RUBEN BELANDIA: "PREBENTZIOA HOBETZEKO, HEZKUNTZAKO AGINTARIEK HASI BEHARRA DAUKATE INDARRAK HARTZEN»


2021eko uztailaren 15ean
Orain artean, estresa laneko istriputzat hartzearen gaineko sententziek irakaskuntzarekin dute zerikusia. Horregatik solastatu gara Ruben Belandiarekin, laneko osasunaren arloko arduraduna baita STEE-EILAS irakaskuntzako sindikatuan. Sektore horretan, gero eta kezkagarriagoak dira laneko absentismoaren zifrak, laneko estresak eragindako arazoei lotuak. EAEn bertan, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikoan, urtean 50.000 lanegun inguru galtzen dira gaixotasun profesional horri loturiko patologien kausaz. Burnout sindromea edo errearen sindromea esaten zaio, eta egundoko kalteak eragiten ditu irakasleen artean.

Zer da, zehatz-mehatz, burnout sindromea?
Burnout edo errearen sindromea pertsonekin lan egiten dutenen berariazko estres mota da, hala nola irakasleena, medikuena... Ezaugarri du profesionalak estreseko egoera etengabeari emandako erantzuna dela, eman dezakeena baino askozaz gehiago eskatzen zaiolako. Gainera, eskuarte eta sostengu urriak izan ohi ditu bere lana behar bezala egiteko, eta espektatiba profesionalak ez zaizkio inoiz betetzen. Azkenean, profesionalak, kontrolatu ezin duen egoera horri aurre egiteko, aldentzeko jarrera hartzen du, eta erabat galtzen du egiten duen lanarekiko interesa. Egoera horrek, ordea, nozitzen duen pertsonari hainbat arazo ekartzen dizkio epe ertainera, hala fisikoak eta psikikoak nola portaerazkoak, eta, azkenean, denbora luzeko baja hartu ohi du gehienetan.

Zein izan daitezke estresaren kausak?
Kausak hainbat eratakoak izan daitezke, laneko kontestu jakin bakoitzaren arabera, baina, eskuarki, irakaskuntzaren esparruan, desoreka handia izan ohi da lortu nahi diren helburuen eta lortzen diren emaitza frustragarri eta etsigarrien artean. Ulertu behar da, gainera, gizarteak asko eskatzen diola hezkuntzako sistemari. Izan ere, irakaskuntzako profesionalei eskatzen zaie, ikasleak hainbat arlotan hezteaz gain, zuzen ditzatela haien balio sistemak, orienta ditzatela haien portaerak, presta ditzatela, azken batean, herritar eredugarriak, baina, betiere, eskuarte gutxi jarriz jomuga horiek erdiesteko. Irakasleentzat, eskakizunak gorengo mailakoak dira; bitartekoak eta sostenguak, berriz, beherengoak. Zenbait arlo garrantzitsutan, gainera, prestakuntza oso eskasa da, hala nola pedagogian edo gatazken konponbidean. Gizarteak, bestalde, hutsaren hurrengotzat hartzen du irakaskuntzako profesionalen lana, eta horrek guztiak frustrazio handia eragiten die eta motibazioa galarazten die. Azkenean, jarrera arduragabea hartu ohi dute, edo are zinikoa ere, beren jardun profesionalean.

Zer gomendatuko zenieke irakasleei?
Kontura daitezela hezkuntza ez dela irakasleek ikasleei ezagutza linealki transmititzeko prozesu bat; prozesu horri faktore askok eragiten diotela: ikasleak zer-nolako baldintza sozial eta ekonomikoetan bizi diren, heziketaren prozesua nolako baldintza fisikoetan garatzen duen, zer eskuarte dituen bere egitekoa betetzeko eta nola antolatzen duen heziketaren egintza. Ikuspegi lineala da PPren hezkuntzako erreformak iradokitzen duena eta irakasle asko "errearazten" dituena. Eskola porrota gertatzen bada, batzuek diote ikasleen erruz dela eta, beraz, apartatu egin behar direla "balio ez dutenak"; beste batzuek, berriz, pentsatzen dute irakasleek ez dutela behar adinako mailarik eta "erre" egiten direla.

Zer proposatzen duzu ikuspegi lineal horren aurka?
Ikuspegi horren aurka, kontuan izan behar dugu ume bati, baldin behar bezala gosaldu eta bazkaldu ez badu, zail egingo zaiola errendimendu akademiko egokia lortzea; baldin ikasgelako zarata-maila 70 dezibelekoa bada, transmititutako mezuaren %50a jasotzeari utziko diola, urduriago jarriko dela eta gutxitu egingo zaiola kontzentratzeko eta irakurtzeko gaitasuna; baldin irakasleak, ikus-entzunezko kulturara ohitutako ikasleen arreta erakartzeko, klera eta arbela baditu funtsezko lanabesak, borroka aldez aurretik galdua duela; eta, azkenik, baldin klaseak bata bestearen atzean elkartzen baditu, atseden hartzeko tarterik utzi gabe, ikasleen eta irakasleen nekea areagotu egingo dela eta edukiak transmititzeko eta asimilatzeko gaitasuna gutxitu egingo dela. Gainerakoa, beraz, eskolako arrakasta edo porrota baldintzatzen ari diren faktore horietan guztietan eragitea litzateke.

Administrazioa behar dena egiten ari da arlo honetan?
Ez. Administrazioaren logika bakarra da arazoak ahal duen moduan saihetsiz joatea, betiere ahalik gutxiena gastatzen saiatuz. Eta, gastatzen duenean ere, ez ditu kontuan izaten lehenago aipatu ditudan irizpide horiek. Ondorioz, eraikin berriek nahiz erreformatuek lehen bezain ezegokiak izaten jarraitzen dute irakaskuntzarako. Pertsonala laneko gaixotasunen detekzioan eta prebentzioan prestatzeko plan orokorturik ere ez dago. Zerbitzu mediko oso prestatu eta borondatetsuekin kontatzeko zortea izan dute, baina itsasoa ezin da hustu hondartzako ontzi batekin. Hezkuntzan prebentzioa hobetu nahi badugu, hezkuntzako agintariek hasi beharra daukate indarrak hartzen. Beste gainontzean, milaka lanordu alferrik galtzen jarraituko dugu, milaka langilek jatorri laboraleko gaixotasunak jasaten jarraituko dute, eta hezkuntzaren kalitatea ahuldu egingo da.

Nondik etor litezke soluzioak?
Kasu honetan ere, laneko beste arrisku mota batzuen aurka jarduten den modu berean jardutetik etorriko lirateke konponbideak. Arazoari jatorritik bertatik heldu behar zaio. Erlaxazioa, yoga, psikoterapia eta antidepresiboak, jakina, ez dira arazo honen konponbideak. Sostengu psikologikoak lagun diezaieke gaixotasunaren sintomei, baina ez du deuseztatuko hura eragiten duen zera... Laneko baldintzak egokiak ez badira eta langileen osasunari eragiten badiote, laneko baldintza horietan eragin beharko da, irakasleen ikasgelako autonomia handituz, baliabide materialak ugalduz eta zentroetan irakasleak aholkatzeko laguntzako beste profesional batzuk ipiniz, irakasleen administrazioarekiko eta gurasoekiko komunikazioa hobetuz, prestakuntza eta erreziklajea sustatuz, irakasleen atsedenaldiak hobeto gestionatuz edota, irakaskuntzako profesionalak motibatzeko, konpentsatzeko pizgarri ekonomiko eta profesionalei buruzko politika on bat indarrean jarriz


Azkenak
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


Sarah Babiker. Gurpiletik atera
“Abiadura honetan ezin diegu eutsi berez funtsezkoak diren gauza batzuei”

Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]


Eguneraketa berriak daude