MAITENA ETXEBARRIA: "HIZKUNTZARENA ESKUBIDE UKAEZINA DA"


2021eko uztailaren 28an
Gizakiak asmatu zuen hizkuntza, bere senak eta inguruak agintzen ziotenaren arabera barruan zeramana besteei adierazi ahal izateko. Anitzak izaki munduko bazterrak, ugariak izan ziren ere Lurra deritzan planetan sortu ziren mintzairak. 5.000 baino gehiagok bizirik diraute oraindik, baina epe laburrerako, neurriak hartu ezean, urtero bataz beste 25 hizkuntza galtzen omen direlako betirako, eta martxa honetan XXI. mende bukaerarako 2.500 baino gutxiago geldituko omen zaizkigu, globalizazioaren eraginak gehiagoren desagerpena eragiten ez badu bederen. Hala ziurtatzen du Maitena Etxebarria EHUko Hizkuntzalaritzako katedradunak "La diversidad de las lenguas en España" izenburuko lanean.

Hain larria al da egoera?
Bai. Hizkuntzarena eskubide ukiezina da, giza eskubideen artean garrantzitsuenetarikoa, hizkuntzak gizateria osoaren ondare direlako, eta mundu guztiak ahalegindu beharko luke gal ez daitezen. Baina hondamen izugarri hori gertatzen ari da, eta badirudi inori ez zaiola axola. 5.000-6.000 hizkuntzek diraute bizirik gaur egun munduan zehar, baina 400era ez dira iristen ohiz idazkera erabiltzen dutenak, ezta 600era 100.000 hiztun baino gehiago dauzkatenak. Hau da, 4.000 baino gehiago dira 10.000 hiztun baino gutxiago dituzten hizkuntzak. Baina horietariko bakoitzak dauka gure hizkuntzak bezain egitura konplexua, gurearengandik bereizten duen mundua ulertzeko modua, eta bakoitza da bere giza taldearen nortasun etniko eta kulturalaren adierazpena. Beraz, horietariko bakoitzak du bizirik iraun eta bere giza taldearen kultura eta bizitzeko eraren adierazpena izaten jarraitzeko eskubidea. Eta inork ez dauka eskubiderik hizkuntza bati egoera diglosikoa ezartzea erabakitzeko, nahiz zoritxarrez hori egunero egiten den eta ia mundu osoan.

Zer azaldu nahi izan duzu "La diversidad de las lenguas en España" liburuan?
Hiru helburu nagusi izan ditut lan hau egiterakoan. Batetik, munduan bizirik dauden hizkuntzen aniztasuna nabarmendu nahi nuen, eta bide batez, hizkuntza aniztasuna eta giza dibertsitatea gauza bera direla agerian jarri. Bestetik, komunitate baten eta bere ama hizkuntzaren arteko berberatasuna azpimarratu nahi izan dut, alegia herrien historia eta haien hizkuntzen historia berbera direla. Horregatik, hain zuzen, bat egin beharko genuke guztiok hizkuntzak iraunarazteko zereginean, hizkuntza horiek jakin ala ez haiek bizirik jarraitzea guztiontzat delako garrantzitsu, guztion ondarea direlako eta haiek galtzen uztea eromena litzatekeelako. Eta hizkuntza politika neurri egokiak hartuz guztien biziraupena ziurta daiteke.

Horrela esanik, lor daitekeela ematen du…
Lor genezakeen horretara jarriko bagina. Nolanahi ere, nire lan honekin azpimarratu nahi izan dudan beste gauza hauxe izan da: gizarte bat hizkuntza anitza izatea -hau da, komunitate berberean bi hizkuntza edo gehiago mintzatzea- egoerarik naturalena dela; naturala ez dena beste egoera baita, eta beti ere lurralde horretan aurretik egondakoen hizkuntzak galarazi dituztela pentsatzera derrigortzen zaitu.
Gauzak horrela, garbi gera bedi behingoz ez garela gu, elebidunok edota egoera elebidun batean bizi garenok, bitxiak, hizkuntza bakarraren aldekoek sarritan arraro sentiarazi nahi izan bagaituzte ere. Eta beste gauza bat: hizkuntza aniztasuna ez da, berez, hizkuntza gatazkaren baliokide derrigorrezkoa. Gertatzen dena da agintean daudenak beti saiatzen direla beren hizkuntza inposatzen…

EUSKARAREN EGOERAREKIN, ADI IBILI BEHAR

Euskarari dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera, Nafarroakoa eta Iparraldekoa bereizi dituzu. Nola ikusten duzu gure hizkuntza bakoitzean?
Hasteko Euskal Herri osoko datuak eman ditut, gero erkidego bakoitzaren egoera soziolinguistikoa aztertzeko. EAEn, hobera egin dugu azken hogeitaka urteotan; euskara berreskuratzeko prozesua eraman da aurrera, hizkuntza politika neurri nahiko egokiak hartuz -zenbait gauza beste era batera egitea zegoen, jakina, baina tira!-, eta horren guztiaren ondorioz aurrerakada nabarmendu da. Elebidunen kopurua gehitu da, bataz beste EAEko biztanleriaren %28-30a da elebidun gaur egun; baina Bizkaian %21 inguru da bakarrik elebidun, Gipuzkoan %42a den bitartean, eta Araban, berriz, ez da %14ra iristen. Eta beste arazo bat ere badaukagu: haurrak euskaldunak dira, eskolan euskaraz ari dira, baina gero esango nuke jolastokian ere ez dutela beraien artean euskaraz egiten. Batzuetan euskara eskola hizkuntza gisa hartzen dutelako, eta aisialdietarako erdara nahiago izaten dutelako gertatzen da hori. Baina ez badira esparru guztietan euskararen erabilera bultzatzeko neurriak hartzen -eta ez da batere erraza erabilera bultzatzea-, adi ibil gintezke! EAEn ondo samar goaz, baina ezin gara arduragabetu.

Nafarroan eta Iparraldean arazoa areagotuko da, noski?
Bai. Nafarroako Foru Erkidegoan euskal hiztunak galtzen jarraitzen dugu oraindik, ez da galera hori gelditu ahal izan. Eta Iparraldean, 10.000-13.000 euskaldun galtzen ditugu urtero. Ikastolen mugimendua hor dago, eta eskola elebidunak bultza nahian dabiltzanak ere bai, baina agintarien aldetik ez da galera hori eragotziko duen inongo hizkuntz politika neurririk hartu.

Baikor ala ezkor zara etorkizunari begira?
Beldur naiz, eta ez bakarrik Iparraldea edo Nafarroari dagokionean. Oro har, erabileraren eskasia ikusten dut arazo. Izan ere, jakingo bagenu 30 urte inguru duen jende horrek, bere heziketa euskaraz izan dutenak edozein izanda ere beren ama hizkuntza, beren seme-alabei ama hizkuntza gisa euskara irakatsiko dietela, urrats izugarria izango genuke ziurtaturik. Baina nola jakin hori horrela izango dela? Erabilerak du hor zerikusi handia, eta euskara behar baino gutxiago erabiltzen da. Beraz erabilera areagotzen ahalegindu beharko genuke, baina ez da zeregin erraza hiztunaren kontzientzia tartean dagoelako. Gobernutik lagun daiteke horretan, baina baita kalte izugarria egin ere, Nafarroan ikusi izan dugun bezala. Dena den, EAEn ere -eta ez nioke inori presa sartu nahi edota inor kritikatu nahi honekin-, nire ustez heldu da gogoeta egiten hasteko unea, erabakitzeko iritsi den ala ez zenbait gauza aldatzeko ordua.

Zer aldatuko zenuke zuk?
Beharbada ez nituzke A, B eta D ereduak orain dauden bezala utziko. A eredua ikasleak elebidun bihurtzeko jarri zen martxan, baina oso garbi ikusi da eredu horrek ez dituela elebidunak sortzen; agian birmoldatu beharko zen. Eta B ereduarekin ere, ikastetxe batzuetan elebidun osoak lortzen dituzte, baina beste batzuetan ez…

D eredua kolokan jartzen duenik ere bada. Zuk zer diozu hartaz?
Egia da horrek ere badituela bere arazoak, baina momentuz -eta urte batzuetan ere bai- beharrezkotzat jotzen dut

Munduko Hizkuntzen egoera
Batzuk estatu hizkuntzak dira, ofizialak. Beste zenbait -edota horiexek berak beste estatu batean-, koofizialak. Bizirik dirauten gehien-gehientsuenak, berriz, hizkuntza gutxitu eta minorizatuak dira. Baina badira egoera anitzetan aurkitzen direnak ere, katalana kasu: ofiziala da Andorran, koofiziala Katalunian, Valentzian eta Balear Uharteetan, eta minorizatua Ipar Katalunian eta Sardinian. Bada, horren guztiaren berri ematen du Maitena Etxebarriak "La diversidad de lenguas en España" lanean, mundu zabaleko eta Europako Batasuneko hizkuntzen egoera azalduz, eta batik bat Espainian gazteleraz gain mintzo diren aranera, Aragoiko aldaera linguistikoak, bablea, galiziera, euskara eta katalana bezalako hizkuntzen egoera aztertuz


Azkenak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Eguneraketa berriak daude