JOSERRA ETXEBERRIA: "AUTODETERMINAZIOAN DAGO GATAZKA KONPONTZEKO GAKOA"


2021eko uztailaren 19an
Elkarrizketa otsailaren 19an egin genuen, «Egunkaria»ren aurkako operazioa hasi baino hamabi ordu lehenago, Donostiako Costa Vasca hotelean, AuBk komunikabideen aurrean bere burua aurkeztu ondoren. Irakurleak ulertuko dituen arrazoiak medio, elkarrizketa bi astez atzeratu behar izan dugu. Orduko solasaldiaren fruitu dira ondorengo lerroak.

AuBk bost oinarri dituela aipatu duzue, eta horietako bat autodeterminazioarena. Bide horretan pauso atzeraezinak eman nahi dituzuela azpimarratu duzue. Zein lerro jorratuko duzue hori horrela izan dadin?
Biltze prozesuan gaude eta oraindik gehiena zehazteke dugu, baina honakoak garbi ditugu: bat, biltzen gaituen kontzeptua autodeterminazioarena da; bi, gatazka konpontzeko gakoa autodeterminazioan dago. Gure ustez, Euskal Herriko gehiengo ixila autodeterminazioaren aldekoa da eta irtenbiderik ez egoteaz nazkatuta dago; eta, gainera, sumatzen du autodeterminazioan dagoela giltzarria. Nola egingo dugun? Ez dakit, hasteko, 500 bat pertsona bildu gara eta gaiari buruz hausnartzeari ekin diogu.

Autodeterminazioaz haratago doazen lan taldeak sortu dituzue, gizarte batean diren ia arlo guztiak biltzen dituztenak, ideia bat ardatz moduan hartzen duzue baina erakundetze antzeko bat dirudi.
Oraingoz ez nuke horrenbeste esango, baina alternatiba sendo bat eskaini nahi diogu gizarteari, dauzkan arazoak konpontzen hasteko, oinarrizko eskubideak ez dira errespetatzen eta. Norabide horretan arloka antolatzen ari gara, izar eta ipar batekin, autodeterminazioa. Hasi besterik ez gara egin, eta horregatik «Autodeterminaziorako bilgunea» izena, asko garela eta abian gaudela adierazteko.

Irtenbidean indar handia jartzen duzue, eta horretarako autodeterminazioa giltzarri da. Zehaztu ahal daiteke zerbait gehiago irtenbide horren ezaugarriei buruz?
Gatazka politikoaz gain, beste gatazka txiki asko dago, eta guztiek behar dituzte alternatibak. Adibidez, emakumearen arazoa: honek ez du irtenbiderik Euskal Herriaren ikuspegitik kanpo, eta horretarako Euskal Herriaren izaera onartu behar da. Beste adibide bat, kultura unibertsala da, baina baita lokala ere, eta gure kulturak dituen arazoei aurre egiteko autodeterminazioa behar dugu. Berdin ekologiarekin, ekonomia, irakaskuntza... guztiek dute autodeterminazioaren beharra.

Bi estatu handik gure existentzia ukatu eta arriskuan jartzen dutela diozue. Ez al da ikuspegi ezkorregia?
Ez, guk errealitatea ikusten dugu eta gaur egungo Euskal Herria ez dugu gustuko, bere herri eskubideak ez zaizkiolako onartzen. Guk sinesten dugu Euskal Herria existitzen dela eta beste edozein herri bere eskubide guztiekin bizi den bezala, guk ere eskubide guztiak izan nahi ditugu.

Estatuen aldetik dagoen eraso horri erantzuteko desobedientzia tresna eraginkortzat jotzen duzuela diozue. Zelan egituratu daiteke desobedientzia hori?
Hori da aztertu beharko duguna, gu onartzen ez gaituzten lekuan agian desobeditu egin beharko dugulako. Nola? Ez dakit, ikusiko dugu.

Zein eraketa prozesu jarraituko duzue?
Orain dela hilabete batzuk hasi ginen biltzen zenbait pertsona eta jadanik plazara atera behar genuela pentsatu dugu eta hori egin genuen Labriteko ekitaldiarekin. Aldi berean, eztabaidarako hamar talde eratu ditugu, martxoaren 15ean ekitaldi publikoa egingo dugu eta hartu beharreko erabakiak hartu.

Euskal Herrian, aipatu duzun bezala, autodeterminazioaren aldeko jende asko dago, baina hor era bateko jendea bildu zarete, orain arte ikusitako izenekin jatorri antzerako bat duzue, ezker abertzaleko jendea zaretela.
Ezker abertzaleak ideia horiek defenditu ditu, baina gure taldean ez da ezinbestekoa ezker abertzalekoa izatea, eta gainera AuBn ezker abertzalekoa ez den jende asko dago.

Airean dagoen galdera. AuB aurkeztuko al da hauteskundeetara?
Jakina, hori gai garrantzitsua da, eta beste gai batzuk lantzen ari garen bezala, hori ere eztabaidagai da. Euskal Herrian gizartearen parte batek ez dauzka bermatuak bere oinarrizko eskubideak. Autodeterminazioa eskubide horiek zabaltzeko giltza da, horrekin bakoitzak bere ideiak defendatu ahal izango lituzke, PPk, Batasuna, PSOEk... Dagoen ilegalizazioaren arazoaren aurrean ere irtenbide bat bilatu nahiko genuke.

Oraindik ez dago epairik, baina itxura guztien arabera Batasuna legez kanpo utziko dute. Gizarte esparru jendetsu horren aurrean erreferentzia moduan geratuko zaretela dirudi.
Etorkizuneko hipotesi bat planteatzen ari zara.

Baina errealismo handia izan dezakeena.
Oso posible da hori gertatzea, baina gu oraindik eratze garaian besterik ez gaude.

Datozen hauteskundeak bikoitzak dira: udalak eta Batzar Nagusiak daude jokoan. Ezker abertzaleko jendearekin udaletarako plataformak sortzen ari dira han eta hemen, baina diputazioetarako ez da ezer ikusten.
Guk ez dugu plataformekin zerikusirik. Egia da Batasunaren ilegalizazioak biziki kezkatzen gaituela. Zer egingo dugun? Ez dakit, baina gai hori oso serio ari gara aztertzen.

Goazen harira. Zer erantzungo zenioke esaten dizunari AuB Batasunaren ordezkoa dela?
Bakoitzak nahi dituen hipotesiak egin ditzake, baina horrek ez du inongo loturarik. Horrek asko kezkatzen gaitu, baina gurea autodeterminaziorako bilgune bat da. Guk ez dugu zer ikusirik Batasunarekin, nahiz eta gurekin lanean ari diren batzuk Batasunakoak diren. AuBn, iritzi, jatorri eta talde politiko desberdinetako jendea dago.

Autodeterminazioarekin bat datozen alderdi ugari dira Euskal Herrian. Zer harreman izango duzue haiekiko?
Hori ere landu beharko dugu eratze garai honetan. Alderdi politikoen bidea ez da eraginkorra izan autoderterminazioaren aldarrikapena bideratzeko, eta horregatik, gu gizarteari begira ari gara lanean, gainerako eragileekiko harremanak ukatu barik, jakina.

Autodeterminazioaren alde daudenen artean ez dago zalantza handirik horren subjektu Euskal Herria dela. Eskubidea indarrean jartzeko unean datoz zalapartak: nola, noiz, une desberdinak... Zuk nola ikusten duzu gaia?
Gizarteak eztabaidatu beharko du hori. Badakigu eskubidearen aitortza hori ez dela egun batetik bestera gauzatuko. Lehenengoa da autodeterminazioaren atea zabaltzea, gero hasiko gara bide hori egiten. Adibide bat jarriko dut. Duela aste batzuk Irak erasotzearen aurkako jarrera erakutsi zuen gure herriak, munduko beste herri askok legez, eta argi ikusi da zenbait herritan agintari eta herriaren artean dagoen zanga. Bada, gure ustez, hemen berdintsu gertatzen da autodeterminazioarekin


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude