GARDENTASUNAREN DESAFIOA

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Guggenheimeko 103 aretoan ikusgai dauden bost lan hauek museoko bildumaren parte dira, hots, lehenago ere berauek ikusteko aukera zuen bertara hurbiltzen zen bisitariak. Baina asteotan, lan guztiak batera ikustean, argi ikusten da lan hauek batzen dituen elementu artistikoa: argia eta gardentasuna erabiltzen dute errealitatea irudikatzeko.

Bost artelanek puntu horretan bat egin arren, Petra Joos erakusketako komisarioak adierazi bezala, «ikuspuntu, ideia eta forman bereizten dira». Horregatik teknika eta material desberdinak erabili ditu artista bakoitzak.


Bizitza hauskorra.

«Levitas» izenburuko lana Javier Perez artista bilbotarrak burutu zuen 1998an. Lurrean barreiatutako beira puztuko esferek osatzen dute lan hau. Esferak barrutik hustuak daude eta arrasto bitxiak irudikatzen dira modu horretan. Lan honen bidez bizitzaren hauskortasuna eta ezegonkortasuna aditzera eman nahi izan du Perezek.


Alabastrozko gela.

Cristina Iglesiasek bi lan ditu erakusketa honetan. Horietako bat, «Titulurik gabea (Alabastrozko gela)» 1993an egin zuen artista donostiarrak, burdina eta alabastroa erabilita. Estalki materialaz gain, argiak eta honek hartzen duen espazioak berak ere osatzen dute obra. Egitura garbi ikusten da obra honetan eta, modu horretan, aipatutako elementuen (materialen, argiaren eta espazioaren) ezaugarriak agerian daude, egituraren eta formaren konplexutasuna bezala.


Kontraesana

.
Cristina Iglesiasek erakusketa honetan duen bigarren lanak «Titulurik gabea (Sareta II)» du izena eta 1997an egina da. Zura, erretxina eta brontze hautsa erabili ditu Donostiako artistak sareta edo zelosia arabiarrak gogora ekartzen dituen gela exotiko hau osatzeko. Hortaz, erabilitako materiala ez da gardena, baina sareta horrek ematen dio gardentasuna obrari. Modu horretan, barrutik kanpoan dagoena ikus daiteke eta kanpotik ere barruko espazioa ikusten da. Iglesiasen lanean ohikoa da artistak kontraesana bilatzea eta lan honetan ere edukiak elkarren kontra ari direla dirudi, gela hau aldi berean babesleku eta kartzela edo kaiola izan baitaiteke.


Sendotasun faltsua.

Susana Solano artista katalanak Burdina, PVC, soka eta argazkia erabili ditu «Jaosokor» (1997) izeneko lana egiteko. Sendotasun itxura faltsua ematen du kanoa formako obra honek, egitura sendo hori osatzeko material garden eta arina erabili baitu. Plastikozko zati gardenak uraren ezaugarriak islatu nahi ditu eta argia ezinbestekoa da lan honetan ere. Joos komisarioak dioenez: «Argiak ematen dio materiari itxura eta zentzua». Obra hau Indonesiako indigena baten argazkiak ere osatzen du. Izan ere, lan honek artistak bertara egindako bidaia du oinarri. Lan honen bidez artea munduarekin harremanetan jartzeko premia eman nahi du aditzera Solanok.


Emakumeen plazerra.

Juan Luis Moraza gasteiztarrak erretxina sintetikoz egindako takoiak erabili ditu «Estasia, statusa, estatua» (1994) lanerako. Zapata takoi hauek tamaina eta forma ezberdinekoak dira baina, modu ordenatuan ilaratan jarrita daude eta horrela emakumezkoen plazerra irudikatu nahi izan du Morazak. Artista honek formarekiko eta egunerokotasunarekiko interes berezia agertu ohi du eta hori lan honetan ere islatzen da. Joosen hitzetan «objektuen mugen aurrean ere kezka sentitzen du eta gai transzendenteagoak adierazten saiatzen da».
Erakusketa honetan, beste askotan bezala, hainbat artisten lanak biltzen dira kontzeptu beraren inguruan. Petra Joosek adierazi bezala, «dagoeneko ez dago artista talderik, inguruan duten errealitatea islatu nahi duten ahots indibidualak dira hauek». 60ko hamarkadan artistek gizarte hobe baten alde aktiboki borrokatzen zutela dio komisarioak. 90eko hamarkadan aldiz, globalizazioan murgildutako munduaren aurrean, «artisten lanak gizarte aldakorra rentzat desafio bilakatzen dira». Eta «Gardentasunak» gizarte opakoaren desafio


Azkenak
Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Eguneraketa berriak daude