HAMAR HAUR SEASKAN


2021eko uztailaren 19an
Seaska ikastoletako Integrazio Batzordea ahalmen urriko haurren arazoaz arduratzen da. «Ezberdinak, ez ezinduak» lemapean eratu zen orain dela hiru urte. Lehen urtean, dirua biltzea izan zen kanpainaren xedea. Iaz partaidetza kanpaina antolatu zuten, baita aurten ere. Halaber, Iparraldeko Euskal Irratietan «Integrazioaren sei orenak» ekitaldi berria burutu du joan den asteburuan. Diru biltze eta jendearen partaidetza handiagoa lortzeko 2.500 gutun zabaldu ditu. Hainbat elkartek eta enpresek ere ekimenarekin bat egin dezatela igurikatzen du Integrazio Batzordeak.


BEGIRADA ALDATZEA XEDE

Integrazio Batzordeko Ladix Arrosagarai kidearen ustez, batzorde hau helburu bikoitz batekin aritu da hasieratik: gaiari buruzko gogoetak burutzea, jendea sentsibilizatzea eta ohartaraztea.«Hasieratik ‘ezberdintasuna integratzen duen eskola baten partaide izatea’ leloari jarraitu diogu. Urtean behin diru eskaera bat egin dugu, baina, azken bi urteotan, pertsona hauen aldeko jarrera bat eskatu diogu jendeari eta berau urte osoan erakustea».
Aurtengo lema iazko bera da:«Pertsona hauenganako begirada aldatzen laguntzea». Eta Lema horretan oinarritu dute kanpaina aurten ere:«Haur hauek eskola normalean integratzea defenditzen dugu eta gainera euskaraz. Ikastolatik kanpo ez bailukete euskarari lotzeko aukerarik». Arrosagarairen aburuz, aspektu hau funtsezkoa da. Izan ere, Ipar Euskal Herrian ahalmen urrikoen kolektiboa badago izan, baina ez dute euskararen berezitasuna defenditzen, edo ez molde berezi batez behinik-behin. Euskaldunak biltzeko elkarterik ez dago. Integrazio Batzordea Seaskaren barnean ari den komisio bat besterik ez da, adimen urrikoek Seaskako irakaskuntzan ahal bezain bat ikasturte burutzea behin-behineko helburua duelarik.


ELKARTEA OSATZEA XEDE

Duela hiru urtera arte Seaskako Ama Eskola bukatu arte baino ez ziren haur hauek ikasten. Eskolatuak izaten ziren baina modu berezian hartuak izan gabe. Egun, hamar dira Seaskan ikasten ari diren ahalmen urriko haurrak, horietako batzuk Lehen Mailan.
Integrazio Batzordea hainbat familia eta irakasleren motibazioari esker sortu zen. Harrezkero diru premia handituz joan bada ere, ez dute dirua eskas izan aurkeztu diren proiektuentzako. Hori lorpen handia izan da:«Baina horrezaz gain, ahalmen urrikoak besteekin heztea dagoela frogatu da, baita euskaraz irakastea eta ikastea», dio gure solaskideak. Lorpen handia bestalde, familiei eman zaien konfiantza eta ziurtasuna da. Integrazioaren bidez beren seme-alabak askoz gehiago aitzinatzen dutela ohartu dira gurasoak.

Hasieran ez bezala, gaur egun gurasoek ez dute duda egiten. Heziketa hau gauzagarria ikusten dute. Andereñoen eta pedagogoen oniritziek lagundu diete. Familiak ez daude arazoaren aurrean bakarrik eta Integrazio Batzordean beste familien esperientzia, berotasuna eta elkartasuna kausitu dituzte.
Proiektu hau bultzatu zutenak ameslaritzat jo zituzten. Orain ametsak gauzatzen ari direla frogatu da:«Frogatu dugu ez ginela utopikoak edo burubero batzuk. Aukera bakarra zentro bereziak eta frantsesak ziren orain arte. Ez dugu deus asmatu. Hegoaldean egiten dena, kasu, egiten ari gara».
Orainokoan elkarte propio bat izan gabe, Integrazio Batzordeari esker, beren ahalmenaren arabera egin zezaketen guztia egitea lortu dute haur hauek. Beren gurasoek ez omen dute egin dutena «dogma» bihurtu nahi. Gurasoek badakite haur hauek guztiak ez direla Lizeora arte joanen:«Batzuk Ama Eskolara, beste batzuk Lehen Mailaren erdira edo osoa egin arte iritsiko dira. Ez dakigu, hori egin ahala frogatzen baita. Haur bakoitza ongi ari den bitartean aurrera segi dezan nahi dugu»


Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude