RAMIRO ARRUE: EUSKAL HERRIA DONIBANE LOHIZUNETIK


Ramiro Arrue, arruetar anaia artisten artean gazteena, 1892an jaio zen Abandon. Etxeko giroak lagunduta oso gaztetan hasi zen Ramiro marrazkia eta pintura lantzen. 15 urte besterik ez zituela Parisera joan zen eta bertan Durrio, Losada, Zuloaga eta beste zenbait euskal margolari ezagutu zituen. Berehala, bere Pariseko egonaldia Ziburura gero eta maizago egindako bisitekin tartekatu zuen, Donibane Lohizunen bere izeba batek denda bat zuela aprobetxatuz.

Hainbat artista eta kritikok berehala ikusi zuten Arrue gaztearen lanen balioa eta 1910ean Ignacio Zuloagak hainbat lan erosi zizkion. Urte horretatik aurrera hainbat taldeko zein bakarkako erakusketatan parte hartu zuen, Euskal Herrian zein Frantzian. Parisen, esaterako Artista Frantsesen Aretoan parte hartu zuen 1911n. Eta 1913 eta 1920an bere lanak Udazkeneko Saloian izan ziren ikusgai. 1925ean Urrezko Domina jaso zuen Frantziako hiriburuko Dekorazio Arteen Nazioarteko Erakusketan, eta bi urte beranduago Londresen erakusketa pertsonal bat zabaldu zuen.
Euskal Herrian ere izan zen bere obra ikusteko parada. 1914an Euskal Artisten Elkarteko kide egin zen eta bost urte beranduago bertako idazkari izendatu zuten. 1924an Bilboko Arte Eder Museoak «Karta Jokalariak» bere obra erosi zuen.
1928an Amerikara joan zen bere anaia Josek lagunduta. Buenos Airesen, Montevideon, Cordoban, Rosarion... erakusketak egin eta urtebetera Donibane Lohizunera joan zen bizitzera eta han biziko zen 1971n hil arte. Gerra Zibilaren urteetan, Ramiro Arrueren Donibane Lohizuneko etxea babes eta erreferentzia puntu garrantzitsua izan zen hainbat euskal artistentzat.

Margolari gisa ezaguna, beste hainbat diziplina ere landu zituen Ramirok: esmaltea, ilustrazioa, eszenografia... Andrè Gaiger-en «Maï la Basquaise» eta Francis Jammes-en «La Mariage Basque» liburuen ilustrazioak, esaterako, bereak dira. Pariseko Operaren Antzokian eman zuten «Perkain» baletaren eszenografia eta jantziak ere berak disainatu zituen 1934an. Eta hiru urte beranduago, 1937ko Pariseko Erakusketa Unibertsalean Espainiako pabiloiko euskal atala diseinatzen lan egin zuen.


Paisaiak.

Ramiro Arrueren pinturaren oinarri dira euskal paisaiak eta egunotan Gasteizen ikusgai dagoen erakusketan nabarmena da hori. Arrueren begiradapean, Hondarribia, Donibane Lohizune, Larrun... daude bilduta erakusketan, baita artistaren Ziburuko estudiotik ikusten zen paisaia ere. Paisaia idilikoak dira, mendialde nahiz kostaldekoak, industriaren aztarna txikiena ere apropos saihesten dutenak. Baina Euskal Herritik kanpo ere bilatu zituen paisaiak artista abandoarrak: Logroñon, Dordoñan, Foixen... Ramiro Arruek taula txikietan hartzen omen zituen irudikatu nahi zituen paisaien apunteak, gero estudioan mihise handiagoetara eramateko.

Paisaia horretan gizakia elementu garrantzitsua da eta kasu honetan ere ez dago jarduera industrialaren kutsurik. Baserritarrak, arrantzaleak irudikatzen ditu, erakusketa honetan bigarren horiek direlarik nagusi: «Arrantza eguna», «Arrain zaharra» edo «Emakumezkoak arrain garraioan, kaian» dira bildutako koadroetako batzuk. Euskaldunon alderdi ludikoa ere jaso nahi izan zuen, hots, hark margotutako pertsonak ez daude beti lanean, festan ere badabiltza. Modu horretan, musika tresnak, inauteriak eta pastoralak topa daitezke erakusketan.


Abangoardiaren ukitua.

Gaietan tradizioa, folklorea, topikoa aukeratu zituen Arruek; formetan, ordea, berritzaileagoa izan zen. Ederki ezagutzen zituen bere garaiko abangoardia artistikoak -kubismoa eta surrealismoa, esaterako-. Bere lan askok Paul Cezanne-ren ukitua dutela ikusiko du, adibidez, egunotan Gasteizko Arte Eder Museora hurbiltzen denak. Formen geometrizaziorako joera zuen Arruek eta konposizioak lerroak eta planoak sinplifikatuz lortzen zituen, baita kolore uniformeei esker ere. Berde eta hori argiak erabiltzea zuen gustuko eta horrek giro garbiak lortzen lagundu zion.

Ramiro Arruek Iparraldean egin zuen bere obraren zatirik handiena. Hil ondoren ere, bakarkako bi erakusketa garrantzitsuenak mugaz iparraldera egin ziren: Baionako Euskal Museoan (1991) eta Paueko Gazteluaren Museo Nazionalean (1997). Horregatik, Ramiro Arrueren lana nahiko ezezaguna izan da Hegoaldean, aukera gutxi izan baita berau ikusteko. Orain, Donibane Lohizuneko herriak utzitako lan hauei esker, Hegoaldean ere bada aukera bere obrara hurbiltzeko

Arrue anaiak
Ramiro Arrue anaien artean gazteena zen. Alberto, Jose eta Ricardo anaiak ere artistak izan ziren. Alberto, anaia zaharrena, 1978an jaio zen Abandon. Antonio Maria Lekuonarekin hasieran, Arte eta Lanbide Eskolan eta San Fernandoko eskolan geroago, margolari bezala formazioa jaso zuen gaztetatik. 20 urte bete baino lehen Erroman jarri zuen bere tailerra eta urte batzuk beranduago Parisen. Madrid, Zaragoza, Londres, Buenos Aires... hainbat tokitan izan ziren ikusgai bere lanak.

1885ean jaio zen Jose Arrue. Honek ere Lekuonarekin ikasi eta Bartzelonatik pasa ondoren, Parisa joan zen bere anaia Albertorengana. Urte batzuk Milanen pasa ondoren, ordea, Bilbora itzuli eta bertan geratu zen hil arte (Ramirorekin batera Amerikan pasatako urte pare bat kenduta). Karikaturatik hurbil zegoen espresionismoa landu zuen Josek.
Ricardo 1892an jaio zen eta bere anaia Alberto izan zuen irakasle. 1904an Donibane Lohizunera joan zen bizitzera. Bospasei urtetara Bilbora itzuli eta Euskal Artisten Elkartean parte hartu zuen. Zeramika landu zuen batez ere.
Kasu bitxia da Arrue anaiena. Lauak artistak eta lauak euskal paisaia eta pertsonaietan oinarritutako eredu estetiko berdintsua landu zutenak (bakoitzaren izaera azpimarratzen duten berezitasunekin, noski)


Azkenak
“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Haur filosofiari buruzko podcasta igandean estreinatuko du ARGIAk: ‘Galdera Basatiak’, Iñigo Martinezek gidatuta

Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]


2025-04-04 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos: “Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan”

Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


Eguneraketa berriak daude