GATIKA

  • Hala ere, azken urte hauetan nekazaritza eta industriatik, bi arloetatik, bizi da Butroeko bailara. Ikusiko dugunez, errotagintzak ere garrantzi handia izan zuen bailara hauetan. Gaur egun horren lekuko ederrak ditugu.Gatikan ere Erdi Arora eramango gaituen ipuinetako gaztelua dago, Butroekoa, hain zuzen ere. Bere irudia guztiz ospetsua bilakatu da, garai urrun eta ilun hura islatzeko erabili izan dutelako. Gaur egun edertasun handiko paraje batean, parke natural txikiaz inguraturik, bere barneko galeria, korridore edo dorreetan gal gaitezke, museo bihurtu baitute.Hau guztia eta askoz gehiago aurkituko dugu lasai ibiltzeko aukera eskaintzen digun lurralde ezti honetan.

2021eko uztailaren 16an
Butroe ibaiak bustitzen duen Gatikako lautadak bandoen borroka bortitzak ezagutu zituen. Billela eta Butroe leinuek hemen eraiki zituzten etxeak, baina haien artean ez zen bakerik egon, Butroekoak oinaztarrak baitziren, Billelakoen aurkakoak.

Gatika zenbait aldiz aipatua agertzen da 1053ko eta 1070eko idatzietan. Geroxeago, 1624an, Bizkaiko Batzar Nagusiek kostaldea gotortzea erabaki zuten, holandarren erasoen beldurrez. Horrela, Antonio de Mujica Gatikako kapitain gisa izendatu zuten, Gatika eta Batzarren arteko istiluak sortuz. 1637an aldiz, Gatikak sei herritar bidali zituen Frantzia eta Espainaren arteko gerran borrokatzeko. Horrela, mendetan zehar Gatikako lagun askok herritik kanpo atera behar izan zuten gerra atzerritar horietan parte hartzeko edo Bizkaiko kosta zaintze lanetan aritzeko. Ekonomia aldetik, baserriekin batera XIX. mendean burdinolak ugari ziren. 36ko Gerra Zibilean Urresti eta Berriagan Burdinazko Gerrikoaren lubakiak altxatu baziren ere, Gatikak Eusko Jaurlaritzaren barnean iraun zuen 1937ko ekainaren 13ra arte, Santa Maria eliza dinamitaz lehertu zuten egun berera arte, hain zuzen ere.

Santa Maria eliza XII. mendean eraiki ondoren, XVIII. mendean berreraiki zuten eta joan den mendean ere eraberritu zen, azkeneko gerratik egoera tamalgarrian geratu baitzen. Ama Birjinaren irudia Erdi Arokoa da, baina Errenazimentu garaian zaharberritu zutenez, estilo honen kutsua dauka orain. Erretaulari dagokionez, lehen XVII. mendekoa zegoen, baina oraingoa barrokoa da. Bestalde, Butroeko auzoan kokatzen da Santa Magdalenaren ermita, bertan, uztailaren 22an erromeria egiten delarik.

Uribe eskualdean, baserrien ekonomia eta ekoizpenari lotuta, laboreak ehotzeko uraren indarra erabiltzen zuten errota ugari dago. Erreka eta ibai asko zeharkatzen dituzten Gatikako lur aberats eta emankorretako biztanleak uraren indarraz baliatu ziren eta baserrietako nekazaritza eta abeltzaintzako eginbeharretarako lanabes osagarriak ziren errotak eraiki zituzten. Ur erroten dokumentuetako lehen aipamena X. mendekoa da. Ordutik aurrera ugariagoa da gai honi buruzko dokumentazioa. XIX. mendean izan zen errota kopururik handiena. Geroztik kopuruak behera egin zuen eta asko eta asko desagertu ziren. Baina badira oraindik gaur egun erabiltzen direnak, Lauxerreko errota adibidez. Gatikako errota honek eraikuntza hauetan ohikoak diren elementuak erakusten dizkigu: ibaiko ura pilatu eta errotarantz bideratzeko, uharka, antepara eta ubideak. Barruko osagairik garrantzitsu eta aipagarrienak, aldiz, tobera, egurrezko ontziak eta errotarriak izaten dira. Errotaren azpian turbinak, sifoiak eta burutea daude errota ibili ahal izateko.
Herria itsasotik gertu dagoenez, eguraldi leun eta hezearen laguntzaz, izozte handirik gabe, Gatika lurralde aproposa da mahatsondoak landatzeko. Mahatsari esker etorriko da gero txakolina. Igartua auzoan Etxebarria sotoak bai txakolina eta baita sagardoa ere ekoizten du.

Gatikak aisialdirako leku zabalak eta basoak ere eskaintzen ditu, bai bizikletaz ibiltzeko, (espreski prestatutako zirkuitua dago) eta baita zaldiz ibiltzeko ere (Herrementariñe zalditegiak du zerbitzu hau). Errekan arrantza egin edo piragua hartuta ur emarietan murgiltzea izan daitezke beste aukerak

Butroeko gaztelua
Gaur egun ikusten dugun eraikuntza erromantiko honek ez dauka zerikusirik Bandoen gerren garaiko oinetxearekin. XII. mendean Butroeko leinuak dorretxea eraiki zuen Ganzorri izeneko haitz-leku honetan, baina XVI. mendearen hasieran bandoen arteko borrokak amaitu zirenean, gaztelua hutsik geratu zen. XVIII. mendean Torrecillako markesak erosi zuenean, bertan jauregi-alkazar bat eraikitzea amestu zuen. Asmo horretan Francisco de Cubas arkitekto ospetsuak lagundu zion. XIX. mendean erabat zaharkitua, aurrietan eta erdi hondatuta zegoelarik, goitik behera zaharberritu zuten, dorretxo mehe ugariz eta barrualdeko egitura guztiz laberintikoa sortuz. Gaur egun, urte askotako utzikeriaren ondoren gaztelua berreskuratu da leku turistiko-kultural bezala. Prestatutako erakusketaren ibilbidea ondo eratuta eta seinalizatuta dago, argibide ugari ematen dituzten hainbat osagaiz hornituta: ikus-entzunezkoak, elementu grafikoak eta girotze-eszenak, adibidez.

Fatxada nagusiari behako zabal batean, bolumenen joko zoragarria nabarmentzen da, kuboz, dorrez eta baoz osaturik, arkutxo, ekialdeko kutsuko leiho, merloi eta almenek apaindurik. XIX. mendeko arkitektura erromantiko eta eklektikoaren erakusgarri bikainenetakoa da.

Arbelez estalitako piramide itxurako dorreari erreparatuko diogu, haize orratzak eta gailurreriak dituenari. Irudi babaro edo teutonikoa gogoraraziko digu, dudarik gabe. Dorre honen azpian eta sarrerako ate gainean, arabiar estiloko hiru arkudun leiho ikusiko ditugu.

Barruan prestatutako ibilbidean, harrizko eskailera luzeak, dorretzarrak eta talaiak bisitatuko ditugu, besteak beste. Zaindarien gelak ezagutuko ditugu eta baita girotutako irudiak ere, ziegakoa, adibidez. Putzu, pasillo, armen patio eta hainbat dorrek osatzen dute ibilbidea.

Gazteluaren inguruko basoan hirurogeita hamar espezietako bostehun zuhaitz badaude. Espezie batzuk exotikoak dira eta beste batzuk autoktonoak.

Gaztelua bisita daiteke asteko egun guztietan, 10:30etatik 20:00etara. Barruko instalakuntzak prestatuta daude enpresa batzarrak, ezkontzak edo bestelako ospakizunak egiteko. Erdi Aroko gauak, eskola jarduerak eta Erdi Aroko azoka eta jaiak ere antolatzen dira. Jatetxe zerbitzua ere badauka.

Informazio praktikoa
NON LO EGIN:
- Urondoko Aterpetxea
902 444 747

NON JAN:
- Errota-Ondo sagardotegia (Butroe)
94 615 15 55
- Artxubi (Ugarte) 94 615 12 12
- Mirabilla (Sertutxa) 94 615 15 22

- Ereka-Alde (Igartua) 94 615 63 44
- Ereka-Gatika (Igartua)
94 674 42 81

GATIKAKO UDALA:

- TEL: 94 615 12 01
- FAX: 94 615 14 90


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude