ABERTZALERIK EZ ABERRI EGUNEAN


2021eko uztailaren 19an
Aberri Eguna, agian, bai; ez, aldiz, inondik ere, Abertzaleen Eguna. Hain zuzen, Aberri Eguna dugu abertzalerik gutxien elkarretaratzen duen ospakizuna; horrela dirudi, behintzat, ospakizun anitz horietan denek elkarri egiten dizkioten deskalifikazioei erreparatuz gero. Nork berean biltzen ditu abertzale guztiak, «benetakoak»; bertzeek, berriz, planta bertzerik ez dute egiten, faltsukerietan dabiltza. Azken beltzean, den-denak, «benetako» abertzale gisa elkarretaratzen diren guztiak, aberriaren etsai ditugu.

Ez dakit Jon Sarasuaren proposamena, amaren suaren zentraltasunarena alegia, zuzena den ala ez. Ez dakit bertze batzuek Sarasuari egin dizkioten kritikak, etxegintzaz eta lurraldetasunaz ahazteagatik, edo «makroeuskalgintza» eta «mikroeuskalgintza» elkarri ez uztartzeagatik, oso zuzenak diren. Baina dudarik ez daukat Sarasuak eskatzen duen kultura politiko berri bat premiazkoa dugula, bai euskalgintzari, bai etxegintzari dagokionez. Kultura politiko berri baten premia, adibidez, euskaltza-letasuna abertzaletasunetik bereizten jakiteko, Sarasuak berak aipatzen duen bezala; baina kultura politiko berri baten premia ere bai, adibidez, abertzaletasuna, hitzak berak aipatzen duen «zaletasun» hutsaren mailan kokatzen jakiteko, nahasi gabe maila estrategiko edo taktikoekin, alderdi bakoitzak planteatzen dituen helburu edo bide zehatzekin. Nahasmen hau dela medio bakarrik uler daiteke, errate bateko, Aberri Egunetako abertzaleen ezabapena: alderdi bakoitzak bere jarraitzaileei bakarrik aitortzen badie euskal aberriarekiko zaletasuna, denek elkar bihurtzen badute traidore, nola ez gaituzte bihurtuko denok gero aberriaren etsai?


EZ nauzue denen arteko batasun bukolikoarekin sinesten duten horietariko bat. Baina bai dela kezkagarria aurtengo egoera berezian horrelako Aberri Eguna ikusi izana. Euskal Herrian demokrazia salbuespen egoeran jarri diguten honetan, Euskal Herria bera -eta «euskaradun» herria- begi-puntuan jarri duten honetan, alderdi askatasunaren kontrako legeari eta euskarazko prentsaren kontrako neurriei aurre egiteko hiritarrek erakutsi duten borondatearekin, zer bihurtu digute alderdi abertzaleek aurtengo Aberri Eguna? Elkarren Eskomiku Eguna izaten jarraitzen du gure Bazko Egunak. Egia bada ere hauteskunde giroak ezinbertzean kutsatu behar zuela eguna, ez dirudi alderdi abertzaleak gai direnik, oro har, egoera bereziak eskatzen duen maila politikoari eusteko. Aurtengo Aberri Eguna ikusita, pentsa al dezakegu planteamendu sendorik dutela egoera bereziari indartsuago aurre egiteko, hauteskundeetako balizko emaitza berriekin?

ARTIKULU hau plazaratu orduko gehiago jakinen dugu AuBkoen estrategiaz eta posibilitateez. Alferrik da orain zerbait asmatzen saiatzea. Baina, edonola ere, ezer gutxi egin ahal izanen dute lurraldetasunaren alde, adibidez, beren kultura politikoa aldatzen ez badute, ez badira konturatzen estrategiak eta bideak ezin daitezkeela identifika ideologia eta «zaletasunaren» -abertzaletasunaren- arloetako kontuekin, saiatzen ez badira estrategia eta bideetan adostasun maila bat lantzen, gutxienez, bertze ideologia nazionalista eta bertze jarrera abertzaleekin. Ezer gutxi ahal izanen duten bezala Ibarretxek eta EAJk ere, ez badute beren kultura politikoa aldatzen, ez badute apustu irmo eta aktiboa egiten gaurko salbuespen egoeraren kontra, ez badira konturatzen ez dagoela etxegintzarik, ezta EAEko tresna autonomikoak beren eskuetan izanik ere, sektore abertzalerik aktiboenak eskubide politikoetatik kanpo gelditzen badira. Bertzalde, zubi-lan eskasa egin ahal izanen dute tartean dauden bertzeek, ez bada beraien gutxiengotik erein egitea, kultura politiko berria poliki-poliki egunen batean loratu ahal izateko. Oso desberdina da, jakina, Iparraldeko egoera, baina apustu eginen nuke Jean-Louis Davantekin batera, ikasteko gauza batzuk ditugula Hegoaldean euren kultura politikotik


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aberri Eguna
Alderdi bakoitzak bere Aberri Eguna ospatu du, EAEko hauteskundeen atariko

EAJk Bilbon egin du ekitaldia, EH Bilduk Iruñean eta EH Baik eta Bagirak Uztaritzen.


2023-04-12 | Euskal Irratiak
Mikel Iribarren
“Duela 60 urte, sekulako kuraia behar zen plazetan euskaldun gisa agertzeko”

Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.


2023-04-11 | Leire Artola Arin
Bagira prozesuak 2024ko Aberri Egunera arte abiatu du mugimendu abertzalearen estrategiaren gogoeta

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira... [+]


2023-03-28 | Euskal Irratiak
Itsasun ospatuko da Bagira ekimenaren Aberri Eguna

Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.


Aberri Egunean Gernikan biltzera deitu du Jardunek

Koordinadorak "Euskal Herriko langile orori" luzatu dio deia parte hartzera. "Euskal Herri Langilearen identitatea" aldarrikatzeko eguna dela adierazi du.


2022-02-21 | ARGIA
Aberri Egunean “keinu bat batera” egiteko deia

Euskal Herria Batera plataformak dei egin du Aberri Egunaren bueltan antolatutako Udaberriko ikurraldia ekimenarekin bat egiteko, nork bere erara, "herritarron esku baitago euskal komunitatearen ospakizuna antolatzea eta ikurrak lau hazietara banatzea". Aurten beteko... [+]


2021-07-23
"Aberri Eguna, noren eguna?"
Rosa Olivares-ekin elkarrizketan.
EMK-LKI, Rosa Olivares
"Aberri Eguna, noren eguna?"
–Zein da aurtengo Aberri Egunerako hartu du. zuen lema?
–Nahiz eta oraindik ez dugun esaldia zehaztu EMK eta LKIk batera Iruñera eramango dugun lema,... [+]




2021-07-23
Aberri Eguna Beti Borrokaren Zentzua Izan Da
Jokin Gorostidi eta Itziar Aizpurua
Aberri Eguna Beti Borrokaren Zentzua Izan Da
Jokin eto Itziar, gehienetan elkarrekin ageri den bikotea. Biok Herri Batasunako militanteak dira, eta bertako Mahai Nazionaleko partaideak. Beregana jo dugu Aberri Eguna gertu dugula eta,... [+]


2021-05-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak Mozal Legea aplikatu die hiru herritarri, farol batetik ikurrina zintzilikatzeagatik

Aberri Egunaren ataritan farola batetik ikurrina zintzilikatzen ari zirela identifikatu zituen hiru pertsona Gasteizko Udaltzaingoak. Mozal Legea aplikatu diete, eta 100 euroko isuna jarri bakoitzari.


2021-03-31 | Ahotsa.info
Debekatu egin ditu Espainiako Gobernuaren Ordezkariak Iruñean Aberri Egunean egin behar ziren zutabeak

Euskal Herria Baterak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernu Delegaritzak, COVID egoera aitzaki harturik eta honen inguruko segurtasun neurriak ezin bermatzea argudiatuta, debekatu egin ditu Aberri Egunean Iruñeko hainbat auzoetatik Gaztelu Plazaraino deitutako zutabeak.


Eguneraketa berriak daude