«ORREKIN IL NAI NUKE»

Oteizari lehen elkarrizketa 1969an egin zion ZERUKO ARGIAk. Arantzazuko apostoluak amaitu berri zituela, bertara hurbildu zitzaion Martin Ugalde. Eta pozik aurkitu zuen oriotarra. «Orain arte izan ditudan buru-auste ta nekeak kolpetik uxatu balira bezela sentitzen naiz. (...) Lengo egunean goiko irudia jartzen bukatu ta andamioak kendu baño lenago musu bat eman nion Kristo’ri bere arrizko buruan, eta egi-egia diozut, orduan, une orretantxe, nere ezpain oietan sentitu nuan arriaren otza ta ezetasuna ta alako kresal gusto ura oraindik aoan daukat, eta ez zait bizi naizen artean joango; orrekin il nai nuke».

Pozik ageri zen orduan Oteiza eta, akaso, aste gutxiren buruan Inaxio Mari Otegi hurbildu zitzaionean, oraindik iraungo zion pozak. Baina haserre punttua nabari da ZERUKO ARGIAko kazetariari emandako erantzunetan: «Nik ez ditut euskaldun batek bear lituzken guziak, bañan lanean ari naiz. Beste batzuk ere lanean ari dira; bañan arrokeri biziz. Sudurra euskalduna dutela, itxura euskalduna dutela ta gutxiagotzat dauzkatenak baztertu oi dituzte. Olakoekin ez dago gauz onik». Eta aurrerago: «Bakoitzak al lezakena egin beza. Gañontzekoa, adarra jotzea. Besterik ez».

Handik bi urtera, 1971an, Luis Haranburu Altunak egin zion elkarrizketa. Eta haserrea ez zitzaion pasa, dirudienez. «Ni aspertu naiz. Neure itxaropen bakarra zuek gazteok zinaten baina gazteriak huts egin du. Eta orain norengan itxaro behar dut? Zaharrengan? Utikan!». Haranburu Altunak Euskal Herriaren geroaz galdetu eta Oteizari ez zitzaion umorea hobetu: «Argi dakusat geure geroa, baina hobe dut ez esatea, zeren oso iluna deritzat... Bart gauean ez nau loak hartu, esnai egon naiz kezkati eta triste. Felipe IIz geroztik Euskal Herria lotan datza. Erderaz edo euskeraz zurrunkaka ari gara. Geure Herria miseria espiritual gorrian bizi da (...). Ondo ezagutzen dut nire Herria, barrendikan Jonasek balea bezala, nazka eta mexpretxuraino ezagutzen dut nire Herria. Geure kupidarik handiena ere, denok euskeraz zurrunka egitea da».

1974an Edorta Kortadik Oteizaren izena euskalduntzea erabaki zuen. «Hontan, ordea, Jurgi dator eskaileratan gora. Bizi-bizi mintzo da Oteiza, sinetsi ezin besteko bizitasunez, gorputz osoari eraginez. Inoiz baino gogotsuago aurkitzen dut». Eta gogotsu ekin zion kritikari: «Zoro herria ematen dugu. Hain bikaina den gure ikuste-hizkuntza izurratzen ari gara horrenbeste ‘h’ dela medio; geure burua frantsesten ari gara eta ittotzen». Euskal artistez galdetuta, ezkor ageri zen: «Sufrituz ikusten ditut. Azken urtetan geure arteko anarkia bide dela, galdu egin ditugu gure artistak, eta geure elkartasun faltarengatik arratoiak bezalaxe zapaldu gaituzte». Baina Euskal Herriak maila guztietan zituen arazoentzat irtenbide bat ere proposatzen zuen: elkarrizketa. «Bertsolariek bezala egin behar dugu elkarrizketan. Esan beharrekoak aurpegira esanez, baina ondoren denak bazkaltzera elkarrekin joanez»


Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude