MIKE NEDO KOLEKTIBOA: "GIZARTE HAU BARREGARRIA DA"


2021eko uztailaren 19an

Batzuetan horrela dirudien arren, ez artearen munduan ez beste munduetan ez da inoiz ezer aldatu», zioen Mike Nedo kolektiboak «Karma» aldizkarian eginiko elkarrizketan. Eta jarraian, horretarako borrokatzen jarraitzeko asmoa agertzen zuen kolektiboak. Borroka horren lekuko da Mike Nedok Guggenheimen urtarrilean eginiko ekintza. Harridura sortu zuen Museoan koadroa zintzilikatzeak. Baina, www.mikenedo.com web guneko foroan dauden mezuei erreparatuz gero, bi ondorio atera daitezke: batzuek aspaldiko desira betetzen ikusi zutela, alegia, arte garaikidean egun egiten diren gauzei astindua ematearena. Aldi berean, zalantzak sortzen ditu orain arte inork ezagutu ez duen kolektibo honen agerpenak. Hona hemen, kolektiboari eginiko elkarrizketan, hauek argitzeko pista batzuk.

Komunikabideetan ugari agertu zareten arren oraindik ez dugu argi nor/nortzuk diren Mike Nedo...
Mike Nedo kolektibo ireki bat da eta hamabi pertsonek osatzen dute bere fundatzaile gunea. «Amodiozko Ziriflipa» Guggenheim Bilbao Museoan zintzilikatzeko Mike Nedo lau pertsonekin jarri zen kontaktuan. Koadroa beste pertsona batek margotua zen. Helburua edozein artista izan daitekeela frogatzea zen eta zabaltzeko medio egokiak izanez gero, bere lana garrantzitsua izatera irits daitekeela. Obra hura zintzilikatzean sortu zen Mike Nedoren sostengu taldea, Mike Nedori gizarte hau barregarria dela frogatzen laguntzeko.

Urtarrilaren 21ean Guggenheim Museoan sartu eta margolana zintzilikatzea lortu zenuten. Nola moldatu zineten segurtasun sistema ekiditeko?
Margolana segurtasunekoak begira ez zeudenean zintzilikatu genuen. Inoiz ez gaitu arduratu Guggenheimeko segurtasunak. Dorre bikiak erori ostean, ez dut uste gure ekintzak garrantzi gehiegi duenik.

Nork sortu zuen margolana?
Anonimatuan egon nahi duen pertsona batek. Margotu duen bakarra da eta hamabost minutu igaro zituen zeregin horretan.

«Museo gehienak egia finkatu nahi duten elizak bezalakoak direla», adierazi duzue. Salbuespenik ba al dago?
Arte garaikidea deskalifikatu nahi dugula entzun dut eta ez da egia. Mike Nedok ez du inoiz bere burua artea juzgatzeko gai ikusi. Hori egitea maitasuna katalogatzen saiatzea bezain arriskutsua litzateke. Hori da gure kexa nagusia museoekiko eta kritikoekiko. Tristura sorrarazten digu baita ere arte lanak babestuta eta giltzaperatuta egoteak. Hala ere, museoek eta elizek egia zehaztearen benetako erruduna, bere sentimenduari entzun gabe egi hori irensteko prest dagoen ikuslea dela uste dugu.

Esan duzuenaren arabera, medio egokiak izanez gero, edozein izan daiteke artista. Horrela dela uste duzue benetan? Edozer izan daiteke arte lan?
Gizarte honetan arrakasta, fama eta diruaren arabera neurtzen da. Ni ideia horren antipodetan nago. Ez naiz arteaz ari, gizarte honek espresatzeko dituen modu guztietaz ari naiz. Horregatik uste dut gizarte hau barregarria dela.

Zuen web gune eta foroak arrakasta izan dute. Zergatik uste duzue dela?
Guggenheimen aurkeztu genuen lehenengo obrak arrakasta handia izan zuen. Komunikabideei erantzuten saiatu ginen, baina ez genuen hauetan atrapatuta geratu nahi, beraz, gure web gunean iraun, eta handik beste guztia antolatzen dugu.
Orain margolana askatu nahi dugu. Autoreak gutuna bidali du Guggenheimera obra itzultzeko eskatuz. Baina ez diote erantzun. Arcon gure bigarren lana aurkeztu genuen: «Amodiozko Ziriflipa Askatu» izeneko plantilarekin margotutako 100 kamisetako serie numeratua. Gure kolaboratzaileek eskutatik kendu dizkigute.

Beste ekintzarik egingo duzue?
Hilaren 20an Amodiozko Zirifliparen askatasunerako Festa Mundiala egingo dugu Berangoko Image aretoan. Festa irekia da. Musika, dantza eta ikuskizunak egongo dira. Guggenheimekin negoziaketak nola doazen ere azalduko dugu


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude