PEDRO ALBERDI: "EGUN, INOR EZ DA MOLESTATZEN IDAZLE BATEK ESANDAKOAGATIK"


2021eko uztailaren 28an
Pedro Alberdi "Satorra baino lurperago" saioarekin egin zen gurean ezagun. Neurri batean bada ere, esan beharko litzateke, berak uste duen bezala, herri honetan hain jende gutxik irakurtzen badu. Nolanahi ere, ez zen saio hori idazle eibartarrak plazaratutako lan bakarra, aurretik "Handitzen naizenean" (1995) eta "Nire kalea" narrazio liburuak kaleratuak baitzituen. Eta hain zuzen, errealitatea eta fikzioaren mugak bereizteko zailtasunak eskaintzen duen ildo berari jarraitu dio "Kafka Bilbon" liburuan ere, non berdin azaltzen dituen espetxetik ihes egindako laguna babesteko gazte batek hartutako ardurak zer nolako ezusteko ondorioa duten, Bilbon aurkitutako Kafkaren arrastoa, Gabriel Arestik Eibarren egiten zuen bizimodua edota haur baten eta urteetan aurrera joandako pertsonaren aldeak heriotzaren atzaparkadari aurre egiteko orduan.

Eragin handia izan al du zugan Kafkak?
Bai Kafkak, bai Bilbok badaukate halako xarma bat niretzat. Bilbo, nire bigarren hiria delako -lehena Eibar da, jakina-. Dena den, hamazazpi urterekin etorri nintzen Bilbora ikastera, eta geroztik bertan bizi naiz. Kafka, berriz, idazten hasi aurretik deskubritu nuen, eta memento hartan nahiko garrantzi eduki zuen niretzat. Ez Kafkaren liburuak, eh! "El castillo", "El proceso" eta horiek tuboak iruditzen zitzaizkidan. Gehiago haren biografia eta bereziki "Cartas a Felice"n agertzen diren gutunak. Bera Pragan eta andregaia Berlinen bizi zirenean, hiriburu txekiarrean zeraman bizimodua kontatzen zion Feliceri gutun horietan.

Zure arreta pizteko bezain zirraragarria al zen Kafkaren bizimodu hori?
Ez, baina niretzat inportantea izan zen hori irakurtzea, hain zuzen ere horregatik, ez zelako batere zirraragarria: zortziretan sartu lanera, ordubietan irten, gero siesta, iluntzean zer edo zer idatzi… Nik ikusi nuen tipo normal-normal bat zela, eta orduan esan nion neure buruari: hi ere hori egiteko gai haiz, jada ez daukak aitzakiarik! Alegia idazle izateko, eta hain idazle ona gainera, ez dela derrigor joan behar bat Alaskara edota Hegoaldeko Itsasoetara. Oso bizimodu arrunta edukita ere, berdin idatzi daitekeela.

Benetakoa al da Bilboko Assicurazioni Generali enpresarena?
Jakina. Garai batean guk Santa Maria kalean eduki genuen euskaltegia, eta egunero pasatzen nintzen ni kartel horren aurretik. Ipuinean, autobusen geltokian itxaroten geundela ikusi genuela ipini dut, baina hori ez zen horrela. Nolanahi ere, narrazioa irakurri duen bateren batek esan izan dit: irudimena behar da hori asmatzeko! Bada, irudimenik batere ez, hantxe zegoen kartela! Niri kontrakoa iruditzen zitzaidan arraroa, inor ez ohartzea horretaz. Nioen, nola liteke hori hemen egotea eta jendeak ez jakitea edo ez ipintzea kartel bat esanaz: hau da Kafkak Pragan lan egiten zuen lekua?

Geroztik ere ez al du inork horrelakorik jarri?
Beno, gero lekuz aldatu ziren. Uste dut Bilbon bertan segitzen dutela, baina beste nonbaiten. Baina "Kafka Bilbon" idazteko arrazoia horixe izan zen. Noski, xehetasun hura harrapatzeko, hau da, kartelekoa Kafkak lan egiten zuen aseguru-etxea zela, nahiko fresko eduki behar zuen batek Kafkaren biografia, zeren, gainera, enpresa horretan sei-zazpi hilabete baino ez baitzituen egin. Gero, hamabi urtez-edo lan egin zuen aseguru-etxea beste bat izan zen. Esan nahi dut, Assicurazioni Generali ez dela berak lan egin zuen bulego famatu hura, Kafkaren lanetan agertzen den burokraziaren salaketa gordina eragin zuena.

Hala ere, enpresa horren ordutegia ez omen zen oso ona…
Kafkarentzat ordutegi guztiak ziren txarrak, munduko onenak izanda ere! Hogeita bederatzi urte zituenean argitaratu zioten "Metamorfosia", eta horrek esan nahi du lehendik ere idazten hasia zela… Bere biografian esaten duenez, abokatu izatea eta lana bera aukeratu zituen idazteko denbora irabaztearren.

Gazte hil zen, ez da hala?
Berrogeita bat urterekin… Gure Aresti bezala, kasik. Aresti 42 urterekin hil zen.

Horregatik idatzi al zenuen beste narrazioa, "Aresti Eibarren" deritzana?
Kafka ez zen inoiz egon Bilbon, baina narrazio horretan haren figura Bilbora ekartzen nuen nolabait. Baina ni eibartarra naiz, eta hori idatzi eta gero, pentsatu nuen: behartuta nago Eibarrekin beste hainbeste egitera. Eta hara non jakiten dudan Aresti Eibarren egona zela lanean! Aresti kontularia-edo zen lanbidez, urte asko eman zituen Laudion lanean, baina 1966an Eibarren aurkitu zuen lana. Zer zeukan horrek deigarri? Meli, bere emaztea hiru alabarekin Bilbon etxean utzi eta Aresti Eibarren lanean aritzearena. Orduan ez zeukan kotxerik, nola demontre moldatuko zen Bilbotik Eibarrera eta handik etxera joateko? Gaur egun erraz egiten da, baina orduan distantziak ezin ziren hala-hola gainditu… Ni Bilbora ikastera etorri nintzenean -eta 73an izan zen hori-, Bilbon gelditu nintzen bizitzen. Guretzat Bilbon ikastea Bilbon bizitzea zen, ezin zelako egunero joan-etorria egin. Pentsa Arestiren garaian! Hori egiten zitzaidan ulertezina. Eta gogoratzen naiz Juanito San Martinekin hitz egin nuela. San Martin eta nire aita kinta berekoak dira Eibarren, elkarren lagunak; eta aitari eskatu nion hari deitzeko eta esateko berarekin hitz egin nahi nuela. Horrela egin zuen, eta San Martinek kontatu zidan Arestik Eibarren egiten zuen bizimodua. Zein tailerretan egin zuen lan, halako pentsioan zegoela, asteartero San Martinen etxera afaltzera joaten zela… Eta hark emandako datuekin, Zelaietak egindako Arestiren biografian azaltzen direnekin, nik suposatutakoekin eta "Satorra baino lurperago" lanarentzat jaso nituen xehetasunekin osatu nuen narrazioa. Adibidez, Zelaietak dio 66ko maiatzetik irailera egon zela Aresti Eibarren. Eta nik bitarte horretako ZERUKO ARGIA batean aurkitu nituen Ibon Sarasolak "Harri eta Herri" liburuarengatik esaten zituen hitz gartsuak. Eta hura zela-eta Arestik bere emazteari idatzi zion gutuna ere garai horretakoa da… Beraz, narrazioko datu batzuk benetakoak dira, baina beste guztia nik suposatutakoa.

Omenaldien liburua dirudi zure honek. "Kastigua" Mitxel Sarasketari eskaintzen diozu...
Narrazio hori 1985ean hasi nintzen idazten, baina une batean pott egin nuen, indarrik eta gogorik gabe gelditu nintzen harekin jarraitzeko. Eta orain bi urte harrapatu nuen berriro haren puntua. Eta egia esan, hasieran, ipuineko protagonista Sarasketa zen -Mitxel nire koadrilakoa da Eibarren; beno, zen, gero 20 urte egin baititu kartzelan-. Bada, bera zen nire istorioko protagonista. Baina gero, nola kartzelatik ihes egitearena benetan gertatu zen eta ihes egin zuena gizon ezaguna zenez, egokiago iruditu zitzaidan Joseba Sarrionandia protagonista bezala jartzea eta gertakizunak Tabiran kokatzea. Izan ere, batzuek diotenez Durangoren izen zaharra da Tabira.

Eta "Dama beltza"n agertzen den Ametzagaina, non kokatu behar da?
Zehazki inon ere ez, narraziorako aukeratu nuen izena baino ez da eta. Kontakizun horrek denbora dauka aldatua. Oso gustuko dudan teknika da hori, "Handitzen naizenean" nire lehenengo liburua ere horrela dago idatzita. Istorio berak ez dauka ezer: bat-batean aitita hil egiten dela. Joaten da mendira, perretxikoetara, eta hil egiten da. Baina istorioaren denbora aldatuz eta batetik umearen ikuspuntua hartuz, eta bestetik jubilatu batena, istorioari bizitza ematen zaiolakoan nago.

Mintza gaitezen "Indarkeriaren gainean" narrazioaz. Zer esan nahi izan duzu kontakizun horrekin?
Erreala da hori ere. Egia da 1972ko urtarrilean Lorenzo Zabalari gertatutakoa. Eta egia, bere semea nire laguna zela, eta aita bahitu zioten arratsaldean elkarrekin futbolera joan ginela. Begiraden kontua eta abar, jakina, nik orain hura gogoratzean dauzkadan susmoak baino ez dira, zeren orduan hamalau bat urte izango genituen, eta oraindik ez genekien helduen munduak nola funtzionatzen zuen. Eta istorio horren bigarren zatia ere benetako gertakizun batean oinarritua dago, Miguel Angel Blanco hil zutenean HBko zinegotzia zen nire lagun bati gertatu zitzaion. Hura ere ez zen batere egoera gozoa izan… Pentsatzen jarrita, istorio hori bi aldetakoei irudituko zaie gaizki, bi adibideak ipinita erdian gelditzen delako. Alde batera zein bestera oso lerratua dagoenari, gaizki irudituko zaio.

Inork esan al dizu gaizki iruditu zaiola?
Ez, baina gaur egun inork ez du ezer esaten ezertaz. "Satorra baino lurperago"n hori baino askoz handiagoak esan nituelakoan nago, baina niri inork ez dit ezer esan. Gaur egun idazleak pixka bat polemiko edo probokatzaile izateko ez dakit zer egin behar duen, inor ez da molestatzen idazle batek esaten duenagatik.

Eta zergatik gertatzen da hori, zure ustean?
Agian ez daukagulako kulturarako uste dugun bezain joera argia eta ez garelako uste dugun bezain herri kultoa. Hemen ez da asko irakurtzen, eta idazleak dioena inor molestatzeko, jarrera aktiboagoa eskatu behar zaio irakurleari, puntu kritiko bat edukitzea… Eta uste dut hori gehiegi eskatzea dela. Horretan bai egin dugula behera. Garai batean gehiago zegoen "halakoak hau esan du" eta sutan jartzearena, eta hurrengo astean norbaitek erantzutearena. Baina orain? Munduko astakeriarik handiena esatea duzu, eta ez da ezer gertatzen.

Irekiagoak ote gara orain?
Ez, ez. Hori apatia baino ez da


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude