hizkuntzarekin uztartzea. Egokitzea besterik ez zen, hitzak nola ahoskatu, hitzak musikarekin nola lotu. Nik ulertzen dut garai hartako bertsolari edo kantari tradizional bati zaila egitea rocka eta euskara batera entzutea. Guretzat, ordea, zubia naturala zen eta gazte guztiek ongi onartu zuten". Errobiko gitarra jolearen ustez, aurreneko diskoarekin hutsune bat bete zuten. "Dena den, gaur egun entzunez ez da oso rock gogorra Koma bezalako talde batekin konparatuz, adibidez", azaltzen du Ducauk. "Errobi" izenpean argitaratu zuen talde lapurtarrak bere aitzineko lana.


"Ametsaren bidea".

Kritikari gehientsuenen arabera, ordea, Errobik 1979an argitaratu zuen bere diskorik onena: "Ametsaren bidea". "Benetako talde baten lana egin genuen. Beñat Amorenak moldaketa erritmikoak egiterakoan lan handia egin zuen, baita Jean Paulek baxuarekin. Guztiok lan ona egin genuen". Lan horretan anbizio musikal handia zutela uste du gitarra jole lapurtarrak. Eta gaur egun ere "harro" da disko haren emaitzarekin. "Errobi", "Gure lekukotasuna", "Bizi bizian" eta "Ametsaren bidea" diskoak besapean zituztela, 1980. urte inguruan desegin egin zen banda lapurtarra. Anje Duhalderen eta Mixel Ducauren artean desadostasunak eta ikuspuntu kontrajarriak izan ziren. "Grina eta pasione anitz genuen, talde militantea ere ginen, oso giro berezia zen. Eta egoera horretan desadostasun txiki batek proportzio handia hartzen ahal du. Bikote batean bezala", dio Mixel Ducauk.

Taldeko partaideak, ordea, ez ziren geldirik egon. Anje Duhaldek bakarlari gisa jarraitu zuen eta Ducau, Gilles eta Amorenak hirukote bat osatu zuten. Gitarra jole lapurtarraren ustez, musikalki sakontzeko beharra zuten. Horrela, jazz garaikidea jorratzen zuen Xango hirukotea osatu zuten. Tamalez ez zuten diskorik grabatu. Mixel Ducauk dioen bezala mundu "zaila" zen hura eta ezin ziren harekin bizi.

Hori dela eta, Ducau, adibidez, Madrilera joan zen Orquesta Mondragón taldearekin jotzera: "Garai hartan Jean Marie Ecay zen Orquesta Mondragóneko gitarra jolea, eta berak gitarra jole bat eta saxo jole bat behar zutela erran zidan. Nik biak jotzen nituenez harat joan, entsegu bat egin eta taldean hasi nintzen". Bi bira egin zituen Mixel Ducauk Orquesta Mondragón taldearekin. Gero jazz progresiboa egiten zuen Bordeleko talde batean ere aritu zen, Bernard Lubatekin, hain zuzen ere. Gizon hau poli instrumentista oso ezaguna da nazioarteko jazz munduan. Baina zenbait urte pasa ostean garai hartako beraien diskoetxearen, Xoxoaren, eskakizunez taldea berriro bildu zen. Mixel Ducauk jadanik oin bat Parisen zuen. Izan ere, produkzio munduan barneratzeko asmoa baitzuen. "Agur t'erdi" Parisen grabatu zuten 1985ean eta gero bira bat egin zuten. Mixel Ducauren ustez, ordea, jadanik ez zegoen lehen zegoen su garra

Bizimodua musikaren haritik
Gaur egun, Errobiko lau partaideek maila profesionalean musika munduan murgildurik jarraitzen dute. Anje Duhalde Arrangoitzen bizi da eta urte anitz daramatza bakarlari gisa. Bere azken lana Georges Brassens kantari frantsesaren abestiez osaturiko "Georges Brassensen kantari" da. Lan hau 2000n grabatu zuen zuzenean eta pasa den urtean kaleratu zuen Elkar diskoetxearen eskutik. Beñat Amorena Milafrangan bizi da eta Baionako iparraldean, Landexetan, dihardu bateria irakasle gisa. Horrez gain, Beñat Axiariren taldean ere bada. Jean Paul Gillesek Baionan jarraitzen du eta musika partiturak inprimatzeko enpresa bat dauka. Azkenik, Mixel Ducau ere Baionan bizi da eta bere emazte Caroline Phillips, Ritxi Salaberria eta Javi Arearekin batera Bidaia taldea osatu zuen duela zenbait urte. Folk garaikidea jorratzen du talde horretan eta duela gutxi disko berria kaleratu du Resistencia diskoetxe madrildarrarekin


Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude