ALBERTO LADRON ARANA: "BERE LANA BAINO FAMATUAGOA DEN ARTISTAK MESFIDANTZA SORTZEN DIT"


2021eko uztailaren 19an
Alberto Ladron Arana iruindarra da, 1967an bertan sortua. Maisu eta psikologia ikasketak egin zituen eta gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan lan egiten du, ordenantza gisa. Orain bost bat urte hasi zen idazten eta azkeneko bizpahiru urteetan eman da ezagutzera: 1999an eta 2000n, Iruñeko Udalaren egile berrientzako saria eskuratu zuen, eta 2001ean eta 2000an, berriz, EHUren fantasia ipuinena. Kontakizun laburrak idatzi ditu: hala nola «Zurrumurruaren estrategia», «Traidorea» eta «Udazken sargori bat». Bi nobela plazaratu ditu dagoeneko: «Itzalaren baitan», Irun Hiria Saria eman ziona, eta «Xake Mate». Honekin, iaz, I. Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen.

II. Augustin Zubikarai nobela lehiaketa, aurten, hutsik geratu dela komentatu dugu gure solasaldiaren abiaburuan: «Sorpresa hartu dut, ustekabeko desatsegina. Tristea da II. lehiaketa hau hutsik geratzea. Ondo antolatuta den lehiaketa da, nire gustukoa», erran digu Albertok.

Euskaldun berria izaki, euskal literatur plazan agertu aurretik gaztelaniaz idatzi ote zenuen?
Ez. Euskara da nire literatur hizkuntza. Euskara hamazortzi urterekin hasi nintzen ikasten eta erran zaharrak dioenez, gustuko tokian aldaparik ez. Motibazio handiarekin hasi nintzen, hori izan da gakoa. Gazte-gaztetan ez nuen poesia ere idatzi, ezta gaztelaniaz ere. Olerkigintzara ez naiz hurbildu ere egin, eta ez dakit hurbilduko naizen ere! Ipuinak eta nobelak irakurri ditut betidanik, bestetik oso gutxi. Azken batean, irakurtzen dituzun generoak lantzen eta idazten dituzu.

Idazle hasiberri bezala jo izan duzu zure burua. Tenore egokian plazaratu al zara?
Ez dakit zein den idazten hasteko tenorea, tenore egokia behintzat. Baina hobe berandu eta ondo hastea eta ez goizegi eta molde kaskarrean. Baina honekin ere ez dut esan nahi ni egoki hasi naizenik. Finean idazleak irakurlea kontuan hartu behar du, eta ez du inporta adina edo arraza. Inportanteena idazlearentzat eta irakurlearentzat, jakina, obra da. Nire ustez, garrantzi handiegia ematen zaie egileei, bai idazle bai musikariei, oro har artista guztiei, eta gutxiegi erreparatzen zaie haien obrei. Bere lana baino ospetsuagoa den artista batek mesfidantza sortzen dit.

Bi eleberri plazaratu dituzu: «Itzalaren baitan» luzea eta «Xake Mate» laburra. Zein alde dago bien prestatze eta taxutzeko eran?
«Itzalaren baitan» eleberriarekin idazten ikasi egin nuen, eta alde horretatik izugarri zaila egin zitzaidan berau idaztea. Horren luzea izanik, luzerak berak halako zailtasun berezi bat gainjartzen dio berezko zailtasunari. Adibidez, ñabardura edo xehetasun ttipi bat aldatuz gero, horrek oihartzuna izaten du liburu osoan eta lan handia ematen dizu. «Xake Mate», adibidez, trama edo egitura asmatzea ez da «Itzalaren baitan»en baino errazagoa izan, baina egitura kontrolatzea bai.

«Xake Mate» II. Mundu Gerra ondorengo garaian kokatua dago, Alemaniako hiri batean. 11 urteko mutiko elbarria da protagonista. Zerk bultzatu zintuen nobela hau idaztera?
Hasieran ideia xume bat izan nuen, ideia bakarra. Gero, etorri ziren naziak eta gerra. Ideia izaki ahul baten mendeku gupidagabea gauzatzea zen, mendeku latza adieraztea. Hasierako ideia horretatik etorri zen beste guztia. Nire asmoa gizaki ahul batek izugarrikeria bat nola burutu zezakeen islatzea zen, halako mendeku gupidagabea.

Gerra gaia izaki, xake jokoa baliatu duzu eleberria eraikitzeko. Ezagutzen duzu xake jokoa? Jokatu ohi duzu?
Garai batean bai, orain jokalari kaskarra naiz edo txarra naizela uste dut behintzat. Dena dela, nire koadrilako lagun batzuk xake talde batean aritzen dira eta mundu hori ez zait batere arrotza. Bestalde, xakearen elementua sartu nuen nobelan kolore eta ñabardura berezi bat emateko. Hala ere, xakea, batez ere literaturan, jolas hutsa baino zerbait gehiago da, elementua interesgarria da. Liburuaren sarreran R. Aguileraren aipu bat paratu dut: «Onartu behar dugu xakea borroka dela eta alde horretatik bizitzaren isla».

Literaturan heriotza osagai funtsezko izaten da eta heriotza gerran gailentzen da. Zuk II. Mundu Gerra aukeratu duzu. Arrazoi berezirik?
II. Mundu Gerraren historia interesatzen zait, gerra honetako historia eta istorio txikiak. Gure mundua ulertzeko gertaera eta istorio anitz gertatu ziren urte haietan. Istorioak testuinguru berezi horretan kokatzeak nobelari sakontasun apur bat emango ziola pentsatu nuen, baita nolabaiteko erakargarritasun bat emango ziola ere.
Liburuan agertzen den benetako izen bakarra Maximiliam plaza da, Berlingo plaza bat da. Baina nobelan ez da inolako hiririk aipatzen. Nahita egindako kontua da. Nik II. Mundu Gerraren ondoko giroa jaso nahi izan dut eta testuingurua antzoki batean balego bezala eraiki dut. Ez dut dokumentazio handiko lan bat egin eta nobela ere ez nuen nobela historiko gisara landu nahi.

Heriotza eta xake jokoa tarteko, izua nagusitzen da zure nobelan. Krudela da kontatzen duzuna.
Nobela xake partida anker baten moduan antolatu nuen. Hasieran nahiko modu leunean hasten bada ere, azkenean gertakizunak izugarri okertzen dira.

Lehen pertsonan idatzia, izenik gabeko protagonista da liburukoa, lotsatia, uzkurra. Ez ikusmena ez usaimena, hotsa da bereziki protagonistaren oroimena biziarazten duena. Zergatik hotsa?
Gerraren hotsak oso presente daude gerra bizi duten pertsonen gogoan. Protagonistak gerraren esperientzian entzun zuena hotsez eta ahotsez oroitzea zen normalena, gerran entzun zuena hotsen bidez eraman nahi izan dut nobelara. Egiteko horretan dohain bat erakutsi duzu: irakurlea harritzea, uste ez duguna gertatzea...
Hori nahita bilatutako efektua da, jakina. Irakurleari halako kolpetxoak ematea gustatzen zait, nobelan zehar, kontatutakoaren eta irakurlearen interesari eusteko.

Xake barruko elementuak kontuan hartuta: erregea, erregina, mailaz mailako militarrak: protagonista peoia dugu. Ondorio bat atera dezakegu: aurrera atera zaitezke baldin eta zure aukerak ongi baliatzen badituzu...
... edo baldin eta mutikoa bezain azkarra baldin bazara behintzat. Nahiz jokoan edo bizitzan peoia izan, nahiz eta peoi gisan ari zaren, modu azkarrez jokatzen baldin badakizu aurrera egin dezakezu, garaile atera zaitezke. Horixe da jakinduria

«Hemengo idazleak lurrari atxikiak daude, ez zaie fantasia gehiegi interesatzen»
Idazle eleberrigile gisa azaldu zinen euskal literaturaren plazara «Itzalaren baitan» eleberriarekin. Ia 500 orrialde dituen nobela mardula. Testu moderno eta eleberri magikotzat joa...
Baiki, magia da «Itzalaren baitan» liburuaren gai nagusia. Betidanik gustatu zait nobela fantastikoa. Liburu honekin zerbait berria egin nahi izan nuen fantasiaren nobelaren munduan. Genero honetan topiko berberak agertzen dira ia beti, ezpatak eta dragoiak. Nik zerbait modernoa egin nahi nuen, eta batez ere, beste genero batzuetako elementuak sartu, hala nola, eleberri beltzaren mundukoak, beldurrezko kontakizunetatik ateratako gauzak, gaurkotasuneko gauza bat egin nahi nuen finean. Baina, hori lortu dudan irakurleak esan beharko du, noski.

Nola hartzen da genero hori euskal irakurleen artean?
Badirudi azken aldi honetan modan jarri dela, «Eraztunaren Jauna» eta «Harry Potter»ren liburuak horren lekuko dira. Magiaren gainean eraikitako fantasiazko istorioak dira. Baina, ez dakit euskal literaturaren munduan halako moda sartu den. Nik uste dut hemengo idazleak lurrari atxikiak daudela, ez zaie fantasia gehiegi interesatzen. Baina nire ustez beharrezkoa da.

Zure eleberri hau J.R.R Tolkienen literaturarekin lotu daiteke. Zer iruditzen zaizu «Eraztunaren Jauna» liburua eta egilea bera?
«Itzalaren baitan» liburua genero honekin lotzen ahal da, bai. Liburu honek betidanik liluratu nau. Bizpahiru aldiz irakurri dut, baita «The Hobbit» bere liburu ezaguna. Euskarara ere itzulia dago eta berriz ere irakurtzeko parada edo aitzakia ona da. Tolkienek mundu bat asmatu zuen eta, historian zehar, belaunaldiak eta belaunaldiak liluratuko dituen liburua sortu zuen, nire ustez. Badirudi gaur egun modan jarri dela, filmak direla-eta ospetsua egin dela. Baina, nire gustuko, filmak ere ondo daude. Zuzendaria Tolkienen jarraitzailea da eta ongi islatu du berak idatzitako mundua.

Literatur plazan modu onean sartu zinen. Bi sari irabazteko dohaina izan duzu.

Ni bezalako hasiberri batentzat, sariena bide bakarra da, edo bakarrenetarikoa.

Zerk harritu zaitu plazan agertze honetan?
Bada, agian, nire xumean izan dudan arrakastak. Uste baitut mundu honetan sartzea ni sartu naizen moduan sartzea baino zailagoa izan behar duela, hori zen behintzat nik nuen ideia.

Euskal literaturaren plaza edo beste gisa batez erranik, euskal literaturaren paisaia. Nola ikusten duzu berau?
Egia erran ez dut sobera ezagutzen paisaia hori. Ezagutzen dudan apurraren arabera, paisaia nahiko jendetsua ikusten dut, gero eta ñabardura handiagoko paisaia da, geroz eta kalitate handiagokoa.

Idazle gisa berriz, paisaia horretan zure burua?
Nik ez dakit paisaia horretan nire burua agertzen den ere, agertzekotan bigarren plano batean agertuko nintzateke


Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude