EZ DOK AMAIRU, EZ DA MALEFIZIORIK


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Berriro ere gerra galtzea egokitu zitzaion, 1937an, orohar euskararen herriari. Eta zigor gisa, bere arima eskatu zioten garaileek, Franco jeneral txiki zipotz harekin bat egindakoek: handik aurrera ama euskara ukatu beharko zuen eta espainiar bilakatu. Hitz bat gehiago ere ezingo zuen esan bere arbasoen hizkuntzan, etxe barruan eta ez oso ozen izan ezean. Eta behin betirako ahaztu beharko zituen euskal ohitura zaharrak, eta jakina, ametsik ere ezingo zuen egin berriekin. Zigor ikaragarri hura, gehiegitxo iruditu zitzaien Francoren alde egindako euskaldunei ere, eta hortik hasi zen garaileen harresi gotorra nolabait zartatzen. Herri garaituak, ordea, urte asko iraun behar izan zituen isilik, bere seme-alabak erdaraz nola hezten zituzten ikusten, kutunki maitatzen zuen kulturaren suntsipenari aurre eginez… harik eta 1965ean euskal jende bat Ez Dok Amairu ozen aldarrikatzera ausartu zen arte. Geroztik, akabo madarikazioa. Gaur arte behintzat!


AITZINDARIAK.

Baina izuaren menpe bizi bazen ere, izan zituen euskararen herriak agintearen mamuari muzin egin eta euskara bizirik jarrai zezan irmo saiatu ziren gizon eta emakumeak. Eta hizkuntza eta euskal tradizioa gordetzen nahiko lan izan bazuten ere, izan zen haien artean urrutirago joan nahi izan zuenik ere, Nemesio Etxaniz apaiza kasu. 1950eko hamarkadan euskarazko tango, fox-trot, txat-txa-txa, samba edo pasodobleak sortu zituen, kanpotik zetozen doinuen aurrez aurre euskal kantagintza berri bat jartzen ahaleginduz. Eta nonbait ez zen bide okerretik abiatu, zeren laster sortu ziren Euskal Herria osoan urrats paretsuak eman nahi bide zituztenak, euskal kantagintza berri bat sustatuz. Uztaritzeko Michel Labéguerie, Azkoitiko Los Contrapuntos, Estitxu Robles-Aranguiz edo Jose Antonio Villar bezalakoak...

Baina euskal kultura osoa biziberritu nahi zuenik ere bazen, eta horretarako banakako saiakeraz haratago joan beharra zegoela uste zutenak. Fronte kulturala osatzea proposatu zuen Jorge Oteizak, 1963an kaleratutako "íQuosque tandem…! Interpretación estética del alma vasca" liburuan, eta bai lanak, bai deiak eragin handia izan zuten. Euskal Arte Garaikidearen Eskola, Gipuzkoako Gaur margolari eta eskultore taldea, Argia dantza taldea, Jarrai antzerki taldea, Zur-ots poeta taldea eta beste izan ziren espiritu horren adibide garbiak.
Zineak ere ezagutu zuen berpizkundea, eta ordukoak dira Basterretxea eta Larruquerten «Pilotari» eta «Ama-Lur» filmak.


EZ DOK AMAIRU.

Bakoitzak taldea aberastu, taldeak bakoitza aberats zezan bilatzen zen. Eta gogo berdinarekin hasi ziren elkartzen euskal kantagintza berria berpiztu nahi zutenak ere. Burutapena, Mikel Laboarena izan omen zen, Els Setze Jutges talde katalana ezagutu zuenean, Nova Canço zeritzana bultzatzen saiatzen zirenen mugimendua, Euskal Herrian antzeko zerbait osatzea zeukatela iruditu baitzitzaion. Asmo horrekin itzuli zen etxera, eta egunkari batean Benito Lertxundiren izena "Concurso de artistas noveles" delakoan bigarren postuan ikusi bezain laster, harekin jarri zen harremanetan. Jarrai antzerki taldea ezagutzen zuen, bestalde, eta haiek eman zioten Lourdes Iriondoren berri. Gerora ezagutuko zituen Julen Lekuona, grabazio esperimentalak egiten ziharduen JoxAnton Artze txalaparta jolea eta poeta, eta beste jende asko. Eta bilerak egiteari ekin zioten Donostiako Kursaal zinema zaharrean.

"Bertara deituak izan ziren kantuarekin eta musikarekin zerikusia zuen jende mordo bat, euskaldunak izanik euskal kanta berritzearen asmoarekin bat egiten zutenak -dio Arantxa Gurmendik, garai hartan Jarrai antzerki taldeko partaide eta Biurriak taldean "Neska ye-ye" eta "Ezko panpin, donu panpin" bezalako kantak abesten ziharduenak-. Ez ziren derrigorrez eszenatokian kantatuko zutenak izan behar, beren ekarpenekin proiektua aberasten saiatuko zirenak baizik». Beraz, bilera horietan 40 bat lagunek egin zuten topo, horien artean Laboa, Benito, Lourdes, Villar, Zuaznabar txalaparta joleak, Manolo Urbieta, Idoia Garmendia, Lekuona, Nemesio Etxaniz, Artze anaiak, Lete (orduan poeta eta Jarraiko antzezlea) eta inoiz ezagun egin ez diren beste zenbait pertsona ere.

Garbi zeukaten euskal kanta zaharrak berreskuratu eta berrezagutarazi behar zirela, baina kantu berriak ere sortu nahi zituzten, beste edozein herrialdeetan abesten zirenetik bereiziko zituen estilo propioan, gainera. Bestalde, gai mamitsuak landu nahi zituzten kantu horietan, herriari mezu askatzaileak helaraziz, eta nolanahi ere, kalitatezkoak behar zuten izan. "Taularatu genuen lehenengo saioa (aurre-estreinaldi gisa) Hernanin izan zen, 1966ko urtarrilaren 9an. Eta jaialdi horretan Ballet Izarti, Bikondoa, Villar, Laboa, Lekuona, Trio Kemen eta Biurriak izan ginen. ‘Pilotari’ filma ere eskaini genuen", gogoratzen du Arantxa Gurmendik.

Jose Ramon Furundarenaren datuen arabera, (Usurbilgo erakusketaren antolatzaileetako bat) Hernaniko jaialdi horrez gain, Donostiako Victoria Eugenian (urtarrilaren 23an) eta Irungo Bellas Artes antzokian (martxoaren 20an) ere izan ziren antzeko emanaldiak. "Taldeko partaideei dagokienez, hasieran jende asko pasa zen bileretatik, Ez Dok Amairu finkatzen joan zen arte", argitzen du usurbildar honek.


BAGA BIGA HIGA SENTIKARIA.

1970eko abuztuan eta Portugaleten estreinatu zen Ez Dok Amairukoek taldean egin zuten lan bakarra: "Baga biga higa sentikaria". Antzerkia, dantza, poemen errezitaldia eta kantua bateratzen zituen ikuskizun honek. Partaideak dagoeneko ez ziren agertokian azaltzen bakoitza bere musika tresnarekin txanda zegokionean bere kanta bakarka abesten. Elkarrekin dantzatzen zuten, elkarrekin kantatu eta elkarrekin poemak errezitatu. Sekulako arrakasta izan zuten, bai Euskal Herrian, eta baita Bartzelonan ere, hiru egunez antzokia jendez leporaino betetzea lortuz. Pauen eta Bresten ere eskaini zuten "Baga biga higa…". Estatu Batuetara joateko asmoak ere izan omen zituzten… baina azkenean ez zen horrelakorik gertatu.

"1971ko urrian hasi zen Ez Dok Amairuren barne krisia, eta 1972ko Gabonetan desegin zen taldea" dio Jose Ramon Furundarenak. Hasieratik izan omen ziren ezberdintasun ideologikoak beraien artean, baina elkarrekiko errespetuak eta euskal kantagintza berria bultzatu nahiak mantendu zituen baturik. Baina azkenean gertaera politiko batzuek izan zuten bere isla taldean, eta ordura arte arazo izan ez zena arazo bilakatu zen. Eta Ez Dok Amairu desegin zen talde bezala. Bi multzotan, Jose Ramon Furundarenak dioenez: "Batean, Artze anaiak, Mikel Laboa eta Jose Mari Zabala sartuko genituzke. Jose Luis Zumetaren laguntza izan zuten, eta «Ikimilikiliklik» ikus-entzunekoa sortu zuten. Beste multzoan, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo eta Xabier Lete ibili ziren, eta Zazpiribai taldea osatu zuten, Iparraldeko Pantxika Erramuzoe, Peio eta Pantxoa, Manex Pagola, Iñaki Urtizberea eta Ugutz Robles-Arangizekin batera"

EUSKAL KANTAGINTZA BERRIA ERATUZ
Jorge Oteizak eman zion izena ahalegin hari, Ez Dok Amairu hain zuzen, eta Remigio Mendiburu eskultoreak egin zuen logotipoa, baina makina batek hartu zuten parte euskal kantagintza berria bultzatzeko asmoz egin ziren bilera eta ekitaldietan. Jose Ramon Furundarenak emandako zerrenda honetan agertzen diren guztiak, gutxienez:

Lourdes Iriondo: abeslaria eta kanta sortzailea.
Xabier Lete: olerkaria eta antzezlea. Hasiera batean ez zuen kantatzen.
Mikel Laboa: abeslaria eta kanta sortzailea.
Benito Lertxundi: abeslaria eta kanta sortzailea.
JoxAnton Artze: olerkaria eta txalaparta zein tobera jolea.
Jexux Artze: dantzaria eta txalaparta zein tobera jolea.
Jose Mari Zabala: gitarra jolea.
Julen Lekuona: abeslaria eta kanta sortzailea.
Jose Antonio Villar: abeslaria.
Joxe Anjel Irigarai: abeslaria, kanta sortzailea eta eratzailea.
Juan Migel Irigarai: abeslaria eta soinu jolea.
Joxe Mari Iriondo: kantaldi batzuetako aurkezle gisa.
Nekane Oiarbide: idazkaria eta harreman publikoak.
Jon Mingo: abeslaria.
Luis Mari Bandres: alboka jolea.
Jean Paul Harreguy: panderu jolea.
Julian Beraetxe: argi-teknikaria.
Taldeei dagokienez, honokoak hartu zuten parte:
Oskarbi (aldaketa asko ezagutua da talde hau, baina behintzat Luis Romero, Itziar Maritxalar, Maite Arizkorreta, Mari Jose Fernandez, Kepa Garbizu, Jose Luis Treku, Iñaki Maritxalar, Karmelo Arren eta Antton Valverde izan ditu partaide).
Bergarako Yoloak.
Gurmendi anai-arrebek osatutako Biurriak.
Urrikatz Trintxerpeko bikotea

USURBILEN ERAKUSKETA
Honen guztiaren berri zehatzago izan nahi duenak, jo beza Usurbilgo Udarregi Ikastolara apirilaren 22tik maiatzaren 4a bitartean martxan egongo den erakusketara. Han aurkituko ditu Ez Dok Amairuri buruzko dokumentazioa, argazkiak eta bestelako materialak. JoxAnton Artzek, Joxe Mari Iriondok eta Juan Mari Beltranek eskainitako hitzaldiak ere entzun ahal izango ditu, eta horrez gain, Joxean Artzek, Juan Luis Zabalaren laguntzaz, duela gutxi zendutako bere anaia Jexux Artzeren inguruan osatu duen biografia ere eskuratu ahal izango du


Azkenak
8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istiluak handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Eguneraketa berriak daude