BOTILA ERDI BETEA EDO PARTEZ HUSTUA?


2007ko otsailaren 21ean

Korrika 13 arrakastatsua amaitu eta laburrera kaleratu dira 2001 urtean burutu zen EAEren III. inkesta soziolinguistikoaren emaitzak. Ekainean, Nafarroa eta Iparraldeko datuak argitara ematea espero da, bada, besteak beste, Iparraldeko biztanleen ehuneko hogeita hamabost inguru egunero edo zenbaitetan euskaraz ari dela edota familia bidezko transmisioari dagokionez, orain arte sumatu den eten nabarmena apaldu dela bezalako baieztapenak eginez INSEE inkesta etxeak hizkuntza gutxituei buruz 1999ko erroldatik ateratako emaitzak egiaztatzen diren eta euskararen bilakaeran joera aldaketarik dagoela esaterik dagoen jakiteko ordura arte itxaron beharko dugu.

Bizkitartean, inkesta soziolinguistikoak, EAEri dagokionez, azken urteetan eremu desberdinetan sumatu diren joerak nola baita egin diren zenbait ikerketetatik ondorioztatutako emaitzak berretsi eta oso epe laburrean aldaketa sakonak bizitzen ari den euskal gizartearen une bateko argazkia eskaintzen digu, besteak beste, zahartzen ari den, familia egituran aldaketa esanguratsuak jasaten ari den, etorkinen etorrerak biztanleriaren galtzea apaltzea ekarri duen, lurralde antolamenduan aldaketa bortitzak eta biztanleriaren lekualdatzeak bizi dituen gizarte bizi baten une bateko irudia.

Eta datuen arabera euskara aurrera doa. Batzuen iritziz ez nahiko edo beharko litzatekeen abiaduran, beharbada, baina aurrera. Izan ere, berrogeita hamar urtez azpikoen artean euskararen ezagutzak ez ezik erabilerak ere gora egin baitu. Urte gehiago dituztenen artean, aldiz, ez du gora egin, batetik, multzo horri euskara ez dakitenak gehitu zaizkiolako eta, bestetik, gizartean indarrean diren balioak aldatu ahala familia egitura bera ere aldatuz doalako, horrenbeste non geroz eta jende gehiago bizi den egun bakar-bakarrik, egunero euskaraz jarduteko zuen aukera ia bakarra -bikotekidea- zendu eta gero.

EAEn gazteek euskararen ezagutza geroz eta zabalagoa dute, alabaina, jaiotze-tasaren bilakaeraren ondorioz, horien pisu demografikoa geroz eta apalagoa da, hargatik, erabileran izan dezaketen eragina murritzagoa da. 1991-2001 epealdian, esate baterako, gazteen ia herena -ehun eta hamabost mila- galdu da, hots, batzuek adinez aurrera egin eta ordezkorik ez datorrela, alegia. Haur gutxi ekartzen dugula, demontre! Eta horrek ez dio etorkizuneko pentsio eta halakoei eragingo soil-soilik, euskararen bilakaerari ere eragingo dio. Honi zera erantsi beharko genioke, ezen, 1982-83 ikasturtean, 523.622 ikasle ari baziren irakaskuntza ez unibertsitarioan ikasten, 2000-2001 ikasturtean, aldiz, multzo horrek ehuneko berrogei baino gehiagoko galera izan duela hamazortzi urtean. Datuak ikaragarriak dira horren biztanle urriko gizarte batean eta gogoeta eragin beharko luke biztanleria helduaren artean, izan ere, gazteei eman diegun tamainako erantzukizuna -gure hizkuntza iraunaraztea- ez baitator bat gu egunero -erdaraz- horren eroso moldatzen ari garen gizarte ereduarekin.

Euskararen ezagutza hedatzen ari da gure gizartean, baina, euskararen erabilera eta euskaldunen gehitzea ez dira ehuneko berean hazten ari. Eta, besteak beste, gazteen artean gertatu den beste fenomeno bat aitatu beharko genuke, izan ere, gazteen artean, etxeko girotik at euskara eskuratu dutenak jatorriz euskaldun direnak baino gehiago izatera iritsi dira. Alabaina, bai hizkuntza gaitasunari dagokionez nola baita hizkuntza baliatzeko aukerei zein jarrerei dagokienez ere desberdintasunak antzematen dira. Honek maila batean azaltzen du, esaterako, Sei Elkarteak iaz, uda aurretik, kaleratutako kale-neurketaren emaitzen artean, haurrak izanda, ondoren gazteen multzora igaro direnen erabilera ehunekoan lurralde guzti-guztietan neurtutako jaitsiera nabarmena. Izan ere, ikasleak urteetan txikiak direnean eskolaren ordainsari propioek badute bere eragina ikasleen jardunean. Adinean aurrera egin ahala, ordea, geroz eta zabalagoa den gizartearen ordainsariei begira jartzen dira gazteak eta ahalegin batzuk gorabehera, "gizarteak agintzen duen" hizkuntzara makurtzen dira. Uniformizazioak eta mundializazioak hizkuntza "nagusiak" -ingelesa, batik bat, baina ez hizkuntza hori soil-soilik- ikastera bultzatzen dutenean euskara hiztunentzat behar-beharrezkoa, komunikaziorako tresna eragingarri eta erakargarria den hizkuntza bilakatzea lortzen ez badugu orain arte egin dugun ahalegina bide bazterrean geratuko zaigu, egon ziur.

Eta zein dira gure gazteen hizkuntza eta kultur erreferentziak? Ez dago kultur edukirik gabeko hizkuntzarik, beraz, ez eta euskararik. Alabaina, besteak beste eta eskua bihotzean daukagula, hezkuntzan dauzkagun eskuduntzak artez baliatu ote ditugu, euskara ideia, nahi eta esperientziak pertsonen artean trukatzeko baino harago euskararen mundura etorri berriei eskuratzeko? Ezen, nola gusta dakiguke intxaurra, nola goza -maitatu- dezakegu hura jaten, baldin eta mahai gainean daukaguna oskola baino ez bada? Horra hor, herri hau eraiki nahi dugunok, goldatu aurretik, lur gainean diren harri koxkorrak jasoz eta alboratuz, eginkizun daukaguna, gure kultura eta mundua ikusteko modua euskararen bidaide bene-benetan bilakatzea.

Batetik biztanleria zahartzen, bestetik, giza eskubideak urratzen diren herrialdeetatik ihesi edota askoren txirotasunean zimendatutako gutxi batzuen aberastasunen lilurak erakarrita Euskal Herrian etorkinen emanaldi berria gertatzen ari da. Testuinguru horretan, zein izango da etorkinen emaldi berrien hizkuntza eta kultur erreferentzia? Bada, gizartean nagusi dena. Beraz, horrek ez du euskararen eta euskal kulturaren alde jokatzen, bada, erronka zaila izango da euskararen behar larririk izango ez duten pertsona helduei euskaraz ikasteko gogoa suspertzea (inguruko helduak horretan ere eredu ez badira are gutxiago). Alabaina, eskola garaian dauden etorkinekin aukerak ez dira errazak baina bai pertsona helduek dituztenak baino ugariagoak. Beraz, horiekin ondo asmatu beharko da integrazio eta kulturen arteko bideak erabiltzen, beren hizkuntza eta kultura galdu gabe, euskara eta euskal kultura beregana ditzaten. Baina, hori gertatzeko giza eta diru baliabide are gehiago eskuratu behar zaizkie hezkuntza erakundeei, ele ederretan, nahi eta ezinean aritzea da, bestela.

Euskara ez doa atzeraka, hargatik, erdi hustuta zegoen botila, neke handiz bada ere, betetzen ari garela uste osoa dut. Hala ere, makalaldiak edozein unetan etor litezke, beraz, ez dago baikorkerietan denbora galtzerik, etorkizunaz azken hitzik esaterik. Orain arteko bideak euskara iraunaraztea eta zabaltzea ekarri du, hobeto egin ahal zen, beharbada, baina, hori jada iragana da. Orain, ate berriak irekitzea falta dugu, besteak beste; gaizki egindakoak bideratzea; euskararen inguruan adostasun berriak erdiestea eta muturka ibili ordez, erdal eta euskal esfera soziokulturalek elkarren eskutik joaten saiatzea; euskarazko jarduna irabazpide bilakatzea; euskarari erabilera eremuak zabaltzea eta lehengoak indartzea, euskarazko arnasguneak, demografi aldetik euskara "bere habian" sentitzen den bilguneak eraikitzea; hizkuntzaren gune sinbolikoa berreskuratzen ahalegintzea. Urratsak egin ditugu, baina, euskararen aldeko lasterketak ez du etenik


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude