GARZONKERIAK AEK-N


2021eko uztailaren 19an

Garai hartan, 1998ko azaroan, AEKn administratzaile lanetan ari ziren 14 bat lagun, ETArekin loturak zituztenaren akusaziopean, Madrilera deklaratzera deituak izan ziren. Koordinakundeak oso larritzat jo zuen gertatutakoa, baina «Euskaldunon Egunkaria»ren aferan ez bezala, orduan ez zen atxiloketarik egon.

Inplikatuek epailearen aurrean deklaratu ostean, ez zen inolako neurririk hartu, baina 2000. urtean 18/98 sumariotik zati bat atera eta, beste auto bat osatu zuten. Auto horretan, hasiera batean egindako akusazioak baztertu eta AEK-k iruzur fiskal bat egina zuela esaten zen. Iruzurra, alde batetik Gizarte Asegurantzarekiko eta bestetik BEZarekiko. Hau da, AEK-ko irakasleak kontratatzeaz arduratzen zen enpresak, irakasleak kontratatzerakoan BEZa ez zuela aplikatzen esaten zen. Horiek ziren Garzonek egindako akusazioak.
Gertatutakoak baina bere ondorioak izan zituen. Alde batetik AEK 18/98 sumario barruan txertatu zuten eta bestetik, iruzur fiskal hori aztertu asmoz, administratzaile judizial bat ezarri zitzaien, zeinak, AEKren gestio eta mugimendu guztiak kontrolatuko zituen. AEK-k funtzionatu ahal izateko, administratzaile judizialaren onespena behar zuen. Horrek guztiak, hornitzaileei begira sortzen zituen oztopoak ez ziren gutxi izan. "Pertsona bat zegoen Madrilen, eta guk hemengo gertaera eta mugimendu guztien berri eman behar genion hari, horrek eskatzen dituen bidaiekin, bere onespenak..." azaldu digu Joxe Leon Otañok.


ADMINISTRATZAILE JUDIZIALA.

Administratzaile judizialaren izendapena sei hilabetekoa zen. Epe horretan, AEKren aurreko eta orduko diru mugimenduak aztertzea zen bere zeregina. Leporatzen ziren iruzur fiskalak aztertzea alegia. Korrika 11ren garaia zen hura. Eta noski, administratzaile judizialarentzat erabat ulertezina zen Korrikak esan nahi zuen mugimendu guztia.

Hilabete eta erdi igaro eta Korrika 11k sortzen zuen mugimendua ikusita, administratzaileak erabaki bat hartu zuen: ordura arteko mugimendu guztiak egokiak zirela, baina begiak Madrilen edukita ez zuela bertan gertatzen zenaren berri jasotzen. Erabaki horren baitan, deliberazio bitxi bat egin zuen: AEK-k, bere egoitzetan, Madriletik izendatutako administratzaile judizial bat kontratatu behar zuela. "Hasieran erantzuna ezezkoa izan zen. Kontratatu behar bazuten beraiek kontrata zezatela esan zitzaien. Tarte horretan tira-bira ugari izan ondoren, Garzonen beste probidentzia baten bidez, administratzaile judizial hori kontratatzea inposatu zitzaigun" adierazi du Otañok.

Erabaki hark, AEK-k ordura arte zituen ahalak galtzea ekarri zuen. Izan ere, administratzaile judizialak, berak bakarrik, kudeatu baitzuen erakunde osoa.
Garzonek ipinitako epea igaro ondoren, administratzaile judizialak ordura arte aztertutako guztiarekin AEKren aldeko txostena egin zuen, leporatzen zenaren gainean ez zuelako inolako zantzurik bilatu. "Berak ulertzen ez zuena zen, langileok gure soldatarekin nola irits gintezkeen hilabete bukaerara" gaineratu du Otañok.


GARZON.

Administratzaile judizialak, Garzoni txostenaren berri eman ostean, 2001. urtean beste auto bat atera zuen. ETArekin inolako loturarik ez zela aurkitu, baina iruzur fiskal batzuk aurkituak izan zirela azaldu zuen. Iruzur horiek aztertzeko eskumena ordea, EAEko auzitegiei zegokiela aipatzen zen.
"Hasierako akusazio guztiak gainetik kendu ziren, hiru urte igaro ondoren eta horrek guztiak ekarri zuenarekin, bai matrikulazioan, bai hedabideetan uneoro eman zitzaigun jipoia..." gaineratu du Otañok.


Iruzur fiskalari zegokion akusazioa, ordea, hor zegoen. Alde batetik Gizarte Asegurantzarekiko eta bestetik BEZarekiko. Auzia EAEko auzitegietara etorri zen. "BEZari dagokionez, guk hasieratik esan genuen berau arautzeko ahala EAEko diputazioek zutela. Guk bagenituen aktak, zeinetan gure kontratazio motetan BEZa salbuetsita zegoela esaten zen. Hala ere euren ustetan iruzur bat zegoen, eta BEZari zegokion iruzur horrek 2.043.441 euroko iruzurra esan nahi zuen. EAEko auzitegiek aktak ikusi ondoren BEZetik salbuetsita geundela ikusi zuten. Iruzurrik ez zegoenez, kasua itxita geratu zen" azaldu du Otañok.

Gizarte Asegurantzari dagokionean, langileria Gizarte Asegurantzarekiko zein egoeratan zegoen aztertu zen. Horretarako 1995etik 2000. urtera bitarteko datuak aztertu zituzten. Banan banako aktak egin zituzten.
Garai hartan AEK-k hitzarmen bat egina zuen. Hau da, laboralizazio plan baten barruan sartuko zirela 2000. urtean. Zertarako? Gizarte Asegurantzarekiko % 100 egoteko. "Aurkitu zutena zer zen? 1996an ez geundela % 100ean Gizarte Asegurantzari zegokionean. Baina hori gauza jakina zen" adierazi du Otañok.
Akta guztiak burutu eta banan banako zenbaketa egin ondoren, horrek 2.524.250 eurotako isuna edo balizko iruzurra suposatzen zuen. Hori zen AEKri leporatzen zitzaion iruzurra. Erabakiaren aurrean helegitea ipini, eta egun ebazpenaren zain daude.


ZORRAK.

BEZetik salbuetsita eta Gizarte Asegurantzarekiko balizko iruzur horren gainean helegitea ipinita, AEK zordun agertzen zen edozein tokitan. AEK elkarte kulturala izanik, ezinbestekoa du diru laguntzen beharra. Baina diru laguntzak eskuratzeko ordea, ezinbesteko baldintza da egunean egotea, bai Ogasunarekin eta baita Gizarte Asegurantzarekin ere. Beraz, AEK edozein egitasmo aurrera eraman nahirik, zordun agertzen zen.
"Orduan geratzen zitzaigun aukera bakarra, balizko iruzur hori Madrilekin negoziatzea zen. Hau da, ordaintzen hastea. Negoziaketa hori hasiz gero, egunean egongo ginatekeen edozein egitasmo aurrera eraman eta diru laguntzak jasotzeko. Hala egin genuen, asko kostata eta Madrilera joan-etorri ugari egin ondoren. Gure ondasunen %80 berme gisa jarriz, negoziaketa onartu zuten" azpimarratu du Otañok.


EGITURA ALDAKETA.

Garai latzak izan ziren haiek AEKrentzat. Eguneroko jardueretan aritzeaz gain, ez ohiko kontu batzuetan ibili behar izan baitzuten. Egoera horren aurrean proiektuarekin aurrera egin behar zutela argi zuten, hori baitzen helbururik garrantzitsuena. 2000 urte bitartean, AEK-ko egitura guztietako ordezkariekin batzorde bat osatu eta, 2001etik 2005era bitarteko Plan estrategikoa diseinatzeari ekin zioten.
"Oso luze jo zuen, kontraste handiak eginez, garai hartako egitura, barne funtzionamendua eta egitura guztiak eraldatzeko asmoarekin. Eraginkortasunean irabazi, gauzak ahalik eta gastu gutxienekin egin, operatiboagoak izan eta gizarte mailan ere eskaintza ahalik eta toki gehienetara iristea izan ziren finkatu genituen erronkak" adierazi du Otañok.

Otañoren esanetan, Plan estrategiko horren baitan Helduen Euskalduntze Alfabetatzea krisian zegoela ikusi zen. Funtzionatzeko modua aldatu egin behar zela eta motibazioari dagokionean sustapen kanpainak egin beharko zirela aurreikusi zen.
Eskaera arruntari dagokionean, gabezia batzuk sumatu zituzten orokorrean, eta AEKri zegokionean segur aski intzidentzia handiagoarekin. Garzonen aferak ere horretan pisu handia izan baitzuen. Eta noski, horrek guztiak jendearengan eragina izan zuen.

Garai hartan, Euskalduntze Alfabetatzeak azken urtetan jaitsierako joera izan zuela ikusi zen, bai AEKri zegokionean, baina orokorrean Euskalduntze Alfabetatze sail osoan.
"Guk Plan Estrategikoa burutu genuen urte hartan, esandako guztiak kontuan hartuz, gerria estutu eta eraginkortasunean irabazi asmoz, aurrera begirako erronkak tokian tokiko eskaintza berriak zirela ikusi genuen. Hor zegoelako Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen etorkizuna, hor eta betiko eskaintzetan" gaineratu du Otañok.

AEKren egoera juridikoa ere aldatu zen, kooperatiba bat osatu eta egun horretan dihardute. 2001ean abiatutako Plan Estrategikoaren baitan markatutako pausoak betetzea da AEKren aurrera begirako erronka nagusia. Alde batetik baliabideak eta indarrak non inbertitu behar dituzten zehaztu. Horretarako, kanpora begirako eskaintzak nolakoa izan beharko duen definitu beharko da. Esaterako, aipatzekoak dira lan mundua, talde berezi nahiz gurasoei begira azken urteetan egin diren eskaintzak. Bestalde, barne egituran ahalegintzea, formazioan inbertitzea eta kanpo komunikazioa sendotzea dira aurrera begirako asmo nagusiak.


EUSKALDUNTZE ALFABETATZEA

"Orain artean Helduen Euskalduntze sailean, eragile bakoitza bere kasara zebilen. Honek guztiak ordea, sailaren elkartze handi bat ekarri du. Aspaldiko partez, sail osoa biltzen ari da. Orain zein egoeratan gauden aztertzen ari gara".


Bi atal nagusi ari da saila aztertzen; alde batetik euskararen sustapena nola bideratuko den, eta bestetik langileriari dagokionean, egoera nola aldatuko den (lan baldintzak, formazioa...). Hau guztia Euskalduntze Alfabetatze saila burutzen ari den bidea da.
Bestalde, HABEk abian ipini du Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen norabidea zehaztuko duen bideragarritasun plana. Ondorioz, aurrerantzean jarraitu beharreko bidea zein izango den definituko da. Izan ere eskariaren beherako joeraren aurrean, sektoreak aldaketa baten beharra duela aurreikusi da.
Oraingoz, enpresa bati eman zaio egoeraren diagnosia egiteko lana. Bertan, 1993tik 2001era Euskalduntze Alfabetatzeak izan duen bilakaera aztertu da. Eta dagoeneko lehenengo fasea itxi da.

Azterketa hori oinarri hartuta osatuko da aurrerantzean plana. "Azterketak ez dakigu zer emango duen, baina saila batuta egotea aurrerapauso handia izan da" azpimarratu nahi izan du Otañok.
Ikerketa horren ondoren, HABEk ekainerako Euskalduntze Alfabetatzeari buruzko dekretu berria egingo du. Helduen Euskalduntzearen diseinu berria izango da, aurrera begira zer egin behar den zehaztuko duen diseinua.

"Diseinu berri horrek beste ataka batean kokatuko gaitu, erronka batean. Hortik aterako denari erraz moldatuko garela uste dugu, eta orain fase horretan gaude. Ez dakit zer aterako den, baina Helduen Euskalduntzeari buruz dagoen politika asko aldatuko da. Onerako izango dena, baina ikasteko prozesua luzatuko duena" azaldu du Otañok.
Beraz saila osatzen duten eragile eta Hizkuntza Politikarako sailaren baitatik aterako da, hemendik aurrera Helduen Euskalduntze Alfabetatzea izango dena

SUAK ERAMANDAKO HISTORIA
AEK-k, 2001. urtera arte, Baionako egoitzan zuen zentralizatua Iparraldeko jarduera guztia. Bertan euskaltegia egoteaz gain, bertatik kudeatzen ziren Iparraldeko gainontzeko euskaltegiak ere. 2001. urtean, AEKren zoritxarrerako ordea, bizilagun batzuen arteko liskarra zela medio, egoitza erre egin zen. Ezezagunak dira oraindik sua piztearen arrazoiak.

Sutearen ondorioz, AEK-k bertan zuen dokumentazio guztia erre egin zen. Hau da, Iparraldeko AEKren historia osoa suak eraman zuen. Iparraldean inbertsio handia egin behar zela ikusi zuten. Garaiak ordea, ez ziren inbertsio handiak egiteko modukoak. Estrategikoki, baina, inbertsio baten beharra ikusten zen. Nolabait ere, Euskal Herri osoko egitura sendotzeko, eta desberdintasunak murrizteko.
Egoera horren aurrean egoitza bat erosi zen Baionan. Alde batetik Baionan dagoen euskaltegia zentralizatzeko, eta bestetik Iparraldeko euskaltegiak kudeatuko dituen bulegoa osatzeko.
"Baina oraindik ez gaude bertan kokatuta, egoitzak obrak eskatzen dituelako, eta mementoz, bertan inbertitzeko baliabiderik ez dugulako. Egoerak aukerarik ematen ez duelako. Beraz, in passe batean gaude, baina helburua horixe da, egoitza sendo bat egitea, iparraldean ere gauzak sendotu daitezen" azaldu du Otañok


Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude